1272 kutsatu berri uztailean Nafarroa Garaian, ekainean baino zazpi aldiz gehiago

  • Hala ere, positiboak behera egiten hasi dira: azken astean 414 izan dira, aurrekoan baino 214 gutxiago. Azken hogeita lau orduan 78 positibo izan dira Nafarroa Garaian  eta bi lagun ospitaleratu behar izan dituzte COPvid 19ak jota.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko abuztuaren 04an - 13:00

Uztaileko lehen hamabostaldian 183 izan ziren eta bigarrenean beste guztiak, hau da mila eta laurogeita bederatzi.

Uztailaren 9tik aurrera igo zen nabarmenki kopurua eta egun beltzena hilaren 21ean izan zen. Egun horretan 132 kasutara iritsi baikinen.

Datu kezkagarriak zalantzarik gabe, aintzat hartuta ekaina osoan 170 kutsatu baino ez zela izan.

Egoera konplikatua da Santos Indurain kontselariaren hitzetan. Eta ez da gutxiagorako. Izan ere Nafarroa izan da uztailean estatuko bigarren erkidegoa kasu gehien izan duena 100.000 biztanlekiko: 144. Soilik Aragoi izan dugu gainetik eta orpoz orpo ibili gara Kataluinarekin. Bi haietan kutsaketa komunitarioa gertatu dela ohartarazi zuen Osasun Ministerioak, hau da: kutsaketa askok jatorri ezezaguna izan dute. Egoera honen ondorioz zenbait tokitan, Alemanian edo Belgikan, esate baterako, Nafarroa toki arriskutsutzat jo dute.

Gogoratu lehen datu kezkagarria uztailaren 9an jaso zela. Orduan uztailaren 6ko hamaiketako batean sorrera izan zuen agerraldi baten berri izan genuen. Horrez geroztikan goranzko bidea izan da gurea, oraindikan amaitu ez dena.

Sanferminetako hamaiketakoak eta Tuterako ezkontza bat izan ziren lehen agerraldiak, baina ezbairik gabe, jendetsuena eta entzutetsuena Mendillorrikoa izan da. Bertako 218 gazte kutsatu dira eta 1400 PCR proba baino gehiago egin zaizkie bertako gazteei.  Honek guztiak zenbait ondorio ekarri ditu, besteak beste, tabernen itxiera goizladeko ordu bietan, joan den uztailaren 23tik.

Maiatzean 11 pertsona zeuden Zainketa Berezietarako Unitateetan eta orain, aldiz, 3 baino ez. Eta persona bakar bat zendu da uztailean COVIDa dela kausa.

Azken dutuetara begira jarrita behernzko joera ikus dezakegu. Joan den igandera arteko astean 414  kutsatu berri izan dira, aurreko astean baino 214 gutxiago.

Une honetan 53 agerraldi aktibo ditugu Nafarroan, 42 pertsona daude erietxean, 3 zinketa berezietarako unitatean. Kasuen %64 Iruñerrian kokatzen da, %12 Tuteran  eta kutsatuen bataz besteko adina 33 urtekoa da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude