argia.eus
INPRIMATU
7 jende gehiago hil ditu COVID-19ak EAEn: denetara orain arte Euskal Herrian 2.096, milioiko 661
  • Zazpigarren egunez pertsona bakar bat ez da hil Nafarroan COVID-19aren eraginez. Aldiz, EAEn atzo 7 heriotza gehiago kontabilizatu ziren, denetara 1.571 osatu arte. Euskal Herrian bere osotasunean hartuta milioiko 661 pertsona hil ditu pandemia honek: euskaldunok estatu independentea bageneuka, une honetan munduko hirugarren herrialde kaltetuena ginateke, San Marino eta Belgikaren ostean.

ARGIA @argia 2020ko ekainaren 04a

Eusko Jaurlaritzak zabaldu dutenez, azken egunean Euskadiko Autonomia Erkidegoan 7 pertsona gehiago hil dira koronabirusez. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, hemen ez da inor gehiago hil. Beraz, Euskal Herrian ekainaren 6ra arte 2.096 pertsona hil ditu COVID-19ak, 1.571 EAEn, 515 Nafarroan eta 10 Iparraldean.

Euskal herritarrok azken estatistiken arabera 3,17 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 661. Euskal Herria independentea balitz, munduko herrialdeen artean milioiko heriotza gehien eduki dituztenen zerrenda honela osatuko litzateke: 1. San Marino 1.238, 2. Belgika 826, 3. Euskal Herria 655, 4. Andorra 660, 5. Erresuma Batua 593, 6. Espainia 580, 7. Italia 559, 8. Suedia 460, 9. Frantzia 446...

Eusko Jaurlaritzak EAE osoko datuak bai baina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hildakoen kopururik ez du ematen maiatzaren 14tik eta gaur ere informazio hau ez du erakutsi.

COVID-19aren biktimak munduan orain arte: 397.446 hildako, 6.840.321 kutsatu, 3.332.058 sendatu

Hauek dira ekainaren 6ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

- Hilak 397.446 (+4.906). Herrialdeka: AEB 111.390, Erresuma Batua 40.261, Brasil 35.047, Italia 33.774, Frantzia 29.111, Espainia 27.134, Mexiko 12.545, Belgika 9.566, Alemania 8.763, Iran 8.134, Kanada 7.703, India 6.649, Herbehereak 6.005, Errusia 5.528, Peru 5.162, Turkia 4.648, Suedia 4.639, Txina 4.634, Ekuador 3.534, [20. Euskal Herria 2.096, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.921...

- Kutsatuak 6.840.321 (+130.489). Herrialdeka: AEB 1.965.708, Brasil 646.006, Errusia 449.834, Espainia 288.058, Erresuma Batua 283.311, India 236.184, Italia 234.531, Peru 187.400, Alemania 185.414, Turkia 168.340, Iran 167.156, Frantzia 153.055, Txile 122.499, Mexiko 105.680, Saudi Arabia 95.748, Kanada 94.335, Pakistan 89.249, Txina 83.027, Qatar 65.495, Bangladesh 60.391... [33. Euskal Herria 29.723), Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Indonesia 29.521...

- Sendatuak 3.332.058.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko 51,0. Munduan: San Marino 1.238, Belgika 826, [3. Euskal Herria 661 Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Andorra 660, Erresuma Batua 593, Espainia 580, Italia 558, Suedia 460, Frantzia 445, Herbehereak 351,  Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Irlanda 338, AEB 337, Man uhartea 282, Anglo-normandiar uharteak 265, Suitza 222, Montserrat 200, Kanada 224, Ekuador 221, Luxemburgo 176...