AEBen zigor ekonomiko eta komertzialek itota eta merkatuetarako sarbiderik gabe, zaila ari zaio Irani pandemiaren aurka borroka egitea. Alemaniak, Frantziak eta Britainia Handiak laguntzea erabaki dute, oinarrizkoak diren produktuak bidaliz.
Merkataritza Trukerako Tresna deiturikoa erabili dute Europako hiru herrialdeek, sortu zutenetik lehenengo aldiz. Oinarrizko produktuen hartu-emanerako jaio zen tresna, hala nola botikak, merkantzia agroindustriala edota helburu humanitarioa dutenak. Lehenengo bidalketa egin da dagoeneko.
3.000 hildako
Koronabirusaren krisiari aurre egiteko behar duena nazioarteko merkatuetan ezin eskuratu dabil Teherango Gobernua, eta horregatik erabaki dute beste herrialdeek laguntzea. Irango datu ofizialen arabera, 42.000 koronabirus kasu eta ia 3.000 hildako zenbatu dituzte herrialdean, orain arte.