Zortzi herri, euskal literatura eta musika zaleentzako zirkuitu

  • Euskara hutsezko liburu eta diskoen azokek eta ekimenek indarrak batu dituzte: Doinuele sortu dute guztien artean, Euskarazko Plazen Sarea. Oraingoz, zortzi herri edo ekimenek osatzen dute sare hau eta gaur elkarrekin aurkeztu dute Bilbon aurtengo ekitaldien egutegia. Euskal Herriko bost lurraldetan barreiatutako plaza hauei esker, aukera anitza du euskal literatura eta musikaren nobedadeak ezagutu nahi dituen kulturzaleak.

Doinuele Euskarazko Plazen Sarea aurkeztu dute zortzi herritako ekimenen ordezkari hauek: Ladix Arrosagarai (Ziburuko azoka), Amaia Hennebutte (Ikusi-Mikusi), Xabier Ezponda (Hernaniko azoka), Itziar Iruretagoiena (Literaturia), Ane Legarreta (Sormene), Elurre Iriarte (Hilbeltza), Julen Garate (Geure Gelatik) eta Joxepa Madariaga (Lazkaoko azoka). Argazkia: Dani Blanco.

2023ko martxoaren 15ean - 11:45
Azken eguneraketa: 2024-01-08 10:18
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hauek dira Doinuele sarean elkartu diren zortzi ekimen eta herriak: (H)ilbeltza (Baztan), "Geure Gelatik" (Azkoitia), "Sormene" (Galdakao), "Literaturia" (Zarautz), Ziburuko Liburu eta Disko Azoka, Hernaniko Liburu eta Disko Azoka, "Ikusi Mikusi" (Sara) eta Lazkaoko Liburu eta Disko Azoka.

Zortzi herri hauetako errealitateak ezberdinak direla adierazi dute prentsaurrekoan: "Batean euskara ofiziala baina derrigorrezkoa ez, bestean koofiziala edo soilik toleratua. Baina arazo bera: legezko babes ofiziala ukan edo ez, euskara hutsez bizitzeko nekezia edo ezintasuna eta euskaraz (ere) bizitzeko lanak! Hots, kasurik hoberenean gure hizkuntz eskubideak aitortuak badira ere ez dira bermatuak, ez aplikatuak". Testuinguru honetan, euskara hutsez aritzeko hautua egitea ez dela arriskurik gabea nabarmendu dute: "Sortzaileek, idazle nahiz musikariek, murritzagoa publikoa; editore eta diskoetxeek apalagoa bezero kopurua; plaza eta azokek bisitariena. Eta hala ere hor gaude, lehen eta orain aukera bera egin duten beste asko lez, euskara hutsak betetzen gaituelako. Aspertuta gaude gure hautua azaldu, justifikatu eta defenditu beharraz: euskaraz bizi nahi dugu normaltasunez, naturaltasunez eta lasaitasunez. Herri batzuetan, zorionez, hori gehiagotan lortzen badute ere, denei parada ematen diegu gure plazek irauten duten egunetan euskararen herrian murgiltzeko eta hartaz gozatzeko. Ez baita gutxi".

Zortzi ekimen zortzi herritan, urtean zehar

Hona Doinuele sareak aurkeztu dituen ekimenek urtean zehar eta Euskal Herrian barrena osatzen duten ibilbidea:

- Urtarrilean Baztanen (H)ilbeltza iragan berri da, (H)ilbeltza elkarteak antolatuta.

- Martxoaren 24 eta 25ean Azkoitian “Geure Gelatik”, Maxixatzenek antolatuta.

- Apirilaren 27tik 30era Galdakaon “Sormene”, udaleko euskara zerbitzuak antolatuta herriko liburudendekin batera.

- Maiatzaren 5etik 7ra Zarautzen “Literaturia”, Literaturia elkarteak antolatuta.

- Ekainaren 3an Ziburuko Liburu eta Disko Azoka, Baltsan elkarteak eta ARGIAk antolatuta.

- Irailaren 30ean Hernaniko Liburu Azoka, Dobera euskara elkarteak antolatuta.

- Urriaren 20an eta 21ean Saran “Ikusi Mikusi”, Kiribil, Pamiela, Galtzagorri, Euskokultur eta Denon Artean-ek antolatuta.

- Abenduaren 15etik 17ra Lazkaoko Liburu eta Disko Azoka, Gerriko elkarteak antolatuta.

Plaza hauen bidez zera lortu nahi dutela adierazi dute Doinueleko kideek: "Euskara hutsezko publikoa, irakurlegoa, entzulegoa, haur, gazte eta heldu, indartzea dugu helburu; euskaraz bizi den sarea zabaltzea; azokak errentagarri egitea, jendetsuak eta biziak, anitzak, euskararen komunitatearen topaleku eta ispilu; kultur sortzaileak, idazle eta musikariak, ilustratzaileak eta itzultzaileak, editoreak eta literatur aldizkariak sostengatzea; euskalduna den jendea liburu/diskora ekartzea eta liburu/diskoa herritarrei hurbiltzea; euskarazko liburu eta diskogintzaren aniztasun eta aberastasuna plazan ikusaraztea".

Oraingoz sarea zortzi herrik eta ekimenek osatzen duten arren, Doinueleko kideak jakitun dira Euskal Herrian zehar gehiago egon daitezkeela, ezagutzen ez dituztenak. Hain justu sarea ere horretarako sortu dute, besteak beste, ekimen hauetako bakoitzaren oihartzuna Euskal Herri osora hedatu dadin guztien indarrak batzeari esker.  Horrez gain, sareak balio die "elkar sostengatzeko, elkarren berri ukaiteko, ideiak eta esperientziak elkarri trukatzeko eta egutegia adosteko". Doinuelera batu nahi duten ekimenentzat ateak zabalik daudela adierazi dute: "Gure txikian bagara nor, hemen gaude eta egon gura dugu".


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude