Adin txikiko palestinar bat tirokatu dute Israelgo soldaduek

  • Ostegunean jazo zen gertakaria, Betleem-etik gertu. Soldaduek bi aldiz egin zuten tiro atxilo zeukaten hamabost urteko gaztearen kontra.

Mohammad Hmeid argazkilariak bideoan jasotako unea. Emakume palestinarrak zauritutako gaztea artatzen, soldadu israeldarrak ondoan direla

2019ko apirilaren 23an - 10:17
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Tuqu herri palestinarretik igarotzerakoan, israelgo matrikula zeraman Tekoako kokalekuko kolonoen auto bati harriak jaurti zizkioten hainbat manifestarik. Soldadu israeldarrek protestan parte hartzeagatik zeukaten atxilotua Osama Hajarja, tirokatua izan zen hamabost urteko gazte palestinarra.

Mohammad Hmeid argazkilari palestinarrak jaso zuen gertakaria. Hajarja begiak zapi batekin estalita eta eskuak lotuta ageri da argazkian, soldaduengandik ihes egin nahian. Ihes saiakeran tirokatua izan zen gaztea, eta ondorioz ospitaleratua egin zuten, ez manifestarien eta soldaduen arteko tirabirarik barik. Gazteari laguntza eskaintzera hurbildutakoei aurre egin zieten soldaduek.

Israelgo armadako bozeramaileak egindako adierazpenen arabera, gazteak ihesari eman ostean hasitako pertsekuzioan egin zioten soldaduek tiro. “Soldaduek berehala eskaini zioten lehen laguntza”, bozeramailearen hitzetan.

Gertakarien bestelako bertsioa du Hajarjak, zeinak France Presse berri agentziari adierazi dion bi aldiz tirokatua izan zela: militarrek atxikita zeukatela lehena, eta ihesari emandakoan bigarrena. Gaztearen arabera, zuhaixka arantzatsu baten gainean eserita zen soldaduek atxilotu zutenean, eta posizioz aldatzeko saiakera batean eskuin hankan egin zioten tiro. Palestinarren laguntza bilatzea xede eskin zion ihesari, eta orduantxe jaso zuen bigarren tiroa, ezkerreko aldakan.


Palestina kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 7
LEKUKOTASUNA | Sonia Bego, Global Sumud Flotillako euskal ekintzailea
"Kontainer batera sartzeko agindu zidaten; hori zen barkuko kartzelarako sarbidea"

2026ko maiatzaren 4
Ana Ribacoba Menoyo (Global Sumud flotilla Euskal Herria)
“Flotilla berrantolatzen ari da, ez dugu ekimena bertan behera utzi”

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.