Guggenheim Urdaibai Stop plataformak museoaren proiektua bertan behera uzteko eskatu die instituzioei

  • Joan den astean aurkeztu ziren proiektuaren inguruko entzuketa prozesuaren emaitzak, eta Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu ziren. Busturialdearen beharrei "arduraz" erantzutea exijitu die plataformak, eta proiektuaren inguruko informazio eta gardentasun falta leporatu die: "Herritarren narratibak zehatzak izatea bada benetan helburua, beharrezkoa da proiektu hau ezagutzea".

Guggenheim Urdaibai Stop plataforma

2025eko uztailaren 30ean - 09:32
Azken eguneraketa: 11:55
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Joan den astean aurkeztu ziren museoaren inguruko entzuketa prozesuen emaitzen harira, Guggenheim Urdaibai Stop plataformak Busturialdeko herritarrek esandakoa aintzakotzat hartu eta errespetatzea eskatu die Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari, asteartean argitaratutako ohar batean. Izan ere, ALC Agirre Lehendakaria Center erakundearen eta New Yorkeko Columbiako Unibertsitatearen gidaritzapean egindako Guggenheim Urdaibai proiektuari buruzko entzuketa prozesuaren emaitzak argiak dira: herritarren gehiengoa dago proiektua eraikitzearen aurka, museoaren Muruetako kokalekuak sortzen duen "ezinegon handiagatik" eta horren eraikuntzan sustatuko lukeen turismo ereduagatik.

Entzute prozesuak izandako emaitzen inguruan instituzioek izan duten "isiltasunaren" aurrean, plataformak aldarrikatu du Busturialdeak ez duela Guggenheim museorik behar: "Kalean herritarrek adierazitakoa nahikoa ez bada, prozesu honetan ere gauza bera errepikatu da". Horrez gain, Murueta museoa egiteko lekua ez dela "argi" gelditu dela adierazi dute: "Biosfera Erreserbaren bihotza da. Dagoeneko egoera zaurgarria duen eremua da, saturazio zantzuak erakusten dituena eta berehalako premiazko kudeaketa jasangarri aktiboa eskatzen duena".

Halere, proiektuaren kokapena aldatzearen aurka agertu da plataforma, Busturialdeak ezin baitu "halako makroproiektu turistikorik" hartu. "Ez gaude ez giltzurrunik ez birikarik sakrifikatzeko prest", salatu du plataformak, eta museoaren kokapena mugitzeak ez dituela eskualdearen turistifikazioak ekarriko lituzkeen albo kalte guztiak saihestuko. Hortaz, proiektua bertan behera uzteko eta Busturialdearen beharrei "arduraz" erantzuteko eskatu die plataformak Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari. 

Informazio eta gardentasun falta

Proiektuaren inguruko informazio eta gardentasun falta leporatu die plataformak instituzioei, eta Guggenheim Urdaibai museoaren nondik norakoak "berehala" argitaratzea exijitu die: "Herritarren narratibak zehatzak izatea bada benetan helburua, beharrezkoa da proiektu hau ezagutzea". Gainera, ALCk entzuketa prozesuaren emaitzen harira eginiko txostenaren irakurketa "okerra edo interesatua" egiteak prozesuarekiko errespeturik ez duela erakusten salatu dute: "Proiektuak oposiziorik ez duela esatea manipulazio hutsa da". 

Izan ere, plataformak gogorarazi du herritarrak "beste azpiegitura kultural batzuk" onartzeko prest daudela: esaterako, Busturialdea-Urdaibai Eskualdeko Plan Estrategikoan proposatutakoa. ALCk urte bukaerara arte segituko du Busturialdeko herritarren iritziaren bilketak egiten, eta mila elkarrizketetara heltzea du helburu. Azken txostena datorren urte hasierarako espero dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Urdaibaiko Guggenheim
Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu dira entzuketa prozesuan

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta eta Agirre Lehendakaria Center erakundearen eta New Yorkeko Columbiako Unibertsitatearen gidaritzapean egindako entzuketa prozesuaren emaitzak aurkeztu dituzte uztailaren 23 honetan. Museoa eraikitzearekin sustatuko... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Bilboko superportua eta Getariako hegalabur haztegia, 2025eko “bandera beltz” nagusiak

Ekologistak Martxanek Bandera Beltzak 2025 txostena argitaratu du, urtero legez, "itsasertzeko kutsadura eta ingurumen-kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak ezagutarazteko". Hego Euskal Herriko kostaldeari dagokionez, Bilboko superportuari eta Getariako arrain... [+]


‘Guggenheim Urdaibai Stop’ek Urdaibaiko proiektuaz hitz egiteko bilera eskatu dio museoko zuzendari berriari

Bilboko Guggenheimeko museoaren kanpoaldean bildu dira plataformako kideak, bertan zuelako bere lehen agerraldi publikoa Bilboko Guggenheim Museoko zuzendari berri Miren Arzallusek. Landuko dituen ildoez hitz egiteko "goizegi" dela adierazi du Arzallusek, nahiz eta... [+]


Guggenheim Urdaibai: nork nori entzun eta zertarako?

2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]


Greenpeace-k Guggenheim museoan Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu du

Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.


2024-12-11 | Julene Flamarique
Irmotasunez egin du Pradalesek Urdaibaiko Guggenheimen alde, eta “inbasio gutxiko” proiektua dela defendatu

Guggenheimaren patronatuakbi urteko epea jarri dio bere buruari proiektuaren alderdi guztietan lan egiteko, “zalantzarik gabe” hartu behar baita kontuan biosfera erreserba batean kokatuko dela. Pello Otxandianok zalantzan jarri du proiektuari 500 milioi euro... [+]


2024-11-13 | Iñaki Barcena
Megaproiektu Turistiko Antidemokratikoa

Duela bi urte Urdaibai Guggenheim Stop! plataforma herritarra sortu zenetik, Urdaibai ez dago salgai! leloa nonahi ari gara entzuten. Joan den urriaren 19an Gernikan milaka lagun bildu ginen proiektu horri ezetza emateko eta, nire aburuz, hiru dira arrazoi nagusiak... [+]


2024-10-23 | Julene Flamarique
Greenpeacek salaketa aurkeztu du Urdaibaiko Guggenheimen aurka, Kosta Legea urratzen duela eta

Auzitegi Nazionalean aurkeztu du salaketa eta “proiektua berehala eten dezaten” galdegin du. Bi lege urratzen dituela ohartarazi du: Kostaldeko Legea eta Europako Legea, Red Natura 2000ri dagokiona. Auzitegi Nazionalak Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka... [+]


Guggenheim Urdaibairi loturiko bide baten obrak geldituta daude, helegite baten ondorioz

Eusko Jaurlaritzak epe mugarik gabe gelditu du Muruetan egitekoa zen oinezkoentzako egurrezko pasabide baten exekuzioa, Guggenheim Urdaibai Stop plataformak helegitea jarri ondoren. Museoaren sarbideetako bat izan liteke bide hori eta biosferaren erreserba barruan legoke. 


Urdaibai eta Guggenheim aurrez aurre

 “Bi urteko gogoetaldia” iragarri zuten urte hasieran Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, baina ez da geldialdia izaten ari, etorkizunean izan ditzaketen oztopoak aurreikusten eta atontzen ari baitira erakunde publikoak. Horrez gain, uda betean,... [+]


Eguneraketa berriak daude