1,5 eta 3 milioi euro arteko kostua izango du Bizkaiko Aldundiarentzat MTV sarien antolaketak

  • 2018ko azaroaren 4an, BEC nazioarteko musika komertzialaren gune nagusi bihurtuko da. Milioika jarraitzaile izan ohi ditu MTV telebista kateak urtero banatzen dituen Europako Musika Sarien galak, aurten Bizkaian izango da.

Andoni Mikelarena @andonimik
2018ko urtarrilaren 23a

Bilbao Exibition Center izan da 2018ko MTV EMA sarien galarako aukeratutako agertokia. Pozarren aurkeztu zuten euskal agintariek munduko telebista kate nagusienetako batek harturiko erabakia. 2017an Londres hartu zuten sariketa berak, 2018an Bizkaiko hiriburua hartuko du astebetez.

Ez da gainera edonolako gala izango, urtero banatzen diren Europako Musikaren Sariek mende laurdena beteko baitute aurten. Beraz, aurreko urteetan egindakoa baino espektakulu handiagoa eta bereziagoa izango dela aurreikusten dute.

Horrelako ekitaldi handiek ordea, ikusgarritasunaz gain, gastu itzelak ere izan ohi dituzte. Astelehen gauean Radio Euskadiko Ganbara saioak atera zuen eztabaida mahai gainera, entzuleei galdera luzatuz: Espektakulu handiak erakartzeko justua al da diru publikoa erabiltzea?

Bizkaiko Aldundiak 1,5 eta 3 milioi euro artean ordainduko ditu Bilbao Exibition Center gunean egingo den ekitaldi horren truke. Bizkaiko Aldundiak berreskuratuko al du inbertitutako dirua? Horixe Ganbara saioak botatako bigarren galdera.

Eztabaida are gehiago ere zabaldu daiteke. Zer nolako kultura bultzatu edo finantzatu nahi da erakunde publikoetatik? Eta hiru milioi euroko inbertsioa gure kultura bultzatzeko erabiliko bagenu? MTVren eredua al da nahi duguna? Azaroaren 4aren aurretik eta ondoren ere izango da gaiaz zer eztabaidatu.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Kultur politikak  |  BEC  |  Bizkaiko Foru Aldundia  |  Bilbo

Kultur politikak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-02 | ARGIA
Bilbo ez dagoela salgai salatu dute zubitik behera salto eginez

Larunbatean Bilboko itsasadarrean burututako Red Bull Cliff Diving World Series jauzi lehiaketan egin zuten ekintzagatik zigortu dituzte Piztu Bilbo, Itzali MTV eragileko hainbat ekintzaile. Bederatziri Mozal Legea ezarri diete.


2018-06-10 | Amaia Lekunberri
Erakusleiho-hirian, distira propioari eusten

Apirilaren 26an Bilboko Etxebarrieta Anaien plazan egindako prentsaurrekoan aurkeztu zuen bere burua Piztu Bilbo, Itzali MTV plataformak. Hilabeteko tartearekin hitzartu garenerako, ostera, plataformak eragile izaera bereganatu duenez, aurrerakoan bere dinamika propioa eramango duela nabarmendu du bertako kide den Peio Ibañezek. Kolektibo ugaritako errepresentazioa duen taldea izanik, esan daiteke helburu berberarekin elkarlanean aritzeari neurria hartu diotela.


2018-06-07 | Hala Bedi
Eredu baztertzailea bultzatzen duela leporatu dio Mugimendu Feministak Udalari, Azkena Rock-eko datuak gogoratuz

Gasteizko Mugimendu Feministak Arabako instituzioek “jai-eredu baztertzaile bat bultzatzen dutela” salatu du, aurtengo Azkena Rocken arituko diren 34 taldeetatik soilik hirutan emakumeen presentzia egongo dela gogoratuz. Bost puntu exijitu dizkiete arduradun politikoei.


2018-05-16 | Miren Osa Galdona
Ohitura kulturalaren paradoxa EAEn: balio handia eman arren, herritarrak ez dira oso kulturzaleak

EAEko kultur ohiturei buruzko 66. Soziometroak berretsi du duela hilabete Elkar etxeak eta Siadeco ikerketa taldeak argitaratutako emaitzak: euskaldun gehienek ez dute euskal kulturarik kontsumitze. Aldiz, kultura politika publikoen lehentasunetako bat izan beharko litzatekeela ondorioztatu du ikerketak.


2018-04-29 | Aingeru Epaltza
Letragabe

Elkar fundazioak euskaldunon kultur kontsumoaren gainean egin duen azterketak harrotu ditu bazterrak. Harritzekoa, kontu zaharra baita euskal kulturaren egoera barnetik ezagutzen duen edonorendako. Berria, izatekotan, datu hotzek oraingoan izan duten oihartzuna izan da. Niri, bederen, ez zaizkit hain txarrak iruditu. Egiazkoak izatera. Euskaldunen %22,9 –180.000 lagun ia– euskarazko ohiko liburu irakurle? Zein isilik zeukaten euskal argitaletxeek!

Ni Elkar fundazioarekin bat:... [+]


2018-02-04 | Lander Arretxea
Irene Larraza, Etxepare Institutuko zuzendaria
"Munduko kultur institutu guztiekin parez parez aritu nahi dugu"

Etxepare Institutuko zuzendari berria da Irene Larraza tolosarra. Aurrez, sei urte eman ditu bertan, bestelako arduretan. Etxea ongi ezagutzen du. Miren Arzalluzek duela urtebete hasitako bidea jarraitzea egokitu zaio, baina nahi luke, lan horretan, bere eskua eta egiteko moduak nabaritzea.


Artista = prekario? Sortzaileen lan baldintzak aztergai EHUren jardunaldi batean

Lanean aritu arren, gehienek ez daukate soldata arauturik. Zergatik? Artistek bizi duten prekarietateari buruzko kongresua antolatu du EHUk ostegun honetan Bilbon. Prekariart jardunaldian artisten lan baldintzez eta haiek hobetzeko alternatibez ariko dira bi egunez.


Fauna publikoa
Beltxargen aintzira autonomikoa

Ballet-koreografia bateko pausoa balitz bezala begiratu behar zaio Juan Ignacio Vidarteren adierazpen honi. Ondo kalkulatua, perfekziotik gertu.


Konfiantzazko pertsona bat aukeratu du Etxepare Institutuak Arzalluz ordezkatzeko: Irene Larraza

Etxeko pertsona bat aukeratu du Etxepare Institutuak zuzendari kargua utzi berri duen Miren Arzalluz ordezkatzeko: Irene Larraza izango da Etxepareko zuzendari berria, 2012tik institutuan lan egiten du eta ondo ezagutzen du erakundea.


2017-12-19 | ARGIA
Datozen egunetan izendatuko dute Etxepareko zuzendari berria, Arzalluzek kargua utzi ostean

Etxepare Institutua zuzendaririk gabe geratu da, duela urtebete kargua hartu zuen Miren Arzalluzek Parisko Moda Institutua zuzenduko duela iragarri ondoren.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude