Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Pobrezia2022an, egoera hori jasaten zuten ia hogei milioi haur eta nerabe zeudela kalkulatu du Eurostatek. Espainiako Estatuak Europar Batasun osoko hirugarren markarik altuena du, %32,2koa.
Etxerik gabeko pertsonen aldeko eta bizileku-bazterketaren aurkako BesteBi plataformak, azken asteetan Santurtzin eta Bilbon hil diren etxerik gabeko emakume eta bi gizonen heriotzak salatu ditu.
Iruñeko Arrotxapea auzoko Plazaolako tunelean aurkitu dute astelehenean 44 urteko gizonezkoaren gorpua. Martxoan Jesus eta Maria aterpetxea itxi zuten eta zazpi elkartek salatu egin zuten. Iruñean gutxienez 40 lagunek egiten dute lo kale gorrian urte osoan.
EAEko parlamentuan aurrera egin du Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren lege aldaketak. Badago zer aztertu legearen eztabaidak, aldaketa egiteko ezker zein eskuin egin den akordioak, eta legeak ekartzen dituen berrikuntzak izan duten oihartzun eskasari... [+]
Teorian pobreak egoera horretatik ateratzea helburu duen Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentan aldaketak adostu dituzte EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemos-IUk, eta indarrean sartu da lege berria. Jende asko kanpoan uzten duela, pobrezia egoeratik ateratzeko ez duela balio eta txiroak... [+]
Kalean bizi direnentzako aterpetxea urte osoan irekita edukitzea eskatzen diote udalari. Herritarren Harrera sareak adierazi du "geroz eta gehiago" direla kalean lo egiten duten pertsonak. Donostian, 200 baino gehiago dira. Salatu dute La Sirena ireki ala ez... [+]
Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta kobratzen hasi aurretik ere, prestazioa eskatu duen jendearen etxeak arakatzen ari da Ertzaintza: “Prebentzioaren izenean, egunero-egunero ari dira etxeetan sartzen; astakeria da eta jendea beldur da, modu oldarkorrean ari direlako,... [+]
Orain egun batzuk salatu zuen Auzoan Bizi etxebizitza sareak Udalak "kalean eta inolako etxebizitza alternatibarik gabe" utzi zuela urgentziaz operatu berri zuten bizilagun bat, udal harrera ostatuak itxita dauden bitartean.