LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada gogorra" nabarmendu du. Heriotza salatzeko mobilizazioak egingo dituzte.

Osakidetzan zortzi milioi euro “irregularki” eta “legez kontra” esleitu izana salatu du LABek

LABek Osakidetzako kontratuen zatikatze irregularra detektatu du. 381 kontratu txiki aurkitu ditu 2022an, zortzi milioi euro baino gehixeagokoak. Herri Kontuen Euskal Epaitegiari prozeduraren berri emango dio.


2024-01-04 | Jon Torner Zabala
Jende gutxiago dago langabezian, baina prekarietatea "pandemia" bilakatzen ari da

Hego Euskal Herrian, 2023ko abenduan urtebete lehenago baino 4.641 langabe gutxiago zegoela jakinarazi berri du Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoak. Sindikatuek, dena den, datu horren itzalean dagoen errealitateaz ohartarazi dute. ELAk, adibidez, gogorarazi du lau lan... [+]


2023-12-07 | Gedar
Aste honetan greba egingo dute Gipuzkoako Lidleko langileek

Ostegunean eta larunbatean izango dira lanuzteak, Lidl supermerkatuetako beharginen lan-baldintzak hobetzearen alde.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Emakumeen artean aldizkako lan kontratuen %65 eten egin da maiatzetik hona

LABek salatu du Espainiako Estatuko lan erreforma onartu zenetik aldizkako lan kontratua dela emakumeen artean nagusi.


2023-07-28 | Ilargi Manzanares
Nafarroako UGT, CCOO eta CENen 400.000 euroko "azpijokoa"

Nafarroari dagozkion Lan Arriskuen Prebentziorako Estatuko Fundazioaren funtsen kudeaketa antolatzean, “agerian geratu da UGT eta CCOO parte izan direla dirua kobratzea eta banatzea bermatzen dieten pleguen prestaketan”, salatu du LABek.


Osakidetzako azpikontratetako garbitzaileek homologazioa lortu dute, ia 100 greba egunen ostean

Bost urte baino gehiagoz luzatu da borroka, eta 50 bilera baino gehiago egin dituzte. Enpresa esleipendunen eta Osakidetzaren blokeoa eta Poliziaren jarrera salatu dituzte, besteak beste.


EH Bilduren moderatze instituzionalak LAB darama berarekin, ELAren ustez

Ezaguna da ELAren eta LABen arteko harremanak ez direla onak azken boladan. Egoera ez da berria, eta ELAren ustez orain oztopo nagusiak hiru esparrutan dira: negoziazio kolektiboa, parte hartze instituzionala eta autonomia sindikala.