Materialismo histerikoa

Umea gelan eranzten utzi, eta ni lau minutuan jantzi naiz, bi pasa behar izan ditudalako pulamentuzko kulerorik ez dudala ohartzeko, eta souvenir moduan gordeta nituen norbaiten kaltzontziloak janzteko. Nik bakarrik jakingo dut galtzen azpian Spiderman daramadala. Hogeita bost gutxi. Bost minutu honezkero aspaldi biluztuko zen umea janzteko. Logelara abiatu naiz, “jantzi egingo gara, pitxin”, eta pitxin zegoen pijamaren hanka bat erantzita, bestea jantzita zapatila eta guzti, goiko... [+]

Jaioberrien orpo-probak 14 gaitz bilatuko ditu aurrerantzean EAEn, antzeman daitezkeen 50 gaitzetatik oraindik urrun

Jaioberriaren orpoan zizta eginez, hainbat gaitz aztertzen ditu osasungintza publikoak. Osakidetzak 14ra igo berri du aztertzen diren gaitzen kopurua, baina beste lurralde batzuekin konparatuta, atzeko postuetan dago EAE: Nafarroan 28 gaitz aztertzen dituzte, Galizian 33,... [+]


Haurren laurdenak, nerabeen gehiengoak eta helduen ia erdiak ez du ondo lo egiten

Gaizki edota behar bezainbeste ordu lo ez egitea normalizatu dugun arren, ondorio garrantzitsuak ditu, adinaren arabera ezberdinak. Loari minutuak lapurtzen dizkiogu helduok, denera heldu ahal izateko; umeen ordutegia berriz, “ez da euren beharren araberakoa, helduen... [+]


Irainik ez eskola kirolean: publikoari txartela ateratzeko aukera eta norgehiagoka bertan behera uzteko irizpideak

Eskola kiroletik irainak ezabatzeko asmoz, protokoloa abiatu dute Araban: besteak beste, ikus-entzuleei txartela aterako zaie; lehenengo irainarekin norgehiagoka gelditu eta hirugarrenarekin bertan behera utziko da; eta arbitroa ez da ardura hori duen bakarra... [+]


Urte hasieran edo bukaeran jaiotzeak zein eragin du eskolan?

Pasa den abenduan eta urtarril honetan jaio diren bi haurren artean egun batzuetako aldea besterik ez dago, baina eragina izan dezake eskolan, antzeko garapen prozesua daramaten bi haurrak ikasturte ezberdinetan matrikulatuko baitituzte.


Haurrak eta adinekoak elkarrekin, Eguzkitza eskolak eta alboko zahar-etxeak praktikan jarri duten esperientzia

Auzoaren eta auzoko biziaren parte dira eskolak, eta horregatik, bata bestearen ondoan dauden Irungo Eguzkitza ikastetxea eta Amaxantalen zahar-etxea ohituta daude hainbat ekintza elkarrekin egitera. Gabonen atarian ere, postal pertsonalizatuak prestatuko dituzte, batera... [+]


Lehenengo mugikorra noiz, nola eta zein baldintzapean?

Nerabeari bere lehenengo mugikor pertsonala eman aurretik, zein bide egin daiteke etxean, familiak partekatutako mugikorrarekin? Eta behin emanda, noiz da unea, zein ezaugarridun gailua da egokiena, zein baldintza eta erabilera adostu ditzakegu, zer saihestu behar dugu? Guraso... [+]


Haurren parte-hartzea birpentsatzeko jardunaldiak: "Iritzia eskatzera mugatu behar da parte-hartzea?"

Haurrei entzun eta iritzia eskatzera mugatzen den parte-hartzea nahikoa da? Haur guztiek berdin hartzen dute parte? Helduen molde asanblearioak dira horretarako egokienak? Txikitatik parte-hartzean hezi ez den gazteak badaki parte hartzen?... Galdera ugariren inguruan gogoetatu... [+]


Mugikorra izateko adina atzeratzeko borrokan, herria inplikatzea lortu dute Tolosan

Guraso eta lagunekin komunikatu beharra ez da aitzakia seme-alabei mugikorra erosteko, ez behintzat Tolosan: "Gurea erabil dezakezu" pegatina identifikagarria duten denda eta eraikin publikoetan, bertako telefonoa erabil dezakete haur eta gazteek, dei bat egin nahi... [+]


Haurrei zuzendutako zigarro elektronikoek alerta gorria piztu dute

Jostailu edo panpina itxurako eta goxoki zaporeko bapeatzaile edo zigarro elektronikoak ugaritu dira. Ohartarazi dute tabako industriak gaztetxoenak dituela jomuga, eta neurriak hartzen hasiak dira hainbat herrialdetan. Erabilera bakarreko bapeatzaileak debekatzeko asmoa agertu... [+]


Ludoteka euskaldunak Nafarroa erdi eta hegoaldean, aisialdian ere haurrak euskaraz aritu ahal izateko

Nafarroa erdi eta hegoaldean euskaraz ikasi bai baina erabiltzeko aukera gutxi du haur askok. Herri horietan aisialdia euskaraz gozatu ahal izateko asmoz jaio ziren Jolasteka ludoteka euskaldunak. Ikasturte honetan gutxienez 16 herri, 22 jolasteka eta 3 eta 12 urte arteko 211... [+]