Donostiako La Sirena aterpetxea irekitzeko eskatu dute euskal kulturako hainbat pertsonak

  • Kalean bizi direnentzako aterpetxea urte osoan irekita edukitzea eskatzen diote udalari. Herritarren Harrera sareak adierazi du "geroz eta gehiago" direla kalean lo egiten duten pertsonak. Donostian, 200 baino gehiago dira. Salatu dute La Sirena ireki ala ez arbitrarioki erabakitzen duela udalak.

Harrera Sarearen Instagramera igo dituzte aterpetxea irekitzearen aldeko bideoak.

2023ko martxoaren 29an - 10:07
Azken eguneraketa: 11:28

Donostiako La Sirena aterpetxea urte osoan irekita mantentzeko eskatu dute euskal kulturako hainbat pertsonak. Kalean bizi direnentzat neguan irekitzen duten aterpetxea da, baina haren irekiera arbitrarioa salatu du Herritarren Harrera sareak.

Kanpainara azkena batu direnak Lur Errekondo kirolaria eta El Conquistador del Caribe saioko aurkezlea, Sara Zozaya kantautorea, Sonakay euskal flamenko musika taldea, Maider Egues eta Ainhoa Etxebarria kazetariak eta Asier Hernandez, Ramon Agirre, Olatz Beobide, Iñake Irastorza, Miren Gojenola eta Joseba Apaolaza aktoreak izan dira. Harrera sareko instagramean daude orain arteko elkartasun bideoak. SOS arrazakeriakek, Harrera Sareak eta KASek (Kaleko Afari Solidarioak) sinadura bilketa ere jarri dute martxan.

SOS Arrazakeriak-ek salatu duenez, gero eta jende gehiagok igarotzen du gaua kalean. 2022an 661 pertsona zenbatu zituzten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 2018an baino 231 gehiago. Kale Gorrian ekimeneko azken zenbaketen arabera, Donostian 200 pertsona baino gehiago dira kalean lo egiten dutenak.  

Donostiako Udalak adierazi du baliabideak ugaritu egin dituztela, baina hala ere, elkarteak salatu du geroz eta pertsona gehiagori urratzen zaizkiela beren "oinarrizko eskubideak", eta baliabideak eta aurrekontuak "ez direla nahikoak" beharrak asetzeko.

Ateak ireki edo ez, zeren arabera?

Harrera Sareak dio Eneko Goia buru duen udalak "arbitrarioki" erabakitzen duela aterpetxea ireki edo ez. Ofizialki tenperatura 5 gradutik beherakoa denean irekitzen bada ere, "negu honetan ikusi da hori ez dela beti horrela". Sareak salatu du negu honetan 2 eta 4 gradu egin dituzten gau batzuetan ez dituztela aterpetxeko ateak ireki. Gainera, urtarrilaren bukaeran, Euskalmetek 1 eta 2 gradu aurreikusten bazituen ere, itxi egin zuten, turista talde batek har zezan aterpe.

Otsailean Udaleko plenoan eztabaidatu zuten aterpetxea negu osoan zehar irekita mantentzeko eskaria, baina ez zuten onartu. Gainera, gizarte zerbitzuetako zinegotziak "intrusismotzat" jo zuen baliabide publikoetatik kanpo geratzen diren pertsonei laguntzen dieten boluntarioen lana. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
Etxebizitza bazterkeriak gora egin du Nafarroan

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen arabera, Nafarroan bizi diren pertsonen %17,2 bazterketa edo pobrezia egoeran dago.


2024-01-10 | Euskal Irratiak
%10 hazi da Iparraldean Hazkurri Bankuak jaso duen elikagai galdea

Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.


Lanbiden dirulaguntzak eskatzen dituztenak jomuga dituen kontrol unitatea sortu dute

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]


Nafarroako Erriberan pobrezia arriskua iparraldean baino %40 handiagoa da

Nafarroako Gobernuak pobreziari eta desberdinketa sozialari buruzko zazpigarren txostena kaleratu berri du. Datuak adierazgarriak dira: Erriberako herriek pobrezia arrisku handiagoa dute, %40 iparraldeko herriek %10. 2021ean urtean 12.000 euro jasotzen zituzten herritarrak... [+]


Eguneraketa berriak daude