Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
GaztetxeakZestoako Gazte Asanbladak jakinarazi du Gaztetxea husteko prozedura judiziala martxan jarri duela berriz Gipuzkoako gotzaitegiak, negoziatzeko deiei entzungor eginda. Aurtengo otsailean birjabetu zuten Elizondo eraikina izandakoa Gazte Asanbladako kideek.
Ttatola gaztetxeko kidea Baionako epaitegian errudun jo dute. Epaiketa salatzeko mobilizazioa egin dute ostegunean, hilak 22, Hazparneko plazan.
2022 urtean bota zuten Durangoko (Bizkaia) gaztetxea. Autogestionatutako eremu hori galduta, ordutik gazteen antolakuntzarako beste espazio baten bila aritu dira. Gaztetxearen beharra azpimarratuko dute ekainaren 16an egingo dituzten ekitaldietan.
Sabadellen jabetzakoa da eraikina, eta duela hiru urte ekin zien kanporatze-mehatxuei. Orain dela ia hamar urte birjabetu zuten espazioa.
Gaztetxe berritik irteten ez badira, "bide judizialari eutsi eta salaketa jarriko duela" esan du Gipuzkoako gotzaitegiak. Otsailean birjabetu zuen Elizaren jabetzako eraikina Zestoako Gazte Asanbladak.
Aurreko larunbatean, elkartasun egitarau baten barruan, manifestazio bat izan zen Zestoan, Elizari birjabetutako Gaztetxe berriari babesa emateko. Huste arriskuan jarraitzen du Gaztetxeak, baina Gazte Asanbladako kideek adierazi dute ez dutela "amore emango Zestoari merezi... [+]
Zentroko lokal bat birjabetu zuen aurreko astean Zestoako Gazte Asanbladak, Gaztetxearen lekualdatzea bermatzeko eta lokala Gaztetxe bilakatzeko. Elizak, baina esku hartu du jada: salaketa bat aurkeztu du gotzaitegiak, eta hustua izateko arriskuan dago Zestoako Gaztetxe berria.
Oñatiko Antixena Gaztetxeak hamar urte bete ditu 2022an, eta urteurrena aitzakiatzat hartuta, irabazi asmorik gabeko ikus-entzunezkoa egin dute asanbladako kideek. Iragana dokumentatzeko zuten ideia fikzio bezala proiektatu da azkenean. Eta fikzioa, oso urrutira joan... [+]
Laudioko Gaztetxearen kaleratzearen ondorio ekonomikoei aurre egiteko elkartasun jaialdiak antolatu dituzte Orbeko Etxean, Zazpi Katu Gaztetxean eta Gasteizko Gaztetxean. Ertzaintzak 'mozal legea' ezarri zien sei gazteri ekainaren 13ko protesten harira, 4.000 euroko... [+]
Bilboko 7 Katu gaztetxeko kideak kexu dira Solokoetxeko eskaileratan igogailu berria egiteko obrak hasi direla eta. Ez dute beharrezkoa ikusten eta bat egiten dute gainera bizilagunekin.