Auzokideak ez zeuden harrituta. Hala entzun ahal izan genuen irratitik, kotxean, etxera bueltan gentozela. Han-hemenkako idatzizkoetan ere jaso zuten kazetariek, edozein gertaera lazgarri suertatzen denean egin behar omen duten bezala: espero modukoa ei zen; dena ei zen zarata, oihu eta txilio etxe hartan; poztasunik ez ei zitzaien igartzen kalera jaisten zirenean.
Beste sasoi batzuetara egin zidan buruak atzera. Auzokideen zenbat testingantza antzeko ez al dira jaso emakumeren bat hilik aurkitu denean? Ez txarto ulertu, harako sasoiak oraina ere badira. Baina egindako lan sozial eta feminista guztiaren ostean, geure burua interpelaturik, behinzat, sentitzen dugu etxeko paretaren beste aldetik susmoa hartzekotan. Aitzitik, dirudienez, ez da halakorik suertatzen jopuntuan daudenak umeak baldin badira.
Umeak oraindik dira jabetza pribatua. Emaztea senarraren jabetza pribatua zen bezalaxe. Askoz pribatuagoa harremanen pribatizazioaren aroan, norbanakook geure eremu partikularrenetan isolatu eta inguruan hesia altxatu dugun honetan. Eta, pertsona txiki horiek, zaharraren zaharrez hiltzen diren artean, tribuarekin elkarrekintzan eta elkarren eraginpean biziko diren arren, tribuak ez bide dauka esatekorik. Konbentzio sozial sendoa da. Ondo dakigu. Horregatik, akaso, isiltzen dira harritzen ez diren auzokideak.
Baina askoz harago doan afera da. Gure zerbitzura dauden bitarteko erabilgarriak izan dira betidanik umeak. Bizimodu petral hau (eta gehitu nahi beste abizen: kapitalista, kontsumista, patriarkal, esplotatzaile, bihozgabe…) frustrazio sorrarazle erraldoia da. Eta gauza jakina da, frustrazioak kudeatzen jakiten ez denean, biderik errazena hartu ohi dela: ahulagoa den beste bati ordainarazi. Ez dakigu boteretsu sentitzen, beste bat zapaldurik ez bada.
Gure zerbitzura dauden bitarteko erabilgarriak izan dira betidanik umeak. Ez dakigu boteretsu sentitzen, beste bat zapaldurik ez bada
Haurreria, botere harremanen mataza konplexuaren barruan, ahulezia egoera berezian dagoen talde soziala da. Bai, talde soziala, berezko ezaugarri guztiekin eta berezko zapalkuntzak pairatzen dituena. Eta, ezaugarri propio horiek, besteak beste, dakarten mendekotasun eta dependentzia maila handiagatik, autodefentsarako aukerarik ez daukan bakarrenetakoa.
Inoiz kontatu dudan bezala, latinezko infans, infantis delakoak “ahotsik ez daukana” esangura dauka. Infantea ez da hitz egiten ez dakiena, baizik eta jende aurrean hitz egiten ez duena, esateko daukana azalarazten ez duena. Manfred Liebelek dioenez, “mutututako taldeen” ezaugarriak dauzkate: jendartean behe maila betetzen dute; zilegitasuna kendu zaie eta ez dute onespenik izaten (“umekeria” mespretxuzko terminoa da, adibidez); ez daukate erabakitzeko ahalmenik, ezta euren interes zuzenekoak diren gai politiko, ekonomiko eta sozialetan eragiteko aukerarik ere.
Tratu txarrak eta bortxakeria eskaileraren azken maila dira, ikusgarriena, zapalketa guztietan gertatzen den bezala. Horiek kasu isolatutzat hartu ohi dira, guraso anker eta basatien gehiegikeriak balira bezala, testuinguru sozio-politikorik gabe. Ez gaude prest ahotsik ez daukaten horiei ahotsa emateko, ezta euren ahots politikoa izateko ere.
Urteetan aurrera joan ahala, gure kokapen soziala nabarmenki hobetzen den momentutik, nahiago izaten dugu, agidanez, hura ahaztu, atzean utzi. Haurtzaroa idealizatzerantz ere jotzen dugu sarri askotan. Baina, funtsean, denok izan ginen noizbait menpeko talde sozial horretako partaide. Ikasgai baliotsuak izan beharko genituzke handik ateratzeko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]