3.756tik 7.097ra igo dira koronabirusak hildakoak Katalunian

  • Orain arte koronabirusak Katalunian hildakoen kopurua 3.756 pertsonakoa zen, baina ostegun honetan Generalitateak eman dituen datuen arabera, 7.097 dira.


2020ko apirilaren 16an - 19:46
Azken eguneraketa: 2025-09-18 12:22
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Generalitateak azaldu duenez, jauzi handi hori eman da orain arte bakarrik ospitaletako hildakoak kontatzen zirelako eta orain funerarietatik emandako datu guztiak ere kontuan hartzen direlako, beti ere hauek Covid-19aren sintomak zituztenean.

Hildakoen datu berrituak beraz, honakoak lirateke: 3.855 ospitaletakoak, asteazkenean baino 99 gehiago; 1.810 zahar-etxeetakoak, 456 etxeetakoak eta 62 bestelako soziosanitarioetakoak. Informazio faltagatik ez dakite beste 99 hildako non gertatu diren.

Horrela, eta beti ere datu ofizialen arabera, Katalunian kutsatutakoak 39.375 pertsona lirateke. Dena den, ezaguna da kopuru hau askoz handiagoa dela, eta gaur lehenbizikoz aipatu da sintomatologiaren arabera, 55.457 izan daitezkeela.


Koronabirusa kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.