Lehenengo mugikorra noiz, nola eta zein baldintzapean?

  • Nerabeari bere lehenengo mugikor pertsonala eman aurretik, zein bide egin daiteke etxean, familiak partekatutako mugikorrarekin? Eta behin emanda, noiz da unea, zein ezaugarridun gailua da egokiena, zein baldintza eta erabilera adostu ditzakegu, zer saihestu behar dugu? Guraso askoren buruhausteari hainbat soluzio eskaintzen dizkion gida praktikoa prest du Izarkom telekomunikazio kooperatibak eta ARGIAk banatuko du, 2.849 zenbakiarekin.

Telekomunikazio kooperatiba da Izarkom. Azken boladan, sarri errepikatu dieten galdera bati erantzun behar izan diote: zein adinetan eman behar diegu haur edo nerabeari lehen mugikorra? Horrela jaio zen gida. Argazkia: Dani Blanco / ARGIA CC BY-SA

Ikastetxe eta herri bereko gurasoek seme-alabei lehenengo mugikorra emateko adina elkarrekin adostea eta ahal den heinean atzeratzea dute helburu han-hemenka ugaritzen ari diren ekimenek: gutxienez 16 urte bete arte mugikorrik ez ematea da asmoa. “Adin horretatik aurrera errazagoa izango da erabiltzailea izatea gailua kontrolatuko duena, eta ez alderantziz”, dio gidak, kontuan izanda batetik garunaren garapena eta bestetik mugikorrek menpekotasuna sortzeko diseinatuta dauden aplikazioak dituztela. Adikzioaz gain, bestelako ondorio kaltegarriak ere izan ditzake mugikorraren gehiegizko erabilerak, gidan zehazten den moduan.

Kontuak kontu, errealitatea da Euskal Herrian batez beste 12-13 urterekin erosten zaiela haurrei lehen sakelakoa. Talde presioa baldin bada arrazoia, gazteak ez duelako izan nahi mugikorrik ez duen bakarra, gurasoen mugikorra baliatzen hastea gomendatzen du gidak, propioa erosi aurretik. Arrazoia baldin bada gurasoak seme-alabekin harremanetan jartzeko beharra (helduok izan ditzakegun beldurrak tarteko), gogoratu deiak egin eta jasotzeko aukera soilik duen telefono mugikorra nahikoa izan daitekeela, ez duela zertan smartphonea izan.

Erabilera kontzientea egin: mugikorraren erabilera noiz da probetxugarria, noiz ez da beharrezkoa, eta noiz ari gara egiten erabilera narkotikoa (beraz, arriskutsua)?

Eman aurretik, egoki erabiltzen irakatsi
Lehenengo mugikorra eskuratzeko bidean, ibilbide mailakatua proposatzen du gidak, hainbat urrats eta gomendio tarteko. Ibilbide horretan, jakina, gurasoak eredu eta gidari izango dira, eta helduei dagokie norberak egiten duen pantailen erabileraz gogoetatzea eta autokontrola handitzea. Hasteko, gaztetxoekin nola erabiltzen dugu gure mugikorra? Mugikorra eta telebista aldi berean ez jartzea, jaiki berritan, bazkalorduan eta lotara joan aurreko unean ez erabiltzea edota egunean 30 minutuko muga jartzea aholkatzen dute adituek. Gazteak mugikorra bere kabuz erabili nahi duela? Familiarena den gailua utzi, helduaren baimena duenean baino ez erabiltzeko, beti ere espazio partekatuetan erabiltzeko (ez espazio pribatuetan) eta ahal dela gailuak gutxieneko prestazioak izan ditzala (lagunekin-eta konektatuta egoteko oinarrizko beharrak asetzeko adina).

Mugikor pertsonala emateko premia iritsi dela? Deiak egin eta jasotzeko gailua izatea aholkatzen du gidak, smartphonerik ez ematea nerabeak gutxieneko heldutasuna frogatu arte. Lehenengo gailua, gainera, bigarren eskukoa edo familian erabiltzen ez den bat izan daiteke, Wi-fi konexioa baino ez duena. Oraindik ere, espazio partekatuetan erabiltzea da aproposena, eta pribatuan erabiliz gero, seme-alabak aldez aurretik jakinaraztea zertarako erabili nahi duen. Nerabeak edozein une eta lekutan interneterako konexioa duen gailua lortzea litzateke azken urratsa. Datu gutxiko tarifa bat kontratatu daiteke (gehienez GB bat hilean), zerbitzuaren erabilera arrazoituagoa egite aldera.

Erabilera hitzarmena: zenbat, noiz, zertarako?
“Mugikorra ematea erabakitzen dugunean, denon ardura da gailuari emango zaion erabileraz kontziente izatea”, diote Izarkometik. Telefonoaren erabilera kontzientea eta kontsumo arduratsua bideratzeko, argibideak, arauak eta mugak zehaztea garrantzitsua da. “Gurasoen eta gazteen arteko elkarrizketa eta adostasuna funtsezkoa da: erabilerak justifikatuta egon behar du, eta bi aldeen akordioaren ondorio da”. Guraso eta seme-alaben arteko akordioa edo hitzarmena adosteko unerik onena nerabeak oraindik mugikorrik ez duenean da, eta mugikorra eskuratzeko baldintza gisa. Batez ere mugikorra erabili ahal izateko denbora, unea, lekuak, egoerak eta arrazoiak zehaztuta geratzea da helburua. Hitzarmenaren galdera ereduak gidan aurkituko dituzu.

Erabilerari muga jartzeak eta erabilera kontzientea egiteak esan nahi du, besteak beste, jakitea noiz den mugikorraren erabilera probetxugarria (norbaitekin informazioa partekatzea, kulturaz gozatzea…), noiz ez den beharrezkoa, beste modu batera ase daitekeelako behar hori (lagunekin hitz egitea, denbora-pasa gisa erabiltzea…), eta noiz ari garen egiten mugikorraren erabilera narkotikoa, eta beraz, arriskutsua (edukiak modu konpultsiboan kontsumitzea, joko jakin batzuetan jolastea…). “Denboraren nozioa eta nahikoa dela esateko gaitasuna galtzen dugunean, erabilera narkotikoaz ari gara”.

Hitzarmeneko erantzunak eta adostasunak eguneratzen joatea eta segimendua egitea aholkatzen du gidak, baita zaintza-programak erabiltzea ere.

Mugikorra noiz, zenbat eta nola erabili adosteko unerik onena nerabeak oraindik mugikorrik ez duenean da, eta mugikorra eskuratzeko baldintza gisa

Kezka nabari da gizartean
Besteak beste, telefonia mugikorreko zerbitzuak ematen ditu Izarkom kooperatibak, eta azken boladan, telefono kontratu berri bat egin behar zuten familien aldetik edo besterik gabe zalantza buruan duten guraso ugariren aldetik, sarri errepikatu den galdera bati erantzun behar izan diote: zein adinetan eman behar diegu gure haur edo nerabeei lehen mugikorra? “Bakoitzari egokitutako erantzuna ematen dugu, baina beharra orokortu ahala, erantzun orokor bat emateko premia ere ikusi dugu”, azaldu digu Yaiza Arrizabalaga kooperatibako kideak. Horrela sortu da Nerabeek mugikorra izate bidean laguntzeko helduentzako gida.

Ideia lantzen hasi eta Som Conexió operadore katalanaren gidarekin egin zuten topo, 2021ean kaleratua. Gida hori oinarri hartuta, Euskal Herrian gaia lantzen ari diren ekimen eta taldeekin elkarlanean osatu dute gida: Orkatz Goenaga (Altxa burua), Miren Ros (Gure aukera, guk 16), Telmo Lazkano (No phone challenge, Nerabeen garrasia), Leyre Cano (Guraso Treba) eta Rakel Gamito (EHU). “Zaila egin zaigu auzi honek berekin dakartzan dimentsio guztiak sakon azaltzea, ez da bere helburua ere, baina ahalik eta dimentsio zabalena eman nahi izan diogu”, eta gida praktiko bat da emaitza.

Non eskuratu daiteke gida?
ARGIA astekariaren 2.849 zenbakiarekin jasoko dute gida gure irakurleek, abenduaren 3ko data daraman alearekin. Durangoko Azokan, Izarkomen mahaira hurbilduz gero, eskuratu ahal izango du, baita Izarkomen SIM txartela jasotzerakoan ere, hala nahi izanez gero. Gida PDF formatuan deskargatzeko aukera ere jarriko du Izarkomek, bere webgunean. Gida bizia izan nahi du gainera: “Digitalizazioaren garaiotan gauzak oso azkar doaz, gomendioak ere azkar aldatzen dira eta bide horretan, gidak ahalmena izan behar luke beharrezko moldaketak jasotzeko”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mugikorrak
Ikastetxeetan mugikorra debekatzeko eskatu diote guraso taldeek Jaurlaritzari

Ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izan daitezen araudia sortzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari hainbat guraso taldek, gutun bidez eta sinadura bilketa abiatuta. Gaur gaurkoz, eskola bakoitzaren bizkar dago erabakia: mugikorra onartu ala ez eta zein baldintzatan... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Gurasoek nola eta zenbat erabiltzen dituzten pantailak zuzenean dago lotuta seme-alabek pantailekiko duten harremanarekin

Nerabe batek mugikor, tablet eta pantailei ematen dien erabileran eragin handienetakoa gurasoak direla frogatu du ikerketa batek. Alegia, nahiz eta adin horretan gurasoenganako distantzia bilatu ohi den, pantailekiko garatuko duen harremanean gurasoak oraindik ere eredu direla... [+]


Ikasgeletan mugikorra erabiltzeari buruzko eztabaida prozesua iragarri du Jaurlaritzak

Eskolan adimen artifiziala erabiltzera animatu ditu irakasleak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, eraldaketa digitalaren beldur ez izateko esan die. Ikasgelan mugikorra erabiltzeari buruzko gogoeta prozesu bat ere iragarri du: “Ez dago erabilera horrek duen... [+]


Zergatik ez gara arreta mantentzeko gai?

Langileen %80ak ez du ordubete irauten arreta galdu gabe eta %20 inguru hamar minuturo distraitzen da. Kontzentratzeko gaitasun falta ez da soilik mugikorren eta estimulu teknologiko andanaren errua, elikadurak, kutsadurak eta oinarrian gure bizi estiloak ere zerikusi handia... [+]


Oporretan mugikorretik deskonektatu, seme-alabek eskertuko dizute

Haur eta gazteek duten pantaila kontsumoarekiko kezka nagusi den garaiotan, fokua helduongan jarri eta familia guztiarentzako gomendio baliagarriak bidali dituzte Zurriola ikastolatik, pantailek ez ditzaten udako oporrak baldintzatu.


Hiru gizonek taldean bortxatu dutela salatu du Kanboko emakume batek

Emakumeak salatu du sexu erasoa egin ziotela Capbretonen (Landetan), larunbat gauean. Erasotzaileek Coco.gg harremanetarako aplikazioa baliatuta antolatu zuten erasoa, France Bleu irratiak iragarri duenez. Asteartean elkarretaratzea egingo dute erasoa salatzeko 19:00etan,... [+]


Mugikorrik gabeko nerabezaroaren alde 3.000 familia konprometitu dira jada Nafarroan

Telefono mugikorra edukitzeko adina atzeratze aldera, indarrak batu eta dagoeneko 3.000 familiaren babesa duen elkartea sortu dute Nafarroan: Mugikorrik Gabeko Nerabezaroa. 50 establezimenduk aukera emango diete gazteei, behar dutenean bertako telefono finkotik deiak egiteko... [+]


Pantailarik gabeko aisialdiari ekin diote 1.553 ikaslek Ipar Euskal Herrian

Hamar egunez, aisialdi orduetan telebista, bideo-joko eta smartphoneak alboratuko dituzte gutxienez 1.553 ikaslek, Ipar Euskal Herrian. Helburua lortzeko, pantailarik gabeko alternatibak diseinatu dituzte aisialdirako, denok bat eginik deskonexio digitala errazagoa dela... [+]


Mugikorrek umeak errentagarri bihurtzen dituzte

 Oso garrantzitsua da adin txikikoei mugikorrak debekatzea, eta hauxe da horren alde borrokatzeko momentua.


2024-03-07 | Sustatu
5 urte bete ditu Egunean Behin jokoak

Aste berezi-berezia prestatu du Egunean Behineko taldeak, jokoak 5 urte bete dituelako. Eta hori ospatzeko, sorpresaz betetako galdera eta sariak.


Teknologiarekiko lilurak ez dezala hezkuntza itsutu

Ez ote dugun kaka-nahaste ederra eskoletan, zer den hezkuntza digitalizatzea, ikasleak gai baten bueltan Interneten bilatzen jartzea al den bidea, zer ari garen galtzen teknologia bitartekari den ikas-prozesuetan, adimen artifizialak nola eragiten duen, eskolan teknologia... [+]


Altxa Burua Okondo taldea sortu dute hainbat gurasok, smartphonearen erabileraren adina atzeratzeko

Okondoko zenbait familia elkartu dira egitasmoan, kezkatuta baitaude Interneterako sarbidea duten sakelakoen eraginagatik adingabeen hezkuntza eta emozioen garapenean. Euren proposamena da 16 urte bete arte ez ematea gazteei horrelako gailurik eta apurka-apurka egitea, nerabeak... [+]


Nola erabiltzen dituzte gazteek bideo-jokoak, sare sozialak eta joko plataformak?

11-16 urte bitarteko gazteen %23ak dio etxean ez dietela inongo kontrolik ez araurik ezartzen, mugikorraren, bideo-jokoen edo bestelako teknologiaren erabilerari lotuta. Nafarroako Ikastolen Elkarteak egindako ikerketaren emaitzetako bat da: “Gazteak digitalki hezten ari... [+]


Eguneraketa berriak daude