"Argitaletxeak dirurik ez ematea ez da ona, ez niretzat ez euskal kulturarentzat"

1979. Vilagarcía de Arousa (Pontevedra). 1999 urte aldean Bilbora etorri zen zuzenbide ikasketak egitera. Abokatutzan bi urteko praktikak egin zituen, baina ez zitzaion laketu. Donostian finkatu zen urte bat geroago bertako bikote-lagunarekin. Decathlon kirol enpresako langilea da egun erdiz. Beste erdian, bi haurren ardura izateaz gain, liburuak ditu pasio eta bizibide. Ez ogibide, haatik.  Pasazaite argitaletxea zabaldu zuen 2012an. Urtea amaitu orduko beste bi liburu kaleratuko ditu: Hassan Blasimen Kristo irakiarra eta Jack Kerouacen On the Road.

"Nahiago dut libururik ez publikatu, politikarekin paktatu baino"

Amarengandik jaso zuen literaturarekiko zaletasuna Wendy Guerra (La Habana, 1970) idazle eta poeta kubatarrak; gazte-gazterik idatzi zituen lehen lerroak. Kuban bere liburu bat baino ez da argitaratu: Posar desnuda en la Habana (2010, Alfaguara), eta erruz da zaila berak idatzitako ezer irlan topatzea. Sakona da atzerrian duen sonaren eta bere aberrian duen anonimotasunaren arteko arrakala. Eszeptizismo bezainbeste ilusioz hitz egiten du etorkizunaz.

"Matxinadak ez dira paperean asmatzen, ekinez baizik: borrokak eginez dakizu nola borrokatu"

Esperimentatzea gustatzen zaio Nanni Balestrini idazle italiarrari. 1935ean Milanen jaioa, ibilbide luzeko poeta, nobelagile eta saiogilea, ez dira letretakoak atsegin dituen esperimentu bakarrak: bere fikzioa da, segur aski, joan den mendeko bigarren erdiko mugimendu iraultzaile italiar berritzaileen kronika biziena. Bartzelonako Literal Liburu eta Ideia Erradikalen Azokan izan dugu harekin hitz egiteko aukera.

Mark Twain eta Halley kometa

1835eko azaroaren erdialdean Halley kometa periheliora iritsi zen, hau da, orbitan Eguzkitik gertuen dagoen eta Lurretik hoberen ikusten den puntura. Handik bi astera, azaroaren 30ean, Samuel Langhorne Clemens jaio zen, gero Mark Twain ezizenez ezagun egingo zen idazlea. Kointzidentziaren jakitun,...

Lorde, Gonzalez eta Celanen itzulpenak aurkeztuz ospatu du Susak poesiaren nazioarteko eguna

Audre Lorde, Angel Gonzalez eta Paul Celan idazleen Munduko Poesia Kaierak aurkeztu ditu Susa argitaletxeak.

Epaile frantziar baten galderak ETAko militante baten aurrean

Gallimard argitaletxea bezalako eskaparatea eduki arren, eta kontatzen duen istorioa oso gurea izatearen despit, euskal prentsan ari garenon aurretik nahiko oharkabean pasa zen François Sureauren Le chemin des morts eleberri laburra 2013ko rentrée literaire hartan. Iaz argitaratu zen oihartzun handirik gabe euskaraz (Zurrunbidea, Utriusque Vasconiae). Gaztelaniazko edizioak bai, eragin du zaratarik.

Epaile frantziar baten galderak ETAko militante baten aurrean

Kontatzen duen istorioa oso gurea izan arren, euskal prentsan ari garenon aurretik nahiko oharkabean pasa zen François Sureauren Le chemin des morts eleberri laburra 2013an.

Naziek sutan kiskaltzeko bezain bakezale ziren nobelak

Lehen Mundu Gerrak zauri handi bat utzi zuen Alemaniako gizartean, eta tabu bat: porrota. Horren inguruan zenbait “mito” sortu ziren –batez ere, Alemania su zelaian ez, diplomazian traizioz garaitua izan zela zioena–, baina porrot belikoa literaturan saihestu beharreko gaia zen. Gerra ez, ordea. Weimar errepublika gerratik sortu zen, eta, iragan hurbilari edota sistema politiko berriari zentzua eman edo kendu nahian, gerraren gaineko eztabaida eta interpretazioa borrokagune bihurtu zen Lehen Mundu Gerra akitu zenetik nazismoaren garaipenera doazen urteetan. Borroka ideologiko eta estetiko hori literaturan gertatu zen, batez ere.

Michel Houellebecq-en 'Sumisioa': dekadentzia gaur da

François Bayrou, Tariq Ramadan, Jean-François Copé, Marine Le Pen, Florian Philippot, Jules Ferry, François Hollande, Barbier, Onfray eta ez dakit zenbat izen ezagun baino gehiago dauzkan liburu bat da hau. Baina ez da saiakera. Ez da azken hamarkadetan gainbeheran dagoen Frantziako beste best-seller hura ere –Eric Zemmour-en Le suicide français–. Nahiz eta bataren eta bestearen argitalpenen artean bi hilabeteko tartea soilik igaro zen. Michel Houellebecqek idatzi du. Eta bere liburu interesgarriena da Sumisioa (Meettok 2015). Ez da –kritika negatibo gehienak horretan zentratu badira ere– probokazioz jositako liburu bat. Alegia. Ez da aurreko liburuak baino misoginoagoa, arrazistagoa, eta finean, klasistagoa. Baina bada, lehenengo aldiz, beldurrik gabe eta egungo Frantziako politikari buruz agerian idatzi duen lehena.

Roland Barthes, ziklistak eta gure mito garaikideen zaharberritzea

Ostegunean bete ziren 100 urte Barthes jaio zenetik eta, ez genioke fabore txarra egingo gure buruei aitzakia baliatuz bere obraren bat irakurriko bagenu.

Walter Benjaminen artikulu nagusiak euskaraz argitaratu dituzte

Sans Soleil argitaletxean Iraitz Urkulok gidatzen duen Txinpartak sailaren eskutik plazaratu dira XX. mendeko pentsalari europar garrantzitsuenetarikoaren testuak bi antologiatan, estreinakoz euskaraz.

Erri de Luca absolbitu dute AHTren kontrako adierazpenen inguruko epaiketan

AHT saboteatu egin behar dela adierazteagatik auzipetu zuten Erri de Luca idazle italiarra. Zortzi hilabeteko kartzela zigor eskaera egin zuten bere aurka, hitz horiekin delituak sustatu zituelakoan. Astelehenean absolbitu egin dute.

Shakespeare euskaratu duen Juan Garziarentzat itzulpengintzako Euskadi Saria

Juan Garziak euskarara itzulitako William Shakespeareren Sonetoak lanak irabazi du aurtengo itzulpen alorreko Euskadi Saria.

"Diruditena baino konplikatuagoak dira herri literaturako istorioak"

Solaskide atsegina da Sigurjón Birgir Sigurdsson, Sjón izenez ezagunagoa den idazle islandiarra. Pasazaite argitaletxeak euskaraz publikatu berri dion Argoren ezpala nobelaren aitzakian hitz egin dugu berarekin Donostian, San Telmo museoan hitzaldi bat eskaini aurretik. Argitaletxeko editore Xabi Queiruga eta liburua itzuli duen Juan Mari Mendizabal ere elkarrizketan lagun izan ditugu.  

Mugarri bat gure itzulpengintza literarioan

Badaukagu James Joyceren Ulises euskaraz. Irailaren 7an aurkeztu du Igela argitaletxeak XX. mendeko literaturaren gailurtzat jotzen den obraren itzulpena. Xabier Olarrak egin du eta, testuaren berezitasun eta zailtasunak kontuan izanda, euskarazko itzulpengintza literarioan mugarria izango dela...

Kasu kontrako norabideari: literatur esportazioa hizpide

Itzulpenez hitz egitean inportaziora joan izan zaigu inertziaz begirada: beste hizkuntza batzuetatik euskarara ekarri denera, ekartzeko dagoenera, ekarritako horren harrerara. Azkenaldian, ordea, alderantzizko norabideari erreparatzen hasiak dira zenbait, eta euskaratik eramaten denak ere badu muntarik. Maria Colera itzultzailearekin, Elizabete Manterola ikertzailearekin eta Xabier Payarekin (Donostia 2016) jardun dugu gaiaren bueltan.

James Joyceren 'Ulises' euskaraz: mugarri bat itzulpengintza literarioan

Badaukagu James Joyceren Ulises euskaraz. Astelehen goizean aurkeztu du Igela argitaletxeak XX. mendeko literaturaren gailurtzat jotzen den obraren itzulpena. Xabier Olarrak egin du eta, testuaren berezitasun eta zailtasunak kontuan izanda, euskarazko itzulpengintza literarioan mugarria izango dela dirudi.

Rodolfo Walshen hiltzaileetako bat atxilotu dute

San Fermin egunean atxilotu dute Porto Alegren (Brasil) Roberto Oscar Gonzalez –“Fede” eta “Gonzalito” ezizenekin ere ezaguna–, Rodolfo Walsh idazle, kazetari eta ezkerreko militante argentinarra hil zutenetako bat.

Nondik dator Oz izena?

  Ozeko aztia Judy Garland protagonista duen 1939ko filmagatik da bereziki ezaguna, baina Ozeko irudizko mundua lehenago sortu zen, 1900. urtean, Lyman Frank Baumek (1856-1919) Ozeko azti miragarria haurrentzako liburua argitaratu zuenean. Gerora beste hamahiru liburu idatziko zituen...

Hiria eta ezkontza

Hirira doan bidea Natalia Ginzburg Itzulpena: Pello Lizarralde Igela, 2001 “Esan ohi da haur asko dagoen etxea alaia dela, baina nik ez nuen batere alaitasunik aurkitzen gurean”. Delia da modu horretan mintzo dena. Hamazazpi urteko neskatoa. Bost neba-ahizpen artean...

François Maspero ere hil da

Idazle, itzultzaile eta editore frantziarra ezinbesteko erreferentzia izan zen 1960ko hamarkadako militanteentzat, bere argitaletxean publikatutako liburuengatik.

Günter Grass literaturako Nobel sariduna hil da: zer itzuli diogu euskarara?

Idazle alemaniarraren nobela ezagunena, Latorrizko danborra, ez dago euskaraz; bai ordea bere beste zenbait lan.

"Irakurtzearen, idaztearen eta ezer ez egitearen artean banatzen dut denbora"

Frantzia aldeko idazleen artean ezagunetarik, euskaraz ere ohiko bilakatzen ari zaigu Jean Echenoz (Orange, 1947). Gurera itzulia izan den laugarren liburua du 14, Gerla Handiaz ari dena, aurrekoak bezala Gerardo Markuletak euskaratu eta Meettok etxeak argitaratua.

Erri de Luca epaitu dute AHTren kontrako sabotajea defenditzeagatik

Bost urteko espetxe zigorra eskatu dute Erri de Luca idazle italiarraren kontra, 2013an egindako adierazpenengatik.

Metro bakar bat

Autoa gidatzeko israeldar baimena berritzeko modurik ez du aurkitu emakumeak. Amman hirira joan behar izaten du, haraxe joaten da asperduratik irteteko, eta ez du hartarako ere eragozpenak izateko gogorik.

Jerusalemen

Jerusalemen, hau da, harresi barruan, garai batetik bestera nabil, gidatuko nauen oroitzapenik gabe. Han profetek sakratuaren historia partekatzen dute…

Inportazioko poesia edaten Egiako Le Bukowskin

Poeta izena daukan taberna aukeratu zuten Susa argitaletxeko kideek Munduko Poesia Kaierak bildumaren labealdi berriko hiru liburuak aurkezteko. Donostiako Egia auzoan dagoen Le Bukowskin round bikoitzean eman zuten argitaratu berri dituzten Emily Dickinson, Carlos Drummond de Andrade eta Miguel...

Munduko Poesia Kaiera berriak aurkeztuko dituzte Donostian

Beñat Sarasolaren zuzendaritzapean, Munduko Poesia Kaierak proiektua abiarazi zuen Susa argitaletxeak udaberrian, hiru ale kaleratuz. Udazkenarekin batera etorri zaie beste hiru ale argitaratzeko unea, eta Angel Errok, Josu Landak eta Koldo Izagirrek euskaratu dute Carlos Drummond de Andraderen, Emily Dickinsonen, eta Miguel Hernándezen antologia bana.

Literatura albiste den aste (ia) bakarraren kronika

Euskadi Sariak, Literatura Nobel Saria eta Espainiako Literatura Saria banatu dituzte aste berean. Serio, kontraprogramazio hau ez da ona literaturarentzat. Eta ez da beharrezkoa mota honetako albiste guztiak hiru egunetan gastatzea.

Martin Amis vs. Irvine Welsh: idazleen konbatea Eskoziaren independentzia dela-eta

Martin Amis eta Irvine Welsh idazleak aurrez aurre jarri ditu Channel 4 kateak, ez literaturari buruz hitz egiteko, Eskoziaren independentziaz baizik.
Multimedia

2013-07-17  |  Nazioarteko literatura

Metaforikoki hizketan

Metaforei buruzko hitzaldi batekin gatoz oraingoan, James Geary hizlari duena, TED ataritik hartutakoa. Geary estatubatuarra da sortzez, baina aspalditik bizi da Londonen. Time aldizkariko lehenengo editorea izan zen Europan. Kazetaria izateaz gainera, idazlea ere bada, eta bereiziki...

2013-02-12  |  Nazioarteko literatura

Istorio bakarraren arriskua

Chimamanda Adichie idazle nigeriarraren hitzaldia, TED Talks ekimenekoek bildua haien webgunean. Bertan idazleak argi erakusten du zer nolako eragina duen gugan irakurtzen dugunak, batez ere, ume aroan egindakoek.  Testu osoa transkribatuta elearazi.org webgunean Euskarazko...

2011-04-12  |  Nazioarteko literatura

Stéphane Hessel: "Egungo ekonomia zoratuta dago"

1917an sortua. Haserretu zaitezte! liburu sonatuaren egilea.Bigarren Mundu Gerrako erresistentziako liderretako bat izan zen, Gestaporen eskuetan jausi eta urkatzera eraman behar zuten egunaren bezperan, heriotzaz libratzea lortu zuen. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren eraketan parte...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys