Jaurlaritza gaizki edo oso gaizki kudeatzen ari da pandemia, herritarren %80aren ustez

  • Birusari aurre egiteko zein neurri hartuko lituzketen galdetuta, lehen arreta indartu, ZIU edukiera handitu eta zaintza bajak ematea dago lehentasunen artean, Aztikerrek EAEn egindako inkestaren arabera. Aldiz, COVID pasaporteak, haurren derrigorrezko txertaketak edo leku irekietan musukoa erabiltzeak kontrako iritzi zabala jaso dute. Herritarren %80k uste du Eusko Jaurlaritzak gaizki edo oso gaizki kudeatu duela egoera.


2021eko abenduaren 28an - 10:36
Azken eguneraketa: 11:48
Covid ziurtagiria erakusten (irudia: EiTB)

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarren iritziak eta pertzepzioak jasotzeko inkesta egin du Aztiker soziologia ikerguneak, 1.192 laguneko laginarekin, COVID-19ari aurre egiteko neurrien inguruan. Emaitza esanguratsua da: herritarren gehiengo zabal bat osasungintza, garraioa edo zaintza bajak indartzearen aldekoa da, eta erakundeak hartzen ari diren neurriek, aldiz, gaitzespen handia dute.

Inkesta horren arabera, lehen arreta indartzea da herritarren artean gehien estimatzen den neurria (%98), segidan daude ZIUen edukiera handitzea (%92), konfinatutako haurrak zaintzeko bajak ematea (%85), garraio publiko gehiago jartzea (%85), telelana erraztea (%83), test azkarrak doan ematea (%81), borondatezko txertaketa (%74) edo aztarnariak kontratatzea (%72).

Erakunde publikoak abian jartzen ari diren beste neurri batzuk ordea, zerrenda horren beste muturrean daude. Hala, esaterako, COVID pasaportea leku itxi guztietan eskatu beharraren kontra azaldu da galdetutakoen %74, maskara leku irekietan erabili beharrarekin ere %91 ez dago ados, eta ostalaritza ixtearen kontra dago %94.

Derrigorrezko txertaketa ere ez da, inkestaren arabera, herritarrek nahi dutena: 18 urtetik gorakoen derrigorrezko txertaketa %22k baino ez du babestu, eta 6 urtetiko gorakoena %13ak besterik ez.

Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa: oso gaizki

Gobernu eta alderdiek COVID-19arekin egindako kudeaketari begira, inork ez du gainditzen azterketa. Hala, herritarren %55,7rentzat Eusko Jaurlaritzak “oso gaizki” egin du, eta %24,4rentzat gaizki; soilik %1,1ek erantzun du oso ondo egin duela. Espainiako Gobernuak baino nota txarrago atera du oraingoan Urkulluren exekutiboak, azken horren kasuan %36,9k uste baitu oso gaizki egin duela.

Alderdiei dagokienez ere, 0tik 10erako neurrian oso baxu geratu dira denak. EH Bilduk 3,1 atera du, Ahal Duguk 2,6; eta gobernuan daudenek are baxuago oraindik: PSE-EEk 2,1, eta EAJk 1,9. PPk (0,9) eta Vox-ek (0,6) atera dute nota txarrena; baina kontuan hartzeko datu bat: galdetutakoen %4,3k alderdi ultraeskuindarraren kudeaketa onetsi du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude