Hauek dira Palestinako “genozidioaren ekonomiarekin” aberasten ari diren multinazionalak

  • Carrefour, CAF, Crédit Agricole, BlackRock... Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEko errelatore bereziak enpresa sare handi bat egin du Israel burutzen ari den Gazako genozidioaren konplize, eta horien arduradunak eta goi karguak ikertzeko eskatu du.


2025eko uztailaren 02an - 12:25
Azken eguneraketa: 14:37
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Israel Gazan egiten ari den sarraskiak mundu mailan inplikazio politiko eta etiko ikaragarria ez ezik, interes ekonomiko handia du enpresa eta sektore askorentzat. Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEn errelatoreak astearte honetan argitaratu du Okupazioaren ekonomiatik, genozidioaren ekonomiara izeneko txostenaren aurrerapena, eta bertan hainbat sektoretako multinazionalak eta bankuak seinalatu ditu genozidio horren kolaboratzaile eta konplize gisa. Txostena ostegunean aurkeztuko du streaming bidez NBEko Giza Eskubideen Kontseiluan.

Albaneseren esanetan, konplizitate hori “icebergaren punta” baino ez da, eta ohartarazi du Israelek Palestinan ezarri duen apartheid sistemak eta egiten ari den sarraskiak parte hartze korporatibo “askoz sakonagoa” duela. Txostenean aipatzen diren multinazionalak, bankuak eta erakundeak “dauden guztiak dira [genozidioaren konplizeak], baina ez daude diren guztiak”, esan du.

Albaneseren esanetan, konplizitate hori “icebergaren punta” baino ez da, eta ohartarazi du Israelek Palestinan ezarri duen apartheid sistemak eta egiten ari den sarraskiak parte hartze korporatibo “askoz sakonagoa” duela

BlackRock, Vanguard eta Allianz inbertsio funtsak dira Israelen finantza sostengu nagusia Gaza eta Zisjordaniako bere kanpaina militarrentzako. Israelek 8.000 milioi dolarretako balioa zuten “gerra bonoak” kaleratu zituen 2024an Defentsarako aurrekontua bikoizteko, eta 36 herrialdetako 400 erakundek hartu zuten parte salmenta makabro horretan, tartean aipatu funts horiek, baina baita BNP Paribas, Barclays, Crédit Agricole eta beste finantza entitate batzuek ere.

Gainera, enpresa teknologikoen artean IBM, Microsoft, Amazon eta Google nabarmendu daitezke, beste batzuen artean. Txostenak dio enpresa horiek eskainitako zerbitzuen bidez palestinarren datu biometrikoak, populazioaren gaineko kontrola eta adimen artifiziala erabili dituela Israelek helburu militar eta diskriminatzaileak aurrera eramateko.

Francesca Albanese, NBEn errelatorea Palestinako Lurraldeetarako The Left - CC-BY-NC

CAF, “funtsezko”

Eraikuntzaren sektorean, hondeamakinak ekoizten dituzten enpresa ugarik Gazako azpiegiturak eta labore lurrak deuseztatzen lagundu dute, hala nola Caterpillarrek, Hyundaik eta Volvok. Bestalde, “hainbat enpresak errepideak eta garraio publikoa garatzen lagundu dute, funtsezkoa kolonien ezarpenerako eta hedapenerako”, dio txostenak, eta horien artean Beasaingo CAF “Spanish/Basque” enpresa aipatzen du zehazki, Jerusalemdik Zisjordaniara egiten ari den trenaren bide.

Energiaren eta elikaduraren arloan ere Gazako sarraskian interes handiak dituzten enpresak atzeman ditu Albanesek: Israel ikatzez hornitzen duten Suitzako Glencore eta AEBetako Drummond multinazionalak, BP, Petrobras eta Chevron petrolio konpainiak, eta Tnuva, Netafim edo Mekorot israeldar elikadura eta ur kontsortzioak, batzuk aipatzearren.

“Hainbat enpresak errepideak eta garraio publikoa garatzen lagundu dute, funtsezkoa kolonien ezarpenerako eta hedapenerako”, dio txostenak, eta horien artean Beasaingo CAF 'Spanish/Basque' enpresa aipatzen du zehazki

Booking eta Airbnb alokairuentzako aplikazioek badute euren partea, “okupazioaren turismoa” sustatzeko garaian. Carrefour bezalako supermerkatu kateek edo Maersk ontzi-enpresak, bestalde, “zuzenean jarduten dute kolonietan, eta hango ekonomia sostengatzen dute, diskriminazio-zerbitzuen bidez kolonia horien hedapena erraztu eta apartheidean parte hartzen baitute”, dio txostenak.

Massachusetts Institute of Technology erakunde prestigiotsua eta Europar Batzordearen Horizon Europe programa ere jo-puntuan jarri ditu Albanesek, ikerkuntzaren bidez eta Israelgo unibertsitateekin egindako akordioen bidez lagundu baitute genozidioarekin zerikusia duten hainbat proiektutan, tartean Gazan hain erabiliak izan diren droneak hobeto kontrolatzeko.

Palestinako genozidioaren kontrako manifestazioa Donostian, pankartak Carrefourren jarrera salatzeko. Dani Blanco / ARGIA CC BY-SA

Arduradunak, indemnizazioak... eta mafia

NBEen errelatorea oso zorrotz agertu da bere txostenean multinazional, enpresa eta banku horiekin guztiekin, eta haien arduradunak eta goi karguak ikertu eta pertsegitu beharko liratekeela uste du, zuzenean ari direlako kolaboratzen Israel Gazan egiten ari den genozidioarekin eta “nazioarteko zuzenbidearen urraketekin”.

Albanesek ondorioztatu du genozidioak “irabazi handiak” utzi dituela askorentzat eta estatuei eskatu die hautsi ditzatela Israelekin dituzten inbertsio harremanak. Enpresei, bere aldetik, palestinarrak indemnizatzeko eskatu die.

Albanesek ondorioztatu du genozidioa “lukratiboa” dela askorentzat eta estatuei eskatu die hautsi ditzatela Israelekin dituzten inbertsio harremanak. Enpresei, bere aldetik, palestinarrak indemnizatzeko eskatu die

“Seguru sentitzen al gara multinazionalen interes ekonomikoek herritarren interesek baino pisu handiagoa duten mundu batean? Ni ez”, hala esan zuen Albanesek duela gutxi Publico TVrekin egindako elkarrizketan. “Gero eta gehiago ari naiz ikusten ideologia eta metodo mafioso bat: konexio bat dago gai politikoen eta gai ekonomikoen artean, eta ni natorren tokian [Italiako hegoaldekoa da] horrek mafia izena du”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
Askatasunaren Ontzidia berriz saiatuko da Gazako blokeoa apurtzen: Handala ontzia martxan da

Israelek maiatzean Conscience itsasontzia bonbardatu eta ekainean Madleen itsasontzia bahitu ostean, nazioarteko ekimena berriz saiatuko da laguntza humanitarioa Gazara sartzen. "Erronka hau Gazako umeengatik da", adierazi du Askatasunaren Ontzidiak Siziliatik (Italia)... [+]


2025-07-11 | ARGIA
NBE-ren errelatore Francesca Albanese
“AEBek ni zigortu izana haien erruduntasunaren seinale da”

AEBek Francesca Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore berezia zigortu dute genozidioari buruzko txostena argitaratu eta egun gutxira. Albanesek sare sozialetan azaldu duenez, “boteregabeen alde hitz egiten dutenak boteretsuek zigortzea ez da indar... [+]


Israelgo Armadarentzat altzairua ekoitzi duen Sidenor enpresako burua saritu du Jaurlaritzak

LAB sindikatuak kritikatu du Sidenor enpresako buruari Joxe Mari Korta saria ematea, enpresa hori "Israelgo Armada indartzeko altzairua saltzen" aritu baita orain gutxira arte.


NBEren errelatorea zigortu dute AEBek, Palestinako genozidioari buruzko txostena argitaratu eta egun gutxira

Ondasunak blokeatu eta trantsakzio ekonomikoak egitea debekatu dio Washingtonek Frances Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore bereziari. Nazioarteko Zigor Auzitegian "Israel eta AEBetako herritarrak ikertzeko ekimenetan zuzenean kolaboratzea" leporatu... [+]


100.000 lirateke Gazan Israelek hildakoak, Britainia Handian plazaraturiko ikerketa baten arabera

Ikerketaren arabera, gutxienez 75.200 lagun hil zituen Tsahal armada sionistak 2023ko urriaren 7az geroztik eta 2025eko urtarrilaren 5a bitartean: tokiko agintariek epe berean zenbatutako 46.000 hildakoak baino %40 gehiago. Horrez gain, une berean, 8.540 lirateke gosez, hotzez... [+]


Netanyahuk eta Trumpek berretsi dute aurrera doala Gazako bi milioi palestinarrak kanporatzeko duten plana

Azken 24 orduetan Trumpekin bigarren aldiz bildu da Netanyahu, eta Etxe Zuriko maizterraren bulegoan ordubete inguruko solasaldia izan dute. Ondoren kazetariei eginiko adierazpenetan, Israelgo lehen ministroak adierazi du Gazan duten "kanpaina militarra" ez dela... [+]


Gaza Humanitarian Foundation: palestinarrak desplazatzeko enegarren bidea

Lau astetan 550 hildako eta 4.000 kolpatu egon dira GHF fundazioaren banaketetan. Jakiaz gain, tiroak ere banatzen dabiltzalako sionistak. 170 GKEk dute egitura horren desagerpena galdatzen. Baina Israelek beregain nahi du laguntzaren saila ere –finean, gosetearena... [+]


Israelek Gazako bi milioi palestinarrak Rafahko hondakinen gainean eraikitako “hiri” batean pilatu nahi ditu

Israelgo Defentsa ministro Israel Katzek eman du asmoaren berri, eta adierazi du Gaza hegoaldean eraiki nahi duten "eremu humanitario" berri horrek hasiera batean 600.000 palestinar inguru hartuko lituzkeela; kontzentrazio esparru gisa funtzionatuko luke. Gaza... [+]


Israelek onartu ostean, Hamasek esan du 60 eguneko su-etena “berehala” ezartzeko prest dagoela

Hamasek jakinarazi du Palestinako erresistentziako beste taldeekin hitz egin duela AEBek, Egiptok eta Qatarrek proposaturiko meniaz, eta "pozik" hartu dutela. 60 eguneko su-etenaz gain, akordioak barne hartuko luke Hamasek Gazan dituen hamar bahitu israeldar askatzea,... [+]


BBCk Israelen alde egitera behartzen dituela salatu dute bere langileek

BBCko 100 langile baino gehiagok gutun bat argitaratu dute hedabideak Israelen alde duen jarrera salatzeko. Modu anonimoan egin dute, bestela "ondorio larriei" egin beharko lieketelako. Erresuma Batuko kultura eta komunikazio arloko beste 300 pertsonek ere sinatu... [+]


Kritika gogorrak jaso dituen AEBetako Gaza Humanitarian Foundation-aren filiala desegingo du Suitzak

AEBek eta Israelek kudeaturiko erakundeak ez du Suitzako ordezkaririk ezta helbiderik bertan eta horregatik abiatu du egitura desegiteko bidea Suitzako Zaintza Agintaritza Federalak. Gazarako Israelek kontrolaturiko "laguntza" bideratzen dabil GHF fundazioa, soilik lau... [+]


Trumpek dio Israelek Gazarako 60 eguneko su-etena onartu duela

AEBetako presidenteak adierazi du orain Hamasen erantzunaren zain daudela: "Ez badute onartzen, egoerak okerrera egingo du". 60 eguneko su-etenaz gain, akordioak barne hartuko luke Hamasek Gazan dituen hamar bahitu israeldar itzultzea, eta beste hamabosten gorpuak ere... [+]


Sidenorrek Israeli altzairua saltzeari utziko diola iragarri du, Palestinaren aldeko eragileen presioaren erdian

Astearte eguerdian jakinarazi du Sidenorrek Israelekin harreman komertzialak etengo dituela. Ordu batzuk lehenago ELA, LAB eta ESK sindikatuek, BDZ mugimenduarekin batera, euskal enpresari eskatu diote gaur bertan Bartzelonako portutik Israelera irten den bidalketa bertan behera... [+]


2025-07-01 | Gedar
Opioideak Israelgo Estatuak eta AEBek Gazan banatutako “laguntza humanitarioan”

"Gazako Fundazio Humanitarioak" banatutako janarian oxikodona aurkitu dute.


Eguneraketa berriak daude