Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta eta Agirre Lehendakaria Center erakundearen eta New Yorkeko Columbiako Unibertsitatearen gidaritzapean egindako entzuketa prozesuaren emaitzak aurkeztu dituzte uztailaren 23 honetan. Museoa eraikitzearekin sustatuko litzatekeen turismo ereduari buruzko kezka nabarmendu da ideia nagusien artean.
Gorka Espiau Agirre Lehendakaria Centerreko lehendakaria eta Itziar Moreno zentro horretako alboko lehendakaria egon dira Gernikan asteazken honetan, Guggenheim Urdaibai proiektuari buruzko entzuketa prozesuaren emaitzak aurkezten. Emaitzak argiak dira: museoaren Muruetako kokalekuak "ezinegon handia" sortzen du, eta ez bakarrik aurka dauden herritarren artean, baita museoa eraikitzearen aldekoen artean ere. Espiauk ondokoa zehaztu du aurkezpen agerraldian: "Ikuspegi turistiko eta teknikoek ez dituzte Muruetaren balio materiala eta emozionala aitortzen". Horrez gain, museoaren eraikuntzak sustatuko lukeen turismo eredua ere da Urdaibaiko Guggenheimen aurka egiteko arrazoi nagusien artean. Garraio publikoak gainezka egitea eta etxebizitzaren prezioa haztea dira, besteak beste, herritarrek adierazitako kezken artean. Nola ez, herritar anitzek ohartarazi dute ingurune hori erreserba naturala dela, eta eraikuntza ilegala litzatekeela.
Otsailean jakitera eman zuten Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak entzuketa prozesuaren berri, eta dagoeneko 500 elkarrizketa eginda herritarren aurkakotasuna ezin argiagoa dela erran daiteke.
"Entzuketa prozesuko parte-hartzaile guztiek dute egungo turismo eredua aldatzeko beharra azpimarratu", ohartarazi dute aurkezpenean. Horrez gain, gisa horretako egitasmoen kasuan, herritarrek erakundeei informazioa eta gardentasuna eskatzen dizkietela ere nabarmendu dute.
Urte bukaera arte segituko du Busturialdeko herritarren iritziaren bilketak, eta mila elkarrizketetara heltzea dute helburu. Azken txostena 2026. urte hasierarako espero dute. Prozesuari dagokionez, ondoko hilabeteetan zer hobetua ere badela azpimarratu dute agerraldian. Batetik, bildutako ideietan sakontzea falta delako eta bestetik, migratzaileen, gazteen, nagusien eta beste kolektibo zaurgarri batzuen parte hartzea emendatzeko beharra ere ikusten dutelako.
Emaitzak jakin bezain laster, entzuketa prozesuan nabarmen gelditu den aurkakotasuna errespetatzeko deiak zabaldu dira ezker eskuin. Guggenheim Urdaibai proiektuaren aurkako herri-plataformak fermuki galdetu die insituzioei eta museoari herritarren hitza errespetatzea. Gauza bera galdetu du Greenpeacek ere. EH Bilduk ere eskatu die Bizkaiko Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta Guggenheim Fundazioari herritarren iritziak errespetatzeko eta ingurumena zainduko duen plan estrategiko bat garatzeko.
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.
Ekologistak Martxanek Bandera Beltzak 2025 txostena argitaratu du, urtero legez, "itsasertzeko kutsadura eta ingurumen-kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak ezagutarazteko". Hego Euskal Herriko kostaldeari dagokionez, Bilboko superportuari eta Getariako arrain... [+]
Bilboko Guggenheimeko museoaren kanpoaldean bildu dira plataformako kideak, bertan zuelako bere lehen agerraldi publikoa Bilboko Guggenheim Museoko zuzendari berri Miren Arzallusek. Landuko dituen ildoez hitz egiteko "goizegi" dela adierazi du Arzallusek, nahiz eta... [+]
2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]
Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.
Guggenheimaren patronatuakbi urteko epea jarri dio bere buruari proiektuaren alderdi guztietan lan egiteko, “zalantzarik gabe” hartu behar baita kontuan biosfera erreserba batean kokatuko dela. Pello Otxandianok zalantzan jarri du proiektuari 500 milioi euro... [+]
Duela bi urte Urdaibai Guggenheim Stop! plataforma herritarra sortu zenetik, Urdaibai ez dago salgai! leloa nonahi ari gara entzuten. Joan den urriaren 19an Gernikan milaka lagun bildu ginen proiektu horri ezetza emateko eta, nire aburuz, hiru dira arrazoi nagusiak... [+]
Auzitegi Nazionalean aurkeztu du salaketa eta “proiektua berehala eten dezaten” galdegin du. Bi lege urratzen dituela ohartarazi du: Kostaldeko Legea eta Europako Legea, Red Natura 2000ri dagokiona. Auzitegi Nazionalak Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka... [+]
Eusko Jaurlaritzak epe mugarik gabe gelditu du Muruetan egitekoa zen oinezkoentzako egurrezko pasabide baten exekuzioa, Guggenheim Urdaibai Stop plataformak helegitea jarri ondoren. Museoaren sarbideetako bat izan liteke bide hori eta biosferaren erreserba barruan legoke.
“Bi urteko gogoetaldia” iragarri zuten urte hasieran Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, baina ez da geldialdia izaten ari, etorkizunean izan ditzaketen oztopoak aurreikusten eta atontzen ari baitira erakunde publikoak. Horrez gain, uda betean,... [+]