Tori bat eta eman bi: horrela zukutu dugu munduaren Hegoaldea, NDF lagun

  • Munduaren Hegoaldeari 152 bilioi dolar ostu dizkio Iparraldeak azken sei hamarkadatan, truke-desberdintasunagatik: herrialde pobreetan prezioak eta soldatak baxuagoak direnez, desoreka dago merkataritza balantzan. Baina egoera hori nahita sortu dute Nazioarteko Diru Funtsa bezalakoek; historia ilun eta zeregin ilunagoa duen finantza erakundeak joko-arauak ezartzen baititu, Argentinan “soja dolarrarekin” oraintsu egin bezala.

Kristalina Georgieva NDFren buruaren ongi etorri argazkia, erakundeak berriki egindako urteko batzarrerako. Atzeraldi baten arriskua dagoela ohartarazi du, eta herrialde txiroek zorrarekin arazoak izan ditzaketela. Ez du esan, baina, NDFk jarritako joko-a
Kristalina Georgieva NDFren buruaren ongi etorri argazkia, erakundeak berriki egindako urteko batzarrerako. Atzeraldi baten arriskua dagoela ohartarazi du, eta herrialde txiroek zorrarekin arazoak izan ditzaketela. Ez du esan, baina, NDFk jarritako joko-arau eta baldintza ekonomiko gogorren ondorioz dutela zor hori, merkatal truke-desberdintasunagatik 152 bilioi dolar lapurtu baitizkio munduaren Iparraldeak Hegoaldeari. (argazkia:NDF)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Mundu osoko 180 herrialdetako ekonomia ministroak bildu dituzte Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) eta Europako Bankuak, Washingtonen urriaren 15ean eta 16an egin duten urteko batzarrean –lehen aldiz hiru urtetan modu presentzialean–. Eta, besteak beste, NDFko zuzendari Kristalina Georgievaren azken ohartarazpena entzun dute: mundua atzeraldi batean erortzeko zorian da, horregatik, hazkunde aurreikuspenak jaitsi eta ekonomia “egonkortu” behar da, nahiz eta horrek “epe motzera sufrimendua” ekarri. Baina Georgievaren buruko minak beste batzuk dira. Dolarrak harturiko indarraren ondorioz, garapen bidean diren herrialdeetatik laurdenak ez ditu zeuzkan zorrak kitatu ahal izan, edo bonoak saltzeko zailtasunak dauzka, eta noski, horrek askoz gehiago arduratzen du munduko hartzekodun handiena den NDF, herritarren sufrimenduak baino.

Washingtonen adi entzuten ari zenetako bat Sergio Massa da, Argentinan abuztuan ekonomia ministro izendatu berria. Ondo ezagutzen du parean duen emakumea. Argentinan inflazioak goia jo eta bankuak erreserbarik gabe daude, eta Massak aste ugari darama NDFrekin negoziatzen soja dolarra aurrera ateratzeko. Herrialde horretan monolaborantza nagusi bilakatu den zereala esportatzerakoan, peso argentinarrak dolarraren aurrean jasaten duen gainbehera izugarria saihesteko sari moduko bat da, ekoizleak esportatzera animatu eta dolar eskasiarekin amaitzeko. Baina NDFk hogeita hamaika eskutik du, bere historiako mailegu handiena eman baitzion Argentinari 2018an (57.000 milioi dolar) eta zorraren azken pagamendua egiteko (2.800 milioi dolar) programa ekonomiko gogor bat betearaziko dio orain.

Argentinako soja dolarra-ren kasua, nazioarteko merkataritzan Iparralde “aberatsaren” eta Hegoaldearen artean sortzen den moneta desorekaren erakusgarri garbia da: aspalditik Unequal exchange edo “truke-desberdintasuna” bezala ezagutzen dena. “Soldatak eta baliabide naturalen prezioa askoz baxuagoak dira Hegoalde Globalean Iparraldean baino, herrialde pobreek askoz lan gehigarri eta baliabide gehiago esportatu behar dute inportatzen dutena baino, merkataritza orekatua edukitzeko monetari dagokionez. Honek lan eta ekologia transferentzia etengabea sortzen du periferiatik erdigunera, azkenekoa garatu eta lehena pobretuz”. Hala azaldu du Dylan Sullivan Sydneyko Unibertsitateko Ekonomia Politikoko departamenduko ekonomialariak.

Sullivanek garbi du mendebaldarron kontsumo maila ikaragarria “periferiaren” esplotazioan eta pobrezian dagoela

Sullivanek ikerlan bat argitaratu zuen iaz New Political Economy aldizkarian, hainbat kiderekin batera, munduko merkatal-espoliazioari zifrak jarriz. Ikerlanaren mamia departamenduaren blogean laburbildu du, The Global South has lost $152 trillion through unequal exchange since 1960 (“Hegoalde Globalak 152 bilioi dolar galdu ditu 1960tik truke-desberdintasunaren ondorioz”) artikuluan, eta Sin Permiso astekari digitalak zabaldu du gaztelaniaz. Erosahalmena parekatzen duen kanbio-tasa bat erabiliz, kalkulatu dute “garapen bidean” diren herrialdeek 2017an 2,2 bilioi dolar galdu zituztela, “ekonomia aurreratuen” eskuetara joan zirenak –AEBetako biztanle batek, batez beste 2.634 dolar irabazi zituen truke-desberdintasun horrengatik, eta Australiako batek 3.116 dolar–. “Baliabide horiek pobrezia larriarekin amaitu zezaketen hamabost aldiz, baina horren ordez doan transferitu ziren zentrora”, dio.

Desoreka horrek Iparraldeko herrialdeei urtero emandako etekinak Barne Produktu Gordinaren %5,2 izan dira azken hamarkadetan –hazkunde tasa baino gehiago–. Sullivanek garbi du mendebaldarron kontsumo maila ikaragarria “periferiaren” esplotazioan eta pobrezian dagoela oinarriturik. Kalkulu zabalago bat egitera ere iritsi dira ikerlanean: 1960tik –deskolonizazio prozesuek orduan hartu zuten indarra– ostutakoaren plusbalioa kontuan edukiz gero, galera 152 bilioi dolarrekoa litzateke Txina, Asia hego-ekialdea, Itsaso Barea, Ipar Afrika, Sahara hegoaldeko Afrika, Europako periferia, Hego eta Erdialdeko Amerika eta beste hainbat lurralderentzat.   

Dolarren ihesa Iparralde Globalera, Hegoaldeko kontinene eta lurraldeetatik.

NDF, munduko hiru hizki gorrotatuenak

Truke-desberdintasunaren teoria kritikatzen dutenek diote herrialde batzuen eta besteen arteko prezio diferentziak produktibitateari loturikoak direla. Alegia, Hegoaldeko langileak ez direla hain eraginkorrak lanean eta horregatik dituztela soldata baxuagoak. Arrazakeria hutsetik egindako baieztapen hori ezeztatzeko, adibide bat jartzen du ekonomialariak: Mexikon, metalgintzako, elektronikako eta joskintzako langileek ordubetean %10 eta %40 artean produktu gehiago sortzen dute AEBetakoekin alderatuta; baina mexikar batek batez beste 1.619 dolar galtzen ditu urtean truke sistema injustu horrekin.

Orduan, ustezko era "naturalean" sorturiko zerbait ez bada, nola azaldu liteke Hegoaldearen desabantaila? Sullivanek “asalto inperialista” deitzen dion horri erreparatu dio: herrialde txiroen ekonomiak interbenitu eta lan merkatuak desarautzeko Munduko Bankuak eta NDFk hasitako estrategian. Erakunde horien siglak irakurtzean, jakin beharko genuke zertarako sortu ziren 1944ko Bretton Woodseko konferentziaren ondotik: “Batez ere, ziurtatzeko nazioarteko merkataritzaren eremuan AEBei komeni zitzaien multilateralismo mota, merkataritza libreari muga oro ezabatuz”, idatzi zuen Josep Fontana historialariak Por el bien del imperio (Inperioaren onerako) liburu ezagunean.   

NDFren jardunak zerikusi zuzena du kontinente askok historia hurbilean izandako pobretze orokorrarekin. Afrikaren 1980ko “hamarkada galduarekin”, esaterako

NDFren jardunak zerikusi zuzena du kontinente askok historia hurbilean izandako pobretze orokorrarekin. Afrikaren 1980ko “hamarkada galduarekin”, esaterako. Herrialde afrikarrei kanpo zorra hamar aldiz biderkatu zitzaienean, NDFk baldintza gogorrak exijitu zizkien diruaren truke, tartean moneta debaluatzea eta gastu soziala murriztea –Fontanak adibide bat dakar bere liburuan: 1991n Mozanbike derrigortu zuen gutxieneko soldatak hilean 40 eurotik 15era jaistera, pobreziaren langaren azpitik–.

Sortu zenetik, NDFk torlojuak estutu baino ez ditu egin: 1954an Perurekin sinaturiko lehen akordioa bi orrialdetan kabitzen zen, 2010ean Greziarekin sinaturikoak 63 zituen, "gerra zirujia" diruditen baldintzez beteak, gogorarazi digu Le Monde Diplomatique-n Renaud Lambert kazetariak, FMI, les trois lettres les plus détestées du monde ("NDF, munduko hiru hizki gorrotatuenak") artikuluan. Erakundeak joko-arauak interes politikoen arabera aldatzen dituela dio Lambertek, eta munduko zor erraldoiari aurre egiteko bere maileguak jadanik nahikoak ez direnez, ongi egiten dakien gauza bakarra egingo duela: herrialde txiroei baldintzak gogortu zorra berregituratzearen ordainetan. Jakina da ondorioa zein izango den, bilioi dolarretan zenbatuko dugu berriz ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


5.000 lagun batu dira Baionan, Macronen austeritate politikak salatzeko

Greba eguna da gaurkoa Ipar Euskal Herrian zein Frantziako Estatuan. "Dena blokeatzeko" mobilizazioaren kari, 50 bat lagunek ekintza bideratu dute Miarritzen, Hotel du Palais luxuzko hotelaren atarian. Bi lagun atxilotu ditu Poliziak.


2025-09-17 | Axier Lopez
Gurutzatuta

Bilboko Portu Agintaritzaren datuen arabera, abendurako Getxora 150.000 turista lehorreratuta izango dira, 90 itsasontzitan. Gehiengoa britainiarrak, estatubatuarrak eta alemaniarrak. Azkenak, irudikoak, 16 autobus bete turista jaurti zituen Eskuinaldeko hirira, handik Bilbora... [+]


Berriobeitiko lantegia itxiko du Saint-Gobainek, 45 langile kaleratuz

Enpresa batzordeak neurria errefusatu du eta "deslokalizazioa" dela salatu du. Europan dituen lantegietara bideratuko du ekoizpena Saint-Gobainek. Administrari eta komertzial taldeak mantenduko dituzte.


2025-09-16 | Jon Torner Zabala
Gasteizko lorezainek Olarizun ere agertu dute haserrea, greban ia urte erdi daramatenean

Ohiturari jarraituta, astelehenean Olarizuko zelaietan agurtu dute uda gasteiztarrek. Aurtengoa, ordea, desberdina izan da, egunak argitu duenetik presente izan baitira lorezainen aldarrikapenak, greba hasi zutenetik ia urte erdia bete denean.


2025-09-16 | Irulegiko Irratia
Irulegiko arnoaren sormarkaren besta buruilaren 14an Irulegin

Irulegiko arnoaren sindikatuak antolaturik, Irulegiko arnoaren sormakaren besta ospatuko da buruilaren 14an, igandearekin, Irulegin. Mahastia, arnoa eta tokiko kultura uztartuz, egun osoan animazioak.


2025-09-15 | ARGIA
Hego Euskal Herriko 700 pisu turistiko ilegalen iragarkiak kendu beharko dituzte plataforma digitalek

Araban 19, Bizkaian 279, Gipuzkoan 173 eta Nafarroan 230. Espainiako Etxebizitza Ministerioak Hego Euskal Herrian 701 etxebizitza turistiko ilegal atzeman ditu eta plataforma digitalei eskatu die haien iragarkiak kentzeko webguneetatik. Airbnb-k, plataformarik indartsuenak,... [+]


2025-09-15 | Garazi Zabaleta
Aztal
Iruñetik artzain eskolara, eta handik Otsagabira artaldea osatzera

Artzain gisa hirugarren kanpaina du aurtengoa Koldo Vicente Eseberrik. Familia Otsagabikoa izan arren, Iruñean bizi izan zen txikitatik, baina abeltzaintzaren munduarekin harreman estua izan du beti. “Osaba artzaina zen, haragitarako ardiak zituen hemen, eta txikitan... [+]


Saioa Alkaizak uko egin dio Igartza literatur bekari, CAF diru-emaile delako

"Israelen kontrako boikot kanpainak martxan dauden honetan, kulturgileoi lerratzea dagokigu", adierazi du Saioa Alkaizak komunikabideetara igorritako oharrean. BDZk txalotu egin du Alkaizaren erabakia, eta Elkar argitaletxeari gonbita luzatu dio, "erabaki ausartak... [+]


2025-09-11 | Gedar
Kaleratzeen kontra, lanuzteak egingo dituzte Maderas de Llodioko langileek

Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.


2025-09-11 | Xuban Zubiria
Hondartzan bainua hartzeko ordaindu egin behar

Italiako hainbat hiritan hondartzen eta itsasoaren izaera publikoa aldarrikatzeko mobilizazioak egin ditu udan Itsasoa Aske mugimenduak. Hondartzen erdia enpresa pribatuek kudeatzen dutenez, bainua hartzeko ordaindu beharra daukate herritarrek. Zonalde turistikoenetan ordainpeko... [+]


Onintza Enbeita eta Feli Madariaga, lurrari lotutako bi emakume
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
"Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko"

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


Eguneraketa berriak daude