Argiaren faktura

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Pasa den ekainean indarrean sartu zen Hego Euskal Herrian argia tarifikatzeko sistema berria, atseden-orduetan salbu energia kontsumoaren prezioa garestitu duena. Energia aurrezteko, eraginkortasuna eta autokontsumoa sustatzeko neurri gisa aurkeztu du Espainiako Gobernuak. Carmen Calvo presidenteordeari irratiko elkarrizketa batean galdetu diotenean, zera erantzun du: "Temazoa ez da garbigailua noiz jartzen den, nork jartzen duen baizik”. Hau da, feminismoaz baliatu da arreta fokua aldatzen saiatzeko.

Estrategia kaskarra, genero ikuspegi falta baita, hain zuzen ere, neurria kritikatzeko arrazoietariko bat. Emakumeok garbigailu gehiago jartzen ditugu baina, batez ere, presenteago dugu zer arropa garbitu behar den edota detergentea erosi behar dugun. Horri karga mentala deitzen zaio eta argiaren faktura berriak areagotu du, erlojuari begira egin behar ditugulako orain etxeko lan gehienak.

"Ez da kasualitatea Kataluniako Pobrezia Energetikoaren Aurkako Aliantzaren kide gehienak emakumezkoak izatea, berdin Petronorren kalteak salatzen dituen Meatzaldea Bizirik plataformakoak"

Ez da harritzekoa, halaber, politika honen klase ikuspegi falta. Izan ere, temazoa ez da soilik garbigailua nork jartzen duen, baizik eta nortzuk ditugun ordua programatzeko aukera ematen duten etxetresna elektrikoak eta nortzuk dituzten argiaren faktura ordaintzeko zailtasunak. Jakin badakigu pobrezia energetikoa bizi duten herritarren gehiengoa emakumeak direla eta, genero sozializazioa medio, hornidura-etenek eta zorrek berebiziko sufrimendu emozionala eta estigma soziala eragiten dietela. Emakume horien profila ez dator bat Calvoren iruditerian nagusi diren emazte heterosexualekin: adineko emakume alargunak –gogora dezagun Katalunian hildako Rosa, berotzeko kandelak erabiltzen zituena argia moztu ziotenetik–, migranteak, ama bakarrak eta etxeko langileak dira.  

Zaurgarritasun horren ifrentzua energiaren multinazionalen administrazio-kontseiluetan aurkituko dugu: Repsol, Endesa edota Naturgy enpresen zuzendaritza-postuen %85 inguru gizonek bereganatzen dituzte. Korporazio horiek dira –baita Iberdrola ere– kutsadura gehien eragiten dutenak baina, paradoxikoki, trantsizio energetikoa bultzatzeko aurrekontu publikoen onuradun nagusiak izatea lortu dute.

Petronorrena gertuko adibide argia dugu: Muskizeko itsasadarrera petrolioa isurtzeagatik eta koke planta baimenik gabe eraikitzeagatik zigorrak jaso ditu eta, aldi berean, Hidrogenoaren Euskal Korridorearen proiektuan Jaurlaritzaren bidelagun nagusia da; Europako Next Generation funtsetara aurkeztutako egitasmoen artean potoloena.

Vanessa Álvarez ekofeministari El Salton irakurri diot energiaren inguruko eztabaidetan emakumeak biktimaren rolean agertzen direla gehien bat, eta ez eraldaketarako agente gisa. Aitzitik, ez da kasualitatea Kataluniako Pobrezia Energetikoaren Aurkako Aliantzaren kide gehienak emakumezkoak izatea, baita Petronorren kalteak salatzen dituen Meatzaldea Bizirik plataformakoak ere. Plataforma horren bozeramailea den Sara Ibañez obstetra jubilatuak kontatu du 1992an bigarren abortua izan zuenean egin zela aktibista, eskualdeko emakumeen arazo ginekologikoak Petronorren jardunarekin lotu zituelako.

2018an, Trantsizio Energetiko Ekofeminista baten aldeko Emakumeen Sarea sortu zuten 150 lagunek Bilbon. Besteak beste, plaka fotovoltaikoak instalatzeko tailerrak egin dituzte, ahalduntze feministaren ikuspegitik.

Autodefentsa eta autoantolakuntza dira energiaren monopolio patriarkal eta kapitalistari aurre egiteko bi gakoak. Hori izan behar litzateke feministontzat temazoa.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2021eko uztailaren 18a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Maddi Ane Txoperena Iribarren  |  Pikara Magazine
#3
Eneko Atxa Landa
#4
Melisa Perez Garcia  |  Pilar Revilla Martinez  |  Yolanda Payueta Lopez de Robles
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Israelen zuritzea eta ezkutatzea Gasteizko txakur txapelketan

Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]


2025-09-20 | Iraitz Amor Pla
Dutxa hotz bat denontzat

Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]


2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


Irun ez da Iran

Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]


2025-09-17 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Beste western bat

The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]


Analisia
Trenez, posible bada

Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]


2025-09-17 | Itxaro Borda
Larrazkena

Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]


2025-09-17 | Iñaki Murua
'Azalapain'

Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]


2025-09-17 | Mikel Zurbano
Berdintasuna

Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]


2025-09-17 | Cira Crespo
Modernoak gara?

Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]


Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


Eguneraketa berriak daude