2021eko Lurrama urriaren 24an Arbonan egingo dute, Berruetako okupazioa amaituz

  • Astelehen honetan egin duten batzarrean Arbonako Berrueta etxaldea okupatzen duten eta okupazioa babesten duten talde eta militanteek erabaki dute ekintza bere 124. eguna arte luzatu eta azken egunean bertan ospatzea aurtengo Lurrama.


2021eko irailaren 14an - 11:55
Azken eguneraketa: 13:57
@euskalirratiak
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskal Irratiei emandako elkarrizketan, Lurzaindia erakundeko lehendakari Maryse Cachenautek oroitarazi du orain arte lortutakoa garaipen handia izan dela, hasieran esperantza gutxi zela Arbonako Berrueta etxealdearen salmenta espekulatiboa gelditzeko, baina lortu dela, hautetsien sostenguaz gain ELBk eta Lurzaindiak abiatutako ekintzari herritar asko atxiki zaizkiolako.

Lurrama Arbonara eramanez, okupazioaren antolatzaileek modu berezian eskertuko diete herritarrei eskainitako laguntza. Bestalde, esan du Cachenautek, Lurrama sortu zen laborariak eta kontsumitzaileek elkar aurkitzeko, Iparraldeko barnekaldea eta kostaldea elkarrenganatzeko, eta kostaldean den Arbonako etxaldearen okupazioak erakutsi du ez dela itsas bazterreko lurra abandonatu nahi eraikuntzaren eskuetan.

Ipar Euskal Herriko nekazaritzaren erakuslehio izan nahi duen Lurrama azken urteotan Miarritzen egin izan den arren, 2020ko edizioa bertan behera geratu zen Covid-19agatik eta aurten egiteko baimenik ere ez zeukan. Arbonako Berrueta etxaldearen eremuan egingo denak esanahi oso berezia izango du, beraz.

Arbonako okupazioari buruz gehiago jakiteko, irakurri ARGIAko azala eraman duen Jenofa Berhokoirigoinen erreportajea: Lurrak laborarientzat izaten segi dezan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza
2025eko abenduaren 10
Sagastietako bioaniztasuna
Etengabe esperimentatzen, lurrari begira beti

2025eko abenduaren 10
Sagarraren ekoizpen kostuak
Sagardoa merke… baina noren bizkar?

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!