12.000 langilerentzat greba deialdia, hitzarmendun eskoletan lan erreforma aplikatu ez dadin

  • ELA, LAB, STEE-EILAS, UGT eta CCOO sindikatuek urriaren 22an eta 24an ordubeteko geldialdia egitera deitu dituzte Kristau Eskoletako langileak. Hitzarmen berria adosteko eskatuko dute lanuzte horren bidez.


2013ko urriaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Irailaren 26an hitzarmendun eskoletako langileek egin zuten greba eguneko irudia

Sindikatuek salatu dutenez patronalak Espainiako lan ituna ezarri nahi die langileei, oraingo akordioa baino baldintza eskasagoetan. Rajoyren gobernuak onartutako lan-erreforma baliatuz, langileen ordezkariek diote patronalak haien hitzarmena urratu duela. Akordio berria egin artean aurrekoak indarrean jarraituko zuela biltzen baitzuen orain arteko hitzarmenak.

Aurretik ere izan zuten gatazka sare kontzertatuetan dauden ia 12.000 langileek. 2010ean, Espainiako Gobernuak langile publikoen soldatak %5 jaistea erabaki zuenean, Jaurlaritzak diru gutxiago bideratu zuen itunpeko sarera, soldatak jaistekotan. Langileek auzitara jo zuten orduan, behargin publikoak ez direla argudiatuta. Espainiako Auzitegi Gorenak arrazoi eman zien eta dirua itzultzeko agindu zion patronalari.

Irailaren 26ko egun osoko lan uztearen ondotik datoz berriki iragarritako mobilizazioak, patronalak pausorik eman ez duela iritzita.

Gainera, sindikatuetako ordezkariek datorren urriaren 29rako kontzentrazioak iragarri dituzte erkidegoko hiriburuetan. Eta ohartarazi dute haien eskaeren inguruko erantzunik jasotzen ez badute azaroaren 25etik 29rako astean mobilizazio eta lanuzte gehiago deituko dituztela.

Horrez gain, aipatu sindikatuek Eusko Jaurlaritzak “hitzarmendun hezkuntzak bizi duen egoera larrian erantzukizun zuzena” duela uste dute, eta lehenbailehen adostasun batetara iristeko bitartekaritza lanak egin ditzala eskatu diote.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2024-05-05 | Diana Franco
Teknologia
Nora begiratu?

Incel, cyberbullying, sexting, catfishing, ciberbating, doxxing, gaslighting, grooming, sextorisioa… Azkenaldian, gizakion jokabide ezkor guztiak eremu digitalean “tag-eatuak” izaten ari dira, badirudi eremu fisikoan genituen adierazpenek ez dutela balio... [+]


Eskolako guraso elkarteetan gizonezkoak hamarretik bi baino ez direla utzi dute agerian Katalunian

Gurean ere agerikoa den errealitatea islatzen dute Kataluniako datuek: guraso elkarteetan, eskolako bilera eta zereginetan, gurasoei zuzendutako tailerretan… emakumeak dira gehiengoa. “Haurrak heztearen funtzioa amek hartzen dute eta sentsazioa dute gainezka... [+]


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude