Aitzina! mugimenduko kidea aske geratu da

  • Ostegun goizean, gendarmeek Alex Feldman Aitzina!-ko kidea atxilotu zuten. Baionako fiskaltzak adierazi du lapurretagatik atxilotu zutela. Taldearen ustez, frantsesezko errepide seinaleak hartu eta Parisa bidaltzeagatik atxilotu dute Feldman. Arratsaldean libre geratu zen.


2014ko urriaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Ostegunean Aitzina!ko kidea askatzeko elkarretaratzea. Argazkia: Bob Edme /Kazeta.info
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gazte mugimenduak Baionan duen egoitzara eraman zuten, eta bertan material informatikoa hartu zuten. Ordu batzuk geroago Feldman aske utzi zuten.

Fiskaltzak esan duenez, lapurreta delitua egotzi zaio Aitzina!ko kideari. Taldeko kideek adierazi dutenez, uztailaren 14ko gertaerarekin izango du zerikusia. Frantses hutsean idatzita zeuden errepide seinaleak hartu eta Parisa zihoan trenean sartu zituzten, euskararekiko diskriminazioa salatzeko.

Ondoko bideoan taldekideek grabatutako ekimen hura agertzen da:

Radiokulturak eta ehKz-ak Aitzin!ren egoitza berean dute tokia eta bigarren honi ordenagailua eta disko gogorra eraman zizkioten. Ordu batzuk geroago itzuli zuten materiala.

#BetiAitzina traola erabili zuten sarean erabiltzaileek babesa adierazteko.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Ipar EH-n
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!