%10 hazi da Iparraldean Hazkurri Bankuak jaso duen elikagai galdea

  • Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2024ko urtarrilaren 10an - 10:19

Ikerketak ere agerian eman du Ipar Euskal Herriaren «ahultasuna bizitegi sozialen eskaintzari dagokionez». Sokorri Katolikoak 13.000 pertsona eta 2.700 familia inguru lagundu zituen 2022an Iparraldean, eta 19.000 gosari banatu dituzte Baionako egoitzan bakarrik.

Adierazgarria da, gainera, Iparraldeko Sokorri Katolikora heldu direnen %20ak lansari bat duela.

Hazkurri Bankuak elikagaiak eskaintzen dizkie tokian tokiko elkarte solidarioei, eta 2023an elikagai galdea %10 igan dela hauteman dute.

Zorionez, Filgi Claverie Hazkurri bankuko kideak azaldu duenez, "iragan azaroko hazkurri bilketan %10 eskaintza gehiago bildu dugu, orotara 122 tona elikagai" eta, horrez gain, "hazkurri industriak ere %10ez emendatu ditu bere eskaintzak".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
Etxebizitza bazterkeriak gora egin du Nafarroan

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen arabera, Nafarroan bizi diren pertsonen %17,2 bazterketa edo pobrezia egoeran dago.


Lanbiden dirulaguntzak eskatzen dituztenak jomuga dituen kontrol unitatea sortu dute

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]


Nafarroako Erriberan pobrezia arriskua iparraldean baino %40 handiagoa da

Nafarroako Gobernuak pobreziari eta desberdinketa sozialari buruzko zazpigarren txostena kaleratu berri du. Datuak adierazgarriak dira: Erriberako herriek pobrezia arrisku handiagoa dute, %40 iparraldeko herriek %10. 2021ean urtean 12.000 euro jasotzen zituzten herritarrak... [+]


Nafarren laurdena pobrezian edo egoera horretan egoteko zorian dago

Populazioaren %10,9 bazterkeria egoeran dago, eta %14,5 arriskuan, biak Espainiako Estatuko daturik txikienak Arope tasaren arabera, Unai Hualde Foru Legebiltzarreko lehendakariak azpimarratu duenez.


Eguneraketa berriak daude