Gehiago hitz egiten dugu orain buruko osasunaz, ongizate psikologikoaz, eta horrek gure bizitza-kalitatean duen eraginaz. Poztekoa da, gaia armairutik ateratzeko lagungarria delako, mina denok (eta ez bakar batzuek) dugula erakutsita ondoeza normalizatu egiten delako, eta buruko gaitz eta nahasmenduen inguruan dagoen estigma txikitzen laguntzen du.
Abiapuntua ona da: onartzea inor ez dagoela erabat ongi, bizitzea denoi kostatzen zaigula, gure harremanak (ondokoekikoak eta geure buruarekikoa) ez direla izan zitezkeen bezain osasungarrienak. Beldurra diogu bakardadeari, ez gara-eta geure buruaren adiskide on, baina baita maitatzeari ere, edo maitatuak izateari. Nork bere barneko hutsunea nola bete, halaxe ibiltzen gara, bilaketa itsuan, are borrokan ere, bizitzaren zentzua non ote dagoen, zein ote gakoa.
Ongi dago hori guztia bistaratzea, ondoeza existitzen dela aitortzetik abiatu beharko baita. Baina, zer egin horren aurrean? Jende gehiagorendako arreta psikologiko doakoa eskatzea ongi dago, edo psikologoarengana joatea gaixo egotearen sinonimo ez dela aldarrikatzea ere bai. Baina naturala al da pertsonak hain ezinean bizitzea?
Sufrimendu psikologikoaren afera ulertzen bi diziplina nagusik laguntzen dute. Psikologiatik, garbi dagoenez. Baina baita politikatik ere, izaki sozialak garelako, eta bizi garen gizartearen nolakotasunak asko eragiten duelako gure bizimoduan (jartzen dizkigun bizitza-baldintzen bitartez) eta gure konfigurazio psikologikoan (dituen balioen eta gugan ereiten dituen pretentsioen bitartez).
Psikologia eta politika aurrerakoiek, biek ala biek, haurren lehen urteak akonpainatzeko neurriak exijitu behar dituzte
Munduaren ipar-mendebalde honetan, pertsonon ongizatea ardatz eta helburu ez duen sistema politiko baten baitan bizi gara, bizitzak galdegiten dituen balioetatik oso urrun, beste interes batzuen arabera antolatutako konfigurazio sozialetan, eta hor, bistan denez, zaila da ongi bizitzea edo ongi egotea. Hasteko, eta nagusiki, prekaritatean edo esplotazioan bizi den jendearentzat. Baina hortik kanpora ere, bizi-baldintza onak zer diren ere birdefinitu beharko litzatekeela uste dut, balioa zeri ematen diogun berrikusi, zeri esaten diogun arrakasta. Produktibitate eroan harrapatuta gaude, ezertarako denborarik ez dugula, eta gauza materialen arabera neurtzen dugu ongizatearen tamaina.
Baldintza horiek salatzea izan beharko luke ondoezari aurre egiteko lehen neurria, eta hori da, hain zuzen, psikologia zintzo batek egin beharko lukeen lehen gauza, politikoa izatea, pertsonon ondoezaren ardura norbanakoaren eremutik atera eta sistemari garbiki egozteko. Egiturazko aldaketa politikoak exijitzearekin batera, pertsonon konfigurazio psikologikoan hain garrantzi handia duen lehen haurtzaroan jarri beharko luke arreta, modu prebentibo batean abordatuz buru-osasuna.
Izan ere, kapitalismoa salatu beharra dago, ados, eta horri lotutako kontsumismoa, edo atsekabe permanentea, noski. Baina ezin da sistema horrek gugan duen arrakasta ulertu, ez baldin badiogu lehen haurtzaroan bizi dugun menpekotasunari begiratzen, eta hori behar bezala zaintzen ez denean, barnean betiko sortzen zaigun hutsune afektiboari. Psikologia eta politika aurrerakoiek, biek ala biek, haurren lehen urteak akonpainatzeko neurriak exijitu behar dituzte.
Urte horietan garatzen dugu sendotasun (edo ahulezia) emozionala, eta hor jarri behar dugu arreta, behintzat pertsonak helduago, asebeteago, libreago eta, zergatik ez esan, zoriontsuago izatea helburu duten politikan eta psikologian sinesten baldin badugu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]