Zazpigarren egunez pertsona bakar bat ez da hil Nafarroan COVID-19aren eraginez. Aldiz, EAEn atzo 7 heriotza gehiago kontabilizatu ziren, denetara 1.571 osatu arte. Euskal Herrian bere osotasunean hartuta milioiko 661 pertsona hil ditu pandemia honek: euskaldunok estatu independentea bageneuka, une honetan munduko hirugarren herrialde kaltetuena ginateke, San Marino eta Belgikaren ostean.
Eusko Jaurlaritzak zabaldu dutenez, azken egunean Euskadiko Autonomia Erkidegoan 7 pertsona gehiago hil dira koronabirusez. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, hemen ez da inor gehiago hil. Beraz, Euskal Herrian ekainaren 6ra arte 2.096 pertsona hil ditu COVID-19ak, 1.571 EAEn, 515 Nafarroan eta 10 Iparraldean.
Euskal herritarrok azken estatistiken arabera 3,17 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 661. Euskal Herria independentea balitz, munduko herrialdeen artean milioiko heriotza gehien eduki dituztenen zerrenda honela osatuko litzateke: 1. San Marino 1.238, 2. Belgika 826, 3. Euskal Herria 655, 4. Andorra 660, 5. Erresuma Batua 593, 6. Espainia 580, 7. Italia 559, 8. Suedia 460, 9. Frantzia 446...
Eusko Jaurlaritzak EAE osoko datuak bai baina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hildakoen kopururik ez du ematen maiatzaren 14tik eta gaur ere informazio hau ez du erakutsi.
COVID-19aren biktimak munduan orain arte: 397.446 hildako, 6.840.321 kutsatu, 3.332.058 sendatu
Hauek dira ekainaren 6ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:
- Hilak 397.446 (+4.906). Herrialdeka: AEB 111.390, Erresuma Batua 40.261, Brasil 35.047, Italia 33.774, Frantzia 29.111, Espainia 27.134, Mexiko 12.545, Belgika 9.566, Alemania 8.763, Iran 8.134, Kanada 7.703, India 6.649, Herbehereak 6.005, Errusia 5.528, Peru 5.162, Turkia 4.648, Suedia 4.639, Txina 4.634, Ekuador 3.534, [20. Euskal Herria 2.096, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.921...
- Kutsatuak 6.840.321 (+130.489). Herrialdeka: AEB 1.965.708, Brasil 646.006, Errusia 449.834, Espainia 288.058, Erresuma Batua 283.311, India 236.184, Italia 234.531, Peru 187.400, Alemania 185.414, Turkia 168.340, Iran 167.156, Frantzia 153.055, Txile 122.499, Mexiko 105.680, Saudi Arabia 95.748, Kanada 94.335, Pakistan 89.249, Txina 83.027, Qatar 65.495, Bangladesh 60.391... [33. Euskal Herria 29.723), Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Indonesia 29.521...
- Sendatuak 3.332.058.
- Heriotzak miloi 1 biztanleko 51,0. Munduan: San Marino 1.238, Belgika 826, [3. Euskal Herria 661 Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Andorra 660, Erresuma Batua 593, Espainia 580, Italia 558, Suedia 460, Frantzia 445, Herbehereak 351, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Irlanda 338, AEB 337, Man uhartea 282, Anglo-normandiar uharteak 265, Suitza 222, Montserrat 200, Kanada 224, Ekuador 221, Luxemburgo 176...
Pandemiak agerian utzi ditu, bere gordintasun osoan, zaharren, haurren eta dependentzia egoeran dauden herritarren arreta-eredu neoliberalaren ondorioak. Konfinamendu garaian loratutako diskurtso kritiko eta alternatiba komunitarioak sendotzeko unea da orain”. Horrela hasi... [+]
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]