Bilboko Guggenheimeko museoaren kanpoaldean bildu dira plataformako kideak, bertan zuelako bere lehen agerraldi publikoa Bilboko Guggenheim Museoko zuzendari berri Miren Arzallusek. Landuko dituen ildoez hitz egiteko "goizegi" dela adierazi du Arzallusek, nahiz eta zehaztu "beste gauza batzuen artean" Urdaibaiko museoarena ere badagoela. Hala ere, Guggenheim Urdaibai Stop plataformakoak entzuteko prestutasuna duela zehaztu du.
Apirilaren 1ean hartu zuen Miren Arzalluzek Bilboko Guggenheim Museoko zuzendaritza, eta gaur, Sergio Prego eta Vito Acconci artisten erakusketa aurkeztearekin batera, lehen agerraldi publikoa egin du. Horren jakitun, Guggenheim Urdaibai Stop plataformak elkarretaratzea burutu du Bilboko museoaren kanpoaldean. Dozenaka pertsona bildu dira Ama izeneko eskulturaren alboan. Plataformaren izena zuen pankarta bat zuten soinean eta Urdaibai ez dago salgai leloa ingelesez eta euskaraz zeraman pankarta La Salve zubian zintzilikatu dute.
Zuzendaritza aldaketak "garai berria" zabaltzen duenez, bilera bat izateko eskari formala luzatu diote Arzallusi. Zuzendaritza aldaketa "poztasunez" ikusi dute plataformatik, "pertsona euskaldun eta kultur-mundukoak hartu duelako Bilboko Guggenheim Museoaren zuzendaritza". Aurrez Bizkaiko Diputatu Nagusi Elixabete Etxanoberekin, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxarekin eta PSE-EEko lehendakarigaia Eneko Anduezarekin bildu bezala, Guggenheimeko zuzendaritza berriarekin batzartu nahi dute, proiektuaren inguruan bere iritzia jasotzeko.
"Busturialdeko herritarrok ditugun kezkak luzatu nahi dizkiogu, eta plataformak duen ikuspuntua zein den azaldu", adierazi dutenez. Halaber, agintari politikoek diotenez proiektua ez dutela ezagutzen eta erabakia museoaren esku dagoela, plataformak Arzalluzekin elkartu nahi du egitasmoari buruzko argibideak jasotzeko.
Arzalluzek hilabete darama Bilboko Guggenheim Museoaren nondik norakoen berri izaten, zuzendari ohi Juan Ignacio Bidarteren laguntzarekin; baina lanean "hiru egun" daramatzala zehaztu du prentsaurrekoan. Horregatik, aurrera eramango dituen asmoak eta ildoak "laster" argitaratuko dituztela adierazi du: "Etorkizunerako ildo nagusiak partekatuko ditugu, baina oraindik hausnarketa horretan nago talde guztiarekin".
Hala ere, Urdaibaiko proiektua "beste gauza batzuen artean" mahai gainean dagoela jakinarazi du, entzuteko prestutasuna azalduta plataformako kideei: "Gaur hor kanpoan daudela ere errespetu osoz entzuten ditut, eta entzuteko eta zabalik egoteko jarrera hor egongo da beti", Berriak jaso duenez.
Lehen aurkezpena euskaraz
Plataformaren eta agintarien arteko tirabirak direla ere, Miren Arzalluzek orain arte baino presentzia handiagoa eskaini dio euskarari. Sergio Prego eta Vito Acconci artisten You erakusketaren inguruko lehen azalpenak euskaraz egin ditu, eta euskaraz erantzun die kazetariek –euskaraz– egindako galderei ere.
Ekologistak Martxanek Bandera Beltzak 2025 txostena argitaratu du, urtero legez, "itsasertzeko kutsadura eta ingurumen-kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak ezagutarazteko". Hego Euskal Herriko kostaldeari dagokionez, Bilboko superportuari eta Getariako arrain... [+]
2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]
Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.
Guggenheimaren patronatuakbi urteko epea jarri dio bere buruari proiektuaren alderdi guztietan lan egiteko, “zalantzarik gabe” hartu behar baita kontuan biosfera erreserba batean kokatuko dela. Pello Otxandianok zalantzan jarri du proiektuari 500 milioi euro... [+]
Duela bi urte Urdaibai Guggenheim Stop! plataforma herritarra sortu zenetik, Urdaibai ez dago salgai! leloa nonahi ari gara entzuten. Joan den urriaren 19an Gernikan milaka lagun bildu ginen proiektu horri ezetza emateko eta, nire aburuz, hiru dira arrazoi nagusiak... [+]
Auzitegi Nazionalean aurkeztu du salaketa eta “proiektua berehala eten dezaten” galdegin du. Bi lege urratzen dituela ohartarazi du: Kostaldeko Legea eta Europako Legea, Red Natura 2000ri dagokiona. Auzitegi Nazionalak Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka... [+]
Eusko Jaurlaritzak epe mugarik gabe gelditu du Muruetan egitekoa zen oinezkoentzako egurrezko pasabide baten exekuzioa, Guggenheim Urdaibai Stop plataformak helegitea jarri ondoren. Museoaren sarbideetako bat izan liteke bide hori eta biosferaren erreserba barruan legoke.
“Bi urteko gogoetaldia” iragarri zuten urte hasieran Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, baina ez da geldialdia izaten ari, etorkizunean izan ditzaketen oztopoak aurreikusten eta atontzen ari baitira erakunde publikoak. Horrez gain, uda betean,... [+]
Seo/BirdLife GKEak eta Guggenheim Urdaibai Stop plataformak bultzatzen dute ekimena, eta sinadura kopuruak Bilboko museoak urtero dituen bisitarien zenbatekoari erreferentzia egiten dio. Zehaztu dute “inpaktu kritiko eta itzulezinak” eragingo lituzkeela Urdaibiako... [+]
Ekologistak Martxan elkarteak bandera beltzak banatzen ditu urtero, kutsaduragatik eta kudeaketa txarragatik. Getariako makrogranjak eta Leioako Lamiakoko padurak jaso dituzte beste bi banderak.