Txatar-biltzaileak

Argazkia: ChrisGoldNY, CC BY-NC 2.0

2023ko azaroaren 27an - 07:22
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Txatar-biltzaileak ikusi nituen lehenengo aldia, Buenos Airesen izan zen. Honezkero, pasa dira urte batzuk, eta oroimenak, seguru asko, lausotu egin dira, baina gogoan dut Buenos Airesen kaleetan ilunabarrarekin batera txatar-biltzaileak ere sartzen zirela. Buenos Aireseko pobrezia-poltsa erraldoi hark inpresio handia egin zidala. Hiria iluntzen zutenak familia osoak ziren, umeak, gizonak, emakumeak... Gauetan, Argentinako txiroek hiria hartzen zuten, ilunpeen bihotza modernoa osatuz.

Egun argia zen Bartzelonan lehen txatar-biltzailea ikusi nuenean. Gizon beltz bat zen. Metalezko karro bat zeraman eta barruan metalezko gauza ezberdinak zeuzkan. Gero gehiago etorri, eta nire kaleetan txatar-biltzaileak ikusten ohitu nintzen. Guztiak gizon beltzak ziren, eta bakarrik zeuden. Nire Bartzelonako etxea Poble Nou auzoaren ondoan dago eta, garai hartan, Poble Nouek bere iragan industrialaren poligonoak kontserbatzen zituen. Hara joaten ziren txatar-biltzaileak, bere metalezko gauzak saltzera. Luzea izango zen, akaso, bidea, baina nik nondik zetozen ez nuen inoiz jakin.

Gasteizen ere txatar-biltzaileak daude, behin baino gehiagotan ikusi ditut. Adibidez, gure auzotik bat ibiltzen da. Bakarrik dago, eta beltza da. Burua galdu du

Gasteizen ere txatar-biltzaileak daude, behin baino gehiagotan ikusi ditut. Adibidez, gure auzotik bat ibiltzen da. Bakarrik dago, eta beltza da. Burua galdu du. Karroan ez darama gauza handirik. Oihuka ibiltzen da kaletik. Zurekin hitz egitera hurbiltzen da, batzuetan, baina ez du zentzua daukanik ezer esaten. Duela aste batzuk, adibidez, gazte harroputz batzuekin ikusi nuen: berak, beti bezala, garrasika hitz egiten zien; besteak, erdi irribarrez, erdi deseroso, begira zeuzkan. "Gaizki bukatuko du" pentsatu nuen. Pasa den egunean, nire etxe parean zebilen, karroari bultzaka. Beti bezala, zerbait ari zen esaten. Ez zegoen triste, egiaztapen moduko bat egiten ari zen, besterik ez. Nekez ulertu nuen bere gaztelania traketsa: "Hemen ez du inork banbareraz hitz egiten! Ez dute banbareraz hitz egiten!".

Banbara Afrikako hizkuntza bat da, Banbara herriaren hizkuntza, jakina. Mali estatuan ditu hiztunik gehienak, baina mugak zeharkatzen ditu, eta Burkina Fason, Boli Kostan, edo Gambian ere entzungo duzu. Wikipediaren arabera: "Banbareraren zabaltasunen ondorioz, Afrikako mendebaldeko merkataritzarako beharrezko hizkuntza bihurtu da. Jula hitzak (herrialde askotan banbarerak hartzen duen izena) bamanankanaz "merkataria" esan nahi du".

Banbaratarrek, batez ere, ahozko literatura landu dute. Ahozko tradizio bizia omen dago, batez ere errege-erreginen eta heroien epopeiek osatua. Istorio asko oso zaharrak dira, eta Maliko inperio zaharraren garaietatik omen datoz. Ahozko tradizio hori transmititzeko jeliw figura daukate, juglare moduko batzuk. Kontalarien, kantarien eta historialarien funtzioa betetzen dute. Jeliwena (batzuetan griot izenarekin ikusiko duzue) familia barruan transmititzen den ofizioa da, eta dinastia ospetsu batzuk daude. Gaur egun, hainbat, Mendebaldean, musikari ospetsu bihurtu dira.

Ez da izango, ez da inoiz ezagutuko Salburuako txatar-biltzailearen istorioa kontatuko duen jeliwik. Hemen ez da bizi heroirik, ez errege-erreginik, ezta banbareraz mintzo den inor ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
2024-07-23 | Gedar
Ia 100 pertsona migrante bizi izan dira Berango eta Getxo arteko baso batean

Iazko urritik eraiki dituzte hainbat kokaleku jatorri magrebtarreko ia 100 lagunek. Poliziak duela hainbat aste jaso zuen haiek basotik botatzeko agindua.


Donostian 300 pertsona baino gehiago “muturreko bazterkeria egoeran” bizi direla salatu dute

Donostian, 300 pertsona baino gehiago “pobrezia eta muturreko bazterkeria egoeran” bizi direla salatu dute Kaleko Afari Solidarioak (KAS) eta Hiritarron Harrera Sarea taldeek. “Michelin izarrak dituzten zortzi jatetxe dituen hirian eta Basque Culinary Center... [+]


Errenta baxua, suizidiorako arrisku faktore
Ikerketen arabera, errenta baxua dutenen pertsonen suizidio-tasa errenta ertaina edo altua dutenen bikoitza da. Nafarroako Osasun Sareak nabarmendu du baldintza sozioekonomikoetan arreta jarri behar dela. 

Lau haurretatik bat “elikadura-pobrezia larrian” bizi da munduan, UNICEFen arabera

181 milioi haur inguru bizi dira egoera larrian eta gobernuz kanpoko erakundeak dio hilgarria izan daitekeen desnutrizio-motaren bat jasateko %50 aukera gehiago dutela. Desberdintasunak, gatazkak eta krisi klimatikoa dira arrazoi nagusiak.


Etxebizitza bazterkeriak gora egin du Nafarroan

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen arabera, Nafarroan bizi diren pertsonen %17,2 bazterketa edo pobrezia egoeran dago.


2024-01-10 | Euskal Irratiak
%10 hazi da Iparraldean Hazkurri Bankuak jaso duen elikagai galdea

Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.


Lanbiden dirulaguntzak eskatzen dituztenak jomuga dituen kontrol unitatea sortu dute

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]


Nafarroako Erriberan pobrezia arriskua iparraldean baino %40 handiagoa da

Nafarroako Gobernuak pobreziari eta desberdinketa sozialari buruzko zazpigarren txostena kaleratu berri du. Datuak adierazgarriak dira: Erriberako herriek pobrezia arrisku handiagoa dute, %40 iparraldeko herriek %10. 2021ean urtean 12.000 euro jasotzen zituzten herritarrak... [+]


Nafarren laurdena pobrezian edo egoera horretan egoteko zorian dago

Populazioaren %10,9 bazterkeria egoeran dago, eta %14,5 arriskuan, biak Espainiako Estatuko daturik txikienak Arope tasaren arabera, Unai Hualde Foru Legebiltzarreko lehendakariak azpimarratu duenez.


2023-10-03 | Gedar
Europar Batasuneko adin txikikoen laurdena pobrezia edo gizarte-bazterketa arriskuan dago

2022an, egoera hori jasaten zuten ia hogei milioi haur eta nerabe zeudela kalkulatu du Eurostatek. Espainiako Estatuak Europar Batasun osoko hirugarren markarik altuena du, %32,2koa.


Bilbon eta Santurtzin etxerik gabeko hiru pertsonaren heriotza salatu du BesteBi plataformak

Etxerik gabeko pertsonen aldeko eta bizileku-bazterketaren aurkako BesteBi plataformak, azken asteetan Santurtzin eta Bilbon hil diren etxerik gabeko emakume eta bi gizonen heriotzak salatu ditu.


Etxerik gabeko pertsona bat hilda aurkitu dute Iruñean

Iruñeko Arrotxapea auzoko Plazaolako tunelean aurkitu dute astelehenean 44 urteko gizonezkoaren gorpua. Martxoan Jesus eta Maria aterpetxea itxi zuten eta zazpi elkartek salatu egin zuten. Iruñean gutxienez 40 lagunek egiten dute lo kale gorrian urte osoan.


Pobreziaren kontrako “euskal sistema”

EAEko parlamentuan aurrera egin du Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren lege aldaketak. Badago zer aztertu legearen eztabaidak, aldaketa egiteko ezker zein eskuin egin den akordioak, eta legeak ekartzen dituen berrikuntzak izan duten oihartzun eskasari... [+]


Eguneraketa berriak daude