Ekonomia > Langile borroka > Sindikalgintza > CCOO

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

CCOO
2016-08-17 | Hiruka .eus
Erandion 200 lanpostu "arrisku bizian" daudela ohartarazi dute

Erandioko Enekuri auzoko Global Energy Services (GES) enpresan lan egiten duten 200 bat behargin lanpostu barik gera daitezkeela ohartarazi du CCOO sindikatuaren enpresako atalak. ELA, ostera, "haserre" eta "kezkatuta" agertu da enpresaren jokabideagatik.


Sindikalgintza Nafarroan: ELA eta LAB hedatzen, CCOO eta UGTren kalterako

Ekaineko datuen arabera, sindikatu espainiarren adarrak %50eko ordezkaritzara ez dira iristen. LABek %15eko langa gainditu du historian lehendabizikoz.


Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren itunarekin haserre agertu dira ELA eta LAB

Akordioak ahalik eta sektore gehienetan eragin mugatuko itunak sinatzea ahalbidetuko du. Gehiengo sindikala alboratu izana salatu dute sindikatu abertzaleek.


Sindikatuen ustez "prebentzio lanen ordez ekoizpena lehenestea" da lan istripuen arrazoia

Ur bonba baten eztandaren ondorioz hil da urteko 24. behargina Abantoko Emica Bombas enpresan. Elkarretaratzea egin dute, ezbeharra salatzeko.


Altsasuko Gamesa lantegia legez kanpo itxi zutela ebatzi du Espainiako Auzitegi Gorenak

Enpresak 2010ean egindako enplegu-erregulazioko espedientea baliogabetu du auzitegiak. EEEren ondorioz 150 langile kaleratu eta lantegia itxi zuten. Epaitegiak enpresa behartu du langileak orain bost urteko egoerara bueltatzea.


2014-10-31 | Unai Brea
Bizkaibuseko greba bertan behera, Aldundiak eta sindikatuek aurre-akordioa sinatuta

Gutxien espero zen unean eta moduan eman zaio konponbidea Bizkaibuseko gatazkari. Arratsaldeko seietan, handik ordubetera bilera egiteko deialdia jaso dute sindikatuek Bizkaiko Foru Aldunditik (BFA); oraingoan, greba bertan behera uzteko baldintzarik gabe. Iluntzeko bederatziak eta laurdenean, aurre-akordioa sinatuta zuten bi aldeek.


2014-10-31 | Malen Aldalur
293 lanpostu galduko dira Candy Hoover eta General Cableren itxierarekin

Candy Hoover Bergarako etxe tresna elektrikoen eta General Cable Gasteizko energia kable hornitzaileen egoitzak itxiko dituzte. Hurrenez hurren 150 eta 143 lanpostu galduko dira.


2014-10-29 | Malen Aldalur
Aldundia ez da Bizkaibuseko langileekin elkartuko, greba bertan behera utzi ez dutelako

Astearte arratsaldean ziren biltzekoak Bizkaiko Foru Aldundia eta Bizkaibuseko sindikatuak, baina ez da bilerarik izan Aldundiak hizketan hasi aurretik "neurri batean" greba bertan behera uzteko eskatzen duelako.  


2014-10-27 | ARGIA
Bizkaibuseko langileek greba mugagabea hasiko dute

ELA, LAB, CCOO, UGT eta LSB sindikatuek greba mugagabera deitu dituzte Bizkaibuseko langileak, ez baitute akordiorik lortu Bizkaiko Foru Aldundiarekin.


2014-10-24 | Malen Aldalur
Bizkaibusen lanposturik ez galtzeko, lanuzte mugagabeak has ditzakete akordiorik lortu ezean

Lanuztea dute ostiralean Bizkaibuseko langileek, sindikatuek eta Bizkaiko Aldundiak ostegunean egindako bilera akordiorik gabe amaitu ostean.