2009an sortu zuten Herriko Ogia proiektua Ipar Euskal Herrian, ordu arte inguru hartan gutxi egiten zen garia ekoizten hasteko, eta horrekin, laboreen errotazioak eta agronomia mailan interesgarriak ziren beste elementuak bultzatzeko asmoz. Dibertsifikaziorantz pausoak ematea bazen helburuetako bat, baina ez bakarra. Iparraldeko lurretan ekoitzitako osagaiekin egindako ogia ere lortu nahi zuten. Laborari talde batek eta bi eiherazainek bultzatu zuten proiektua, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen laguntzarekin, eta Uztartu elikagaien klusterraren baitan kokatua da.
Hastapenean bi laborari izan ziren proiektuan hasi zirenak, garia ekoizten, lau hektareako lursailean. “Iparraldean garia egitea ez da urtero erraza izaten, klima ez baita beti egokia”, dio Emmanuelle Bonus teknikariak. Ekoizpenari 2009an ekin bazioten ere, 2013an lortu zuten nahikoa gari ekoiztea, lehenbizikoz Herriko Ogia egin eta saltzera ateratzeko. “Denbora behar izan zen ohartzeko zein barietate behar ziren, nork bilduko zituen, nork biltegiratu… funtsean, saila pixka bat estrukturatzeko”, gehitu du.
Lehen uztatik, baina, laborari gehiago ere proiektura batzen joan dira, eta galsoro hektarea gehiago jartzen. 2013an, esaterako, 40 hektareatan ari ziren garia ekoizten, eta 2021ean, berriz, bederatzi laborari ziren proiektuan, 91 hektarea gari lantzen, eta 500 tona ogi atera ziren produkzio horretatik. Aurten, hamabost dira egitasmoan ari diren laborariak, eta guztira 107 hektarea landu dituzte. “Orain arte bi irin eihera aritzen ziren garia irintzen, bata Uztaritzen eta bestea Maulen, baina iaz Uztaritzeko enpresa desegin zen, eta horregatik, bolumen garapen logika hautsia izan da eta berriz estrukturatzen ari gara”, dio. Prozesu osoa Euskal Herrian egiten dute, biltegiratzea kenduta. “%100 Ipar Euskal Herriko irina da eta aitzineko uztatik beti uzten da zati bat ondoko urtea txarra bada hori erabiltzeko”.
Herriko Ogian parte hartzen duten ekoizleak ez dira eredu ekologikoan ari, baina jasangarritasunari begirako irizpide zorrotzak ezarriak dituzte elkartetik: ze barietate erabili daitezkeen, gutxienez bi barietate nahasi beharra, nitrogenoa mugatzeko fertilizazio plana, erabili daitekeen ongarri kopurua… “Esaterako, intsektizidak debekatuta daude, eta pestizidak ere oso neurri txikian erabil daitezke, egoera konkretuetan eta tratamendu moduan bakarrik, ez era prebentiboan”, adierazi du. Prezioak ere elkartetik finkatzen dituzte; normalki burtsako gari tonaren prezioari 20 euro gehitzen dizkiote, baina kalitate-prezio apaleko urteetan, aurtengoa kasu, prezio minimo bat dute adostua: 250 euro tonako. Ohiko enpresek laborariei 210 inguru ordaintzen dizkiotela azaldu digu teknikariak, beraz, ia beti aukera hobea da Herriko Ogian parte hartzea laborarientzat.
Hamar urte bete ditu aurten Herriko Ogiak, eta proiektuaren urteurren ospakizun betean harrapatu ditugu, uztailaren 6an Bardozen ospatu baitute hamarkada. Bada, beste hainbeste bete ditzatela!
Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]
Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]
Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]
Marurin kokatutako proiektua da Mustai Ortua, Gorka Areitio Elorduik eta Marcela Pava Gomezek bultzatua. Diseinu grafikoko ikasketak egin zituen Areitiok eta horretan ari zen lanean, baina gainezka eginda zebilen. Pava, berriz, abokatua da lanbidez, baina ezin zuen horretan... [+]
Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean,... [+]
Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko... [+]
David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]
Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier Iñigo Oraindik. Ernamuindutako kimu freskoak ekoizten dituzte batik bat,... [+]
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]
2024ko irailetik martxan dute Urduñan Belardi hiltegia eta haragi-eraldaketarako gunea. Elikadura burujabetzaren bueltan herrian urte askoan egin duten prozesuaren ondorio da proiektua, Bedarbide abeltzainen elkarteak bultzatu duena. “Sektorean egindako ikerketatik,... [+]
Pirinioetan dago ezpel basatien munduko eremurik handiena, eta hain zuzen Nafarroako Pirinioan, Abaurregainan, sortu zuten 2020an Ezpelzaintza 2050 egitasmoa. Cydalima perspectalis sitsa hondamendi handia eragiten ari da ezpeldietan azken urteotan, eta espeziea babesteko eta... [+]
Duela urtebete pasa gauzatu zuten Ortulaguntza proiektua Debagoienan. Langile bat kontratatu dute bailarako nekazaritza proiektu txikietan txandaka lanean aritzeko, hartara ekoizleei lan karga arintzeko eta baldintzak duintzeko. “Sektorea zaurgarri zegoela eta errelebo... [+]
Maiatzaren 10ean egun osoko festa berezia antolatu dute Zestoako Amilibia baserrian. Agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren alde, Gipuzkoako Biolur elkarteak abiatutako proiektua da Amillubi, eta udaberriko hitzordua aitzakia paregabea izanen da tarte eder bat partekatu... [+]
Proventza eskualdean, Alpeen hegoaldean abiatu zuten Lili Saint-Laurent euskaldunak eta Mathias Guibert proventzarrak abeltzaintza proiektua duela hamar urte pasatxo. “Ardi, ahuntz, behi, txerri eta pottokekin plantatu ginen etxalde dibertsifikatua landuz, baina laborantza... [+]