Pobreziaren kontrako “euskal sistema”

DSBEren aldeko elkarretaratzea Eusko Legebiltzarraren aurrean, Gasteizen. Argazkia: Argilan-Esk
DSBEren aldeko elkarretaratzea Eusko Legebiltzarraren aurrean, Gasteizen. Argazkia: Argilan-Esk
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

EAEko parlamentuan aurrera egin du Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren lege aldaketak. Badago zer aztertu legearen eztabaidak, aldaketa egiteko ezker zein eskuin egin den akordioak, eta legeak ekartzen dituen berrikuntzak izan duten oihartzun eskasari buruz. Protesta gutxi ikusi dugu, eta ezin ulertu legea begi onez baloratu delako denik, sindikatu eta eragile sozialen eskutik kaleratu diren azterketak oso kritikoak baitira.

Lege aldaketak ez du “Euskal Sistema” deiturikoa bazterketa sozialaren eta pobreziaren kontrako tresna gisa zabalduko, ezta indartuko ere. Izan ere, erreformaren muinean, sistemaren izaera ankerra trinkotzen da: babes bila jotzen duenak erakutsi, justifikatu eta bere bizimoduan islatu beharko du sistemaren babesa behar eta merezi duela. “Euskal Sistemak” ez du pobrezia borrokatzeko inolako konpromiso eta erantzukizun berririk bereganatzen. Kontrara, prestazio publikoak jasotzeko baldintzak gogortu dituzte, horiek eskuratzeko bideak zailagoak izango dira, eta hogei langile jarriko dituzte pobrezian bizi dena benetan pobrea dela eta pobre bizi dela konprobatzeko. Kontrol soziala, bi hitzetan.

Estigmatizazioa eta zigorra, diru publikoaren erabilpen egokiaren eta neurrizkoaren izenean. Pobreziaren ikuskaritza bat da, baina ez arazoa zenbaterainokoa den ikusi dezagun. Lan ikuskaritza indartzea, etxeko langileei lan ikuskaritzara jotzeko eskubidea ziurtatzea, edota iruzur fiskalari aurre egiteko ikuskari gehiago jartzea politiko publikoak indartzeko diru sarrerak handituta… hurrengorako gelditu dira.


ASTEKARIA
2023ko apirilaren 09a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
DSBE kanaletik interesatuko zaizu...
Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren lege berria indarrean sartu da kritika artean

Teorian pobreak egoera horretatik ateratzea helburu duen Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentan aldaketak adostu dituzte EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemos-IUk, eta indarrean sartu da lege berria. Jende asko kanpoan uzten duela, pobrezia egoeratik ateratzeko ez duela balio eta txiroak... [+]


Ertzaintza egunero miaketak egiten ari da prestazio ekonomikoak eskatu dituen jendearen etxeetan

Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta kobratzen hasi aurretik ere, prestazioa eskatu duen jendearen etxeak arakatzen ari da Ertzaintza: “Prebentzioaren izenean, egunero-egunero ari dira etxeetan sartzen; astakeria da eta jendea beldur da, modu oldarkorrean ari direlako,... [+]


Ikatza Santander banketxeari eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren erreforma adostu duten alderdiei

Haurrak dituzten bi familia kaleratzeko duen asmoagatik ikatza bota dute Bilboko Santander banketxeko egoitzetako batean. EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemosentzat ere izan dute ikatzik Olentzerok eta Mari Domingik, adostu duten Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren erreformak... [+]


2022-10-18 | ARGIA
Pobreziatik ateratzeko balio al du Diru Sarrerak Bermatzeko Errentak?

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan aldaketak adostu dituzte Jaurlaritzak eta Elkarrekin Podemos-IUk: prestazioa jasotzeko malgutasun handiagoa eta eskatzaileentzat diru gehiago iragarri dituzte EAEn. Baina diru kopuruan, baldintzetan eta gestioan sakonduz gero,... [+]


2022-05-11 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren lege berriaren hobekuntzak eta kritikak

Jaurlaritzak Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Lege-proiektua onartu du eta Legebiltzarrean aurtengo urte bukaerarako onartuko dela espero da. Jaurlaritzaren esanetan, lege berriak jende gehiagori emango dio estaldura eta prestazioa jasotzen duen... [+]


Eguneraketa berriak daude