Kirol eta jolas: umeei kirol jolasak erakusteko material praktikoak, euskaraz

  • Athlon Kooperatiba Elkarteak Kirol eta Jolas egitasmoa abiatu du, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioarekin elkarlanean. Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza jaso du.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko martxoaren 14an - 07:50

Proiektuaren helburua, eskola kiroleko euskarazko materialak eskaintzea da, zehazki  lan egingo duten begiraleentzat zuzendurikoak. Izan ere, hutsune handia dago ume txikienei zuzendutako eskola kiroleko euskarazko materialgintzan, zehazki, 6-9 urte arteko umeei dagokienez.

6-9 bitarteko umeek kirol jolasak egiten dituzte, eta gai honetan entrenatzaileek euskarazko material praktiko oso gutxi dute eskura. Aldiz, adin nagusiagoetara eta kirol espezifikoetara bideratutako gida eta eduki gehiago topatzen ditugu. Proiektu honek hutsune hori bete nahi du, ikus-entzunezko euskarazko material praktikoak, egituratuak eta kalitatezkoak eskainiz.

Eduki horiek guztiak online eta doan dituzte kirol begiraleek, proiektuarentzat sorturiko webgune batean. Bertan, begiraleek umeei kirol jolas garrantzitsuenak irakasteko azalpen zein praktika bideo laburrak eta gida idatziak aurkituko dituzte, entrenamenduak euskaraz gidatzeko askotariko baliabideak eta eramangarriak izan ditzaten.

Kirol eta Jolas proiektuaren webgunea guztiontzat dago eskuragarri honako helbidean: kiroletajolas.asmoz.org


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kirola
Mozkor Frentekideok pala txapelketak 10 urte
Donostiako Herrerako emakumeak harmailetatik kantxara

Hamar urte dira Donostiako Herrera auzoko emakumeen pala txapelketa abiatu zutenetik. Mozkor Frentekideok txapelketa 1987. urtean sortu zen, baina 2014an emakumeek harmailak utzi eta frontoiaren erdigunea hartu zuten.


2024-05-08 | Jon Alonso
Txapeldunak

Euskal herritar gehienak bezala, Athleticen alde nengoen ni lehengoan, zalantzarik gabe. Euskal herritar gehienak bezala? Beharbada ez dago hain argi hori. Gipuzkoa aldean zer uste duten alde batera utzita –denetarik izango da, noski–, gehiegi bilatu gabe gazte... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Eguneraketa berriak daude