Kartzela eta inhabilitazioa eskatu dute Gasteizko bi udaltzainentzat, 2023an gazte bat jipoitzeagatik

  • Gertaera 2023ko martxoan eman zen Zabalgana auzoan, bi udaltzainek 16 urteko Aimar gaztea atxiki eta eraso zutenean zebrabide bat ez errespetatzeagatik.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko abenduaren 5ean - 07:00
Gaztearen egoera, Gasteizko udaltzainek jipoitu berritan.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Patinete elektrikoan zihoan gaztea erasotzeagatik epaitu dituzte bi udaltzain Gasteizko epaitegietan. 2023ko martxoan, epaitutako bi poliziek Aimar motorrean pertsegitu zuten zebrabide bat saltatzeagatik. Harrapatu zutenean, bi udaltzainek gaztearen kontra oldartu ziren eta lurrera bota zuten. Lurrean zegoela, hainbat kolpe eman zizkioten poliziek eta ondorioz, gazteari sudurra hautsi zioten. Polizien hitzetan “erorketa” baten ondorioz gertatu ziren lesioak.

Orain, bi urte beranduago, izan da bi udaltzainen kontrako epaiketa. Akusazioak urtebeteko kartzela eta hamar urteko inhabilitazioa eskatzen dizkie, eta fiskaltzat aldiz, bi urteko inhabilitazioa eta kartzela zigor laburragoa. Biek azaldu dutenez, poliziaren jarduera desproportzionatua izan zen. Epaiketan zehar, poliziek hainbat kontraesanak erakutsi dituzte. Udaltzainak gaztearen lesioak justifikatzen saiatu dira, lurrera erortzean gertatu zirela esanez, baina momentuan grabatutako bideo bat eta lekukoen testigantzek argi erakusten dute poliziek bota zutela Aimar lurrera eta gogor oldartu zirela bere kontra. Sententziaren zain gelditu da epaiketa.

Hemen Gasteiz Hoy hedabideak publikatutako bideoa, non argi ikus daitekeen udaltzainek egindako erasoa.

 


Polizia gehiegikeriak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin