Laugarren edizioa izango da udaberri honetakoa, eta dantza, antzerkia, musika, bertsolaritza eta arte plastikoak landuko dituzte. Zaintza izango da ekimenaren oinarrietako bat, amatasunarekin, sorkuntzarekin eta euskararekin batera.
Apirilaren 27tik 30era ospatuko da Sormene Galdakaon, euskal kulturako sormen proiektuak biltzeko helburua duen ekimena. Amatasuna, sorkuntza eta euskaraz gain, zaintza ere izango du aurten oinarri jaialdiak. Ikus-entzunezkoak, antzerkia, dantza, musika eta bertsolaritza uztartuko dituen egitaraua antolatu dute.
Sormeneren laugarren edizioa izango da udaberri honetakoa. 2020an egin zuten lehen aldiz, eta urtero bi aldiz antolatzen dute, udaberrian eta udazkenean. Emakume euskaldunen lanak nabarmendu nahi dituzte, besteak beste.
Galdakaoko ikastetxeetara ere eramango dute ekimena. Hain zuzen, ikasleei zuzendutako BideoSormene laburmetraien tailerrarekin hasiko dute egitaraua ostegun goizean, Josi Sierrak gidatuta. Ikasleek Sormeneren lau egunetako laburpen bideo bat egin beharko dute, eta bigarren hezkuntzako ikasleez gain, edonork hartu ahal izango du parte.
Ostiral goizean, berriz, arte plastikoak landuko dituzte ikasleek. Karmele Gorroñorekin, kalean "mural kolektibo ibiltaria" egingo dute.
Publiko osoari eskainitako emanaldiei dagokienez, ostegun arratsaldean Bapateko Sormene ikuskizuna eskainiko dute. Bat-bateko saio honetan hainbat kultur adierazpidetako sortzaileek hartuko dute parte, gehienak galdakoztarrak. 19:00etan izango da, Torrezabal kultur etxean. Ostiral arratsaldean, berriz, Atx Teatroaren Oihana antzezlana izango da, 19:00etan Torrezabalen.
Larunbatean, Dantzaren Nazioarteko Egunean, arte diziplina hori izango da protagonista, baina ez bakarra. Sormene ibiltaria antolatu dute arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta diziplina ezberdinetako 30 minutuko emanaldiak eskainiko dituzte. Bertan izango dira Galdakaoko Divernire dantza-eskola eta Akëer musika-taldea, Josune Aramendi eta Paula Amilburu bertsolariak eta Fani, La Basu eta Herbas & M arta rap kantariak. Eguna bukatzeko, 21:30ean Bertikala eta zorua elkarlanean dantza ikuskizuna eskainiko dute Zinbulu Kolektiboak eta Galdakaoko dantza-eskolak. Emanaldiak Galdakaoko txoko ezberdinetan izango direnez, Andra Mari dantza-taldeko musikariek kalejira egingo dute leku batetik bestera.
Egitarauari amaiera emateko, igandean laburmetraien proiekzioa eta sari banaketa izango dira, 18:00etan, Torrezabalen.
Sormene, Doinueleren parte
Doinuele euskarazko Plazen Sarearen parte da Galdakaoko Sormene. Euskal Herriko bost lurraldetako zortzi ekimenek osatzen dute plaza, eta martxoan aurkeztu zuten. Besteak beste, "euskara hutsezko publikoa indartzea" eta "euskaraz bizi den sarea zabaltzea" dira proiektuaren helburuak. Gaur-gaurkoz, hauek dira Doinuele sarean elkartu diren zortzi ekimen eta herriak: (H)ilbeltza (Baztan), "Geure Gelatik" (Azkoitia), "Sormene" (Galdakao), "Literaturia" (Zarautz), Ziburuko Liburu eta Disko Azoka, Hernaniko Liburu eta Disko Azoka, "Ikusi Mikusi" (Sara) eta Lazkaoko Liburu eta Disko Azoka.
Ttitto Betbeder Euskararen Erakunde Publikoko zuzendari berriaren ustez kontzertazioa sustatu behar da euskalgintzarekin eta aholku batzordea biziarazi berriro.
Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal.
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]
Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]
UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]
UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]
Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]
Euskal Herrian euskara "hainbatetan ukatua edo bigarren hizkuntza bezala tratatua" dela salatu du EHEk, eta egoera hobetzeko hizkuntza politiketan jauziak egitea ezinbestekoa dela adierazi du. Hori dela eta, elkarretaratzeak egingo ditu Maulen, Donapaleun eta Baionan,... [+]
UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eskariz, 2036an Hego Euskal Herrian euskararen egoera zein izanen den aztertu du Siadeco ikerketa etxeak. Hipotesi batzuk beteko balira, hemendik hamar urtera ukanen genukeen errealitate soziolinguistikoari begiratuta, "egoera... [+]
Joxe Azurmendi Otaegi euskal idazlea, filosofoa, saiakera egilea eta poeta da. Etikaren, politikaren, hizkuntzaren filosofiaren, teknikaren, euskal literaturaren eta, orokorrean, filosofiaren gaineko liburu eta artikulu asko plazaratu ditu.
Joxe Azurmendi (Zegama, Gipuzkoa, 1941-2025) idazle, filosofo eta saiakeragilea zendu da. Literatura eta pentsamenduaren arloan lan itzela egindakoa, intelektual gisa ez ezik, euskararen eta kulturgintzaren aldeko mugimenduetan engaiaturik eman zuen bizitza osoa. Besteak... [+]
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.
Artazuko belarribizi eta ahoprest profilak erakutsi nahi izan dituzte 2025eko Euskaraldiaren harira egindako film labur honetan. Artazu Mañeruibarreko 124 biztanleko herria da, Nafarroako erdialdean kokatua.
Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]