"Akordio handia" lortuta amaitu dute 315 eguneko greba Gipuzkoako errepideen zainketa langileek

  • Akordioa lortu dute ELAk eta Gipuzkoako errepideen mantentze lanetako enpresek urtarrilaren 13an. Bizkaiko zahar-etxeetan, aldiz, grebarako dei egingo du ELAk otsail osorako.  

Ainhoa Bretos @ob_ainhoa  |  Unai Brea @unaibrea
2017ko urtarrilaren 17a
Akordioaren berri eman du ELA sindikatuak prentsaurrekoan (Arg.: ELA)

Adostutakoaren inguruko xehetasunak urtarrilaren 17an eman dituzte ezagutzera: bere lan hitzarmena izango du ABEE Aldi baterako enpresa elkarte bakoitzak. Goierrialdea, Miramon eta Urola Deba dira akordioa sinatu duten ABEEak. Hirurak daude diputazioaren menpe, eta 95 langile dituzte guztira. Hitzarmen horiek Espainiako lan erreformaren kontrako klausulak eta lanpostu mailaketaren berezitasunak jasoko dituzte, eta 2019ko abenduaren 31ra arte izango dira indarrean.

Langileek %9 eta %11 bitarteko soldata igoerak izango dituzte; lorpen hori azpimarratu egin du ELAk. Gainera, adierazi dute ABEEen esku geratu direla lan--baldintzengatiko gehigarriak; gaueko lana, asteburuetakoa, errepideetan jardutea... 2016ko martxoan ekin zioten grebari, adierazi dutenez, sei urte zeramatzaten soldaten izozketa jasaten eta hamabi ordutik gorako lanaldiak egiten.

ELAk txalotu egin ditu hamar hilabeteko greba egiteko langileek agertutako adorea eta beste sektoreetatik iritsitako elkartasuna. ELAren erresistentzia-kutxak emandako babesaren garrantzia ere azpimarratu dute. Bestalde, eskerrak eman dizkiete Gipuzkoako errepideen erabiltzaileei eta jendarte osoari, "borroka honen arrazoiak ulertzeagatik".

Gaineratu dutenez, ABEEkin akordioa erdietsi eta gero Gipuzkoako Foru Aldundiarekin beste bat adostea dute orain helburu, 2019 ostean baldintza berei eustea ziurtatze aldera.

Lehenago akordiorik lortu ezean, otsailaren 1ean hasiko da Bizkaiko zahar-etxeetako greba

Iazko mobilizazioen jarraipena izango da greba, eta gutxienez hilabete luzatuko da. Orain dela 75 egun baino gehiago egin zuen patronalak azken proposamena, eta “ganorarik gabekoa” izan zela adierazi du ELAk. “Ratioak hobetzeko behar besteko diru sailak bideratzea, zentroetako pertsonala handitzea eta langileei lan-baldintza duinak eskaintzea” exijitu du sindikatuak.  

Bizkaiko Foru Aldundia ere kritikatu du ELAk, patronalaren ikuspuntua “babestu” izanagatik. Bere hitzetan, “bere ardurapeko sektore baten gatazkari konponbidea bilatzen lagundu beharrean, patronalaren ikuspuntuei eusten dio Bizkaiko Foru Aldundiak”.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Langile borroka  |  ELA  |  Gipuzkoa

Langile borroka kanaletik interesatuko zaizu...
2018-11-21 | Arabako Alea
Garbiketa greba mugagabea deitu dute Gasteizen abenduaren 2tik aurrera

Langileek salatu dute FCCk ez dituela atzerapenak ordaindu, eta adostutako aurretiko erretiroak ere ez dituela eman.


Eta ELA?

Urteetan, Lizarra-Garaziren porrotaren ostean, ELAko buruzagien artean «kendu behia korridoretik» esaldia ezagun egin zen, ETAri errefentzia eginez. Baldintza bat zen, LABekin ekintza-batasunerako eta esparru abertzalean EAJren alternatiba izango zen artikulazio soziopolitikoaren alde egiteko. «Etxerako lanak egin behar dituzue» esaten ziguten ELAkoek. Ezker abertzalearen estrategia-aldaketak indarrak metatzeko eta eraldaketa sozialerako oinarriak eta ortzemuga ezartzeko... [+]


Nafarroako pentsiodunen erdiek 800 euro baino gutxiago jasotzen dute

64.209 pentsiodunek 800 euro baino gutxiago jasotzen dituzte. Soldatetan arrakala ere nabarmena da emakume eta gizonen artean: emakume pentsiodunek %40 gutxiago jasotzen dute. Comisiones Obreras sindikatuak egindako txostenaren datuak dira.


2018-11-15 | LAB sindikatua
"Orain Gipuzkoa", orain Egogain
"Pertsonak helburu" ala aitona-amonak negozio?

EAJk agintzen duen Gipuzkoako Foru Aldundiak kanpora begira eman nahi duen irudia honako hau da: modernoa, garai berrietara egokitua, lurralde aurreratua, berdintasunarekin inplikatua, kontziliazioaren aldekoa, pertsona helburu... Bide horretan badu zer eginik ordea! Errealitatea deskribatzetik oso urrun dauden hitzak baitira. GFAk kudeatzen duen Egogaineko nagusien egoitza da honen adibide.


2018-11-14 | ARGIA
Mozal Legea ezarri diote LAB sindikatuari, lan heriotzak salatzeko ekintza batengatik

  300 euroko isuna jarri dio Espainiako Gobernuak, 2018ko apirilaren 27an Nafarroako Lan Ikuskaritza sinbolikoki okupatzeagatik.


Klase (des)agertua

Egun langile klaserik ez dagoela esateari ekin diote eskuineko eta ezkerreko hainbat sektorek. Horretarako tresna anitz baliatu dituzte, batez ere kulturaren arlotik.


AIALA ELORRIETA | IRITZIA
Euskal Kellyak

MTV music week-eko asteburuan abiatu dute protestaldia eta greba mugagabean daude Bilboko NH eta Barcelo Nervion Hoteletako garbitasun zerbitzuetako langileak. Musika sarien asteburuan Barceló Nervión hotelean gaueko prezioa 375 eurora igo den bitartean garbitzaileek gelako 2,5 kobratzen jarraitzen dute. Luxuaren atzean ezkutatzen den miseria honek sistemaren kontraesanak diruditen arren, sistemaren beraren egiturazko esplotazio mekanismoak dira.


Amiantoak hildakoen kopurua bikoiztu egin da aurten EAEn

Amiantoak aurten 29. pertsona hil ditu jadanik, azkenekoa La Naval eta CAFen azpikontratata batentzat 70eko hamarkadan aritutako behargina.


Azkenak
EGILEAK
Eguneraketa berriak daude