AEBen zigorrek isolatuta duten Irani laguntza bidali diote Alemania, Frantzia eta Britainia Handiak

  • AEBen zigor ekonomiko eta komertzialek itota eta merkatuetarako sarbiderik gabe, zaila ari zaio Irani pandemiaren aurka borroka egitea. Alemaniak, Frantziak eta Britainia Handiak laguntzea erabaki dute, oinarrizkoak diren produktuak bidaliz.


2020ko martxoaren 31n - 14:27
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Merkataritza Trukerako Tresna deiturikoa erabili dute Europako hiru herrialdeek, sortu zutenetik lehenengo aldiz. Oinarrizko produktuen hartu-emanerako jaio zen tresna, hala nola botikak, merkantzia agroindustriala edota helburu humanitarioa dutenak. Lehenengo bidalketa egin da dagoeneko.

3.000 hildako

Koronabirusaren krisiari aurre egiteko behar duena nazioarteko merkatuetan ezin eskuratu dabil Teherango Gobernua, eta horregatik erabaki dute beste herrialdeek laguntzea. Irango datu ofizialen arabera, 42.000 koronabirus kasu eta ia 3.000 hildako zenbatu dituzte herrialdean, orain arte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!