Pistolaz duelua egin zuten Txilen Salvador Allende eta Raúl Rettig senatariek

Duela
74
urte

1952ko abuztuaren 6an,

Pistolaz duelua egin zuten Txilen Salvador Allende eta Raúl Rettig senatariek. Senatuan eztabaida sutsua izan ondoren, Rettig erradikalak Allende sozialistari desafioa bota zion. Biak bizirik atera ziren. 18 urte geroago, Allende Txileko presidentetzara iritsi zenean, berradiskidetuta ordurako, bere gobernuan enbaxadore izan zen Rettig.

Iturria:

Eduardo Labarca, Salvador Allende. Biografía sentimental.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.