Asteazkenean 5 heriotza gehiago Hegoaldean: COVID-19ak Euskal Herrian 2.112 hil ditu orain arte, milioiko 666

  • Euskal Autonomia Erkidegoan asteazkenean 4 heriotza gehiago kontabilizatu dira. Nafarroatik eta Iparraldetik datu berririk lortu bitartean, Euskal Herria bere osotasunean iritsi da COVID-19agatik 2.111 hildako edukitzera, milioiko 665 heriotza. Euskaldunok estatu independentea bageneuka, une honetan munduko hirugarren herrialde kaltetuena ginateke, San Marino eta Belgikaren ostean.


2020ko ekainaren 11n - 13:11
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Eusko Jaurlaritzak zabaldu dutenez, asteazkenean Euskadiko Autonomia Erkidegoan 4 pertsona gehiago hil dira koronabirusez. Nafarroako Gobernuak arratsaldean jakinarazi du bat gehiago hil dela lurralde honetan. Iparraldean aspaldian ez da inor gehiago hil. Denetara, Euskal Herrian ekainaren 10a arte 2.112 pertsona hil ditu COVID-19ak, 1.585 EAEn, 517 Nafarroan eta 10 Iparraldean.

Euskal herritarrok azken estatistiken arabera 3,17 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 666. Euskal Herria independentea balitz, munduko herrialdeen artean milioiko heriotza gehien eduki dituztenen zerrenda honela osatuko litzateke: 1. San Marino 1.238, 2. Belgika 831, 3. Euskal Herria 665, 4. Andorra 660, 5. Erresuma Batua 606, 6. Espainia 580, 7. Italia 564, 8. Suedia 475, 9. Frantzia 449. 10 Herbehereak 353...

Eusko Jaurlaritzak EAE osoko datuak bai baina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hildakoen kopururik ez du ematen maiatzaren 14tik eta gaur ere informazio hau ez du erakutsi.

(Albiste hau 18:35ean eguneratu da).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude