Hamaika gauza arraro

Antton Olariaga
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Demagun kapitalak mugagabe dena kodifikatzen duela. Ez dakit norena den, baina airean dago. Indartsua iruditzen zait, esaterako, Harveyk idazten duenean kapitalak hobeto zirkulatu zezan berdindu zutela Paris XIX. mende amaieran. Baina geografo marxista baten formulazioa da, auskalo. Edo sinpatikoa egiten zait Berlingo Byung-Chul Hanek Jeff Koonsen eskulturak, I-phonea eta Braziliang Waxingaren artean lotura egiten duenean. Pop-filosofoa da beste hau, ordea, eta auskalo. Alde literariotik gustatzen zaizkit. Bestalde, zalantza gutxi dagoela uste dut: lautasunaren aroan bizi gara. Ukipen-pantaila lauetan ispilatuta, zimurrik gabeko azalerez inguratua, ilerik gabeko azalak ezker-eskuin dena berdintzen. Kontrastearen premia du errealitate horrek.

Azaleko joko bat aukeratu dut: bi liburu-dendatako erakusleihotan ikusi ditudan ez-fikziozko liburuetan jarri dut arreta. Nire zutabegile kutunetako batek bestsellerrak komentatzen ditu urtean pare bat aldiz; gehien saldutako liburuok Alemaniako kultura dominantearen ispilu gisa aurkeztuz. Aldez aurretik abisatzen du ez dituela osorik irakurri. Nik ez ditut zabaldu ere egin. Izenburuengatik soilik dakartzat hona eta, posiblea zaidan neurrian, alemanetik egindako hitzez hitzezko itzulpenarekin emango ditut:

Itxura dotorea duen argazki liburu bat: Zibilizazioa. Nola bizi garen gaur. Azpian, Sennetten azkena: Hiri irekia. (Irakurrita ez, baina berari zuzenean entzun diot horrela izan beharko lukeela etorkizuneko hiriak. Kontrako adibidetzat du Parisen Haussmannek XIX. mendean egin zuena eta Shangain XX. mendearen bukaeran egin dena).

Ezkerretara –erakusleihoan, esan nahi da–: Inperioaren hondakinetatik: Mendebaldearen aurkako altxamendua eta Asiaren berpiztea. Ezkerrerago, propaganda-artearen estetika imitatzen duen gorri-zuri-beltzeko diseinuarekin: Diktaduraren berrasmaketa. Nola antolatzen duen Txinak bigilantzia-estatu digitala eta horrek nola uzten gaituen jota.

Bigarren erakusleihoan, diktadurarekin jarraituz: Zer esan nahi du erantzukizun pertsonalak diktaduran? Duela mende erdi baino gehiago idatzitakoak puri-purian daude, eta izenburu bat baino gehiagorekin ordezkatuta dago Hannah Arendt. Lehenengo dendan ere bazegoen bere beste bat adiskidetasunaren dimentsio politikoaz: Adiskidetasuna garai ilunetan. Letra beltzak hondo gorrian. Parean, zuri-beltzak hondo urdinean: Eva Illouzen Zergatik amaitzen den maitasuna. Illouz ezagutzen duenak badaki Kapitalismoa ez dela maitasun-bizitzatik at utziko.

Demokraziaren izaeraz eta balioaz, poltsikorako sail horian, klasikoa izateko itxura duen liburutxo bat. Ez argitaratze datan, baina bai demokraziaren historian atzerago eginez: Greziarrak eta Kulturaren asmaketa. Noraino egin dezakegu atzera? Hor tartean zegoen Charles Darwinen Espezien jatorria-ren edizio eder bat ere. Hasierara garamatza bitxikeria honek: Darwinek planteatu zuen zergatik duen gizakiak bere arbasoek baino ile gutxiago. Giza aurrerabidearen marka ote?

Jatorriak iragarri ahal zuenaren kontra: Michelle Obama eta bere Becoming. Bestseller zerrendetan –Alemanian ere lehen postuan– agertzen diren izenburuen artetik, hauxe da erakusleihoetan ikusgarri zegoen bakarra.

Liburu saltzaileek museoetako komisarioen pare behar egiten dute jada. Ezin dute lan hori egin gabe utzi. Algoritmorik gabeko filtroak eskaintzen dituzte. Hortxe dauden bitartean, erakusleihoaren beste aldean, testuek ez dute botererik. Baina beira gurutzatu eta beste aldera joateko diskurtsoen amuak erakutsi behar ditu norbaitek.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eskola-segregazioaren aurka, Eskola Publikoa lehenetsi

Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]


Biometanizazio plan bat behar dugu Nafarroan espekulazioaren aurrean

Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]


Inshallah, Anas

Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]


2025-10-01 | Gorka Menendez
Baso suteak eta begirada kontserbazionista

Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]


Palestinarainoko olatua

Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]


Zirrara

Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.

Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]


Elkarteen militantziaz

Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]


2025-10-01 | Karmelo Landa
Asimilazio estrategiak

Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.

Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]


2025-10-01 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Jaio. Kirola. Hil

Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]


Analisia
Bizigarritasuna helburu

Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]


Teknologia
Fandoma

Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.

Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]


2025-10-01 | Iraitz Amor Pla
Dutxan dardaraka

Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]


Guk Bernedo hautatuko dugu berriro

Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]


Eguneraketa berriak daude