Nafarroako Erriberan pobrezia arriskua iparraldean baino %40 handiagoa da

  • Nafarroako Gobernuak pobreziari eta desberdinketa sozialari buruzko zazpigarren txostena kaleratu berri du. Datuak adierazgarriak dira: Erriberako herriek pobrezia arrisku handiagoa dute, %40 iparraldeko herriek %10. 2021ean urtean 12.000 euro jasotzen zituzten herritarrak hartzen ziren pobrezian daudenen artean. Hartara, Nafarroan 143.000 herritar zeuden egoera horretan, alegia, 1.000 euroko  edo gutxiagoko diru sarrerekin hilean. Emakumeak %23 dira.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko azaroaren 21ean - 07:12
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Nafarroaren pobrezia eta desberdinkeria zenbaterainokoa den aztertu du Nafarroako Gobernuak urtero egiten duen txostenaren bitartez. Zapigarren txosten horretan Nafarroako Erriberaren eta iparraldeko herrien artean alde nabarmenak  uzten ditu agerian.  "Arrakalak nabarmenki bi zatitan uzten du Nafarroa: iparraldea eta hegoaldea. Aranguren bailararen pobrezia tasa %8,9koa da, aldiz. Fiteron %44ko", jaso du. Iruñerrian daude pobrezia tasarik txikiena duten hamar herriak: Aranguren, Galar, Iza Zendea, Zizur, Esteribar, Olza Zendea, Zabalza, Bidaurreta, Etxarri eta Ziriza. Pobrezia tasa herri horietan %10ekoa da. Beste aldean, pobrezia tasa handiena dituztenak, Erriberako herriak: Fitero, Castejon, Carcar, Murillo Fruto, Sartaguda, Sesma, Corella, Cascante, Barillas eta Tulebras. Pobrezia tasa %40tik gertukoa da herri horietan.

2021ean 12.000 euro jasotzen zituzten herritarrak hartzen ziren pobrezia egoeran eta hori kontuan hartuta Nafarroan 143.000 herritar zeuden egoera horretan, alegia, 1.000 euroko  edo gutxiagoko diru sarrerekin hilean. Emakumeak %23 dira pobrezian.

Pentsioak ordaintzeko lanpostu gehiago behar dira

45.000 langile gehiago beharko lituzke Nafarroak beregain hartzeko pentsioen ordainketa. Gizarte Segurantzaren eskuduntza hartzeko "kalitatezko eta denbora luzerako lanpostuak" sortu beharko lirateke Nafarroan.


Pobrezia kanalean gehiago
2026ko otsailaren 18
Pribilegioa

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...