Berriz jarri dute martxan Igorreko Kiñu Gaztetxea husteko prozedura

  • Sabadellen jabetzakoa da eraikina, eta duela hiru urte ekin zien kanporatze-mehatxuei. Orain dela ia hamar urte birjabetu zuten espazioa.

Argazkia: Aitzol Zamalloa
Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko ekainaren 01ean - 08:15
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Igorreko (Bizkaia) Kiñu Gaztetxeko kideek asteartean jakinarazi zutenez, desalojo arriskuan jarraitzen du: antza, berriz jarri dute martxan espazioa husteko prozedura. Sabadell banketxearen jabetzakoa da eraikina, eta orain dela hiru urte inguru hasi zen kanporatze-mehatxuekin. Epaiketa bat izan zen horren harira, baina Sabadelleko ordezkariak ez ziren judiziora aurkeztu. Dena den, "bigarren aukera" bat eman diote epaitegiek banketxeari, eta Gaztetxea husteko prozedurari berriz ekiten utzi diote. Hala, ikustear da prozedura berri horren ondorioak zeintzuk izango diren.

Gaztetxeko kideek iritzi diote, "eraikinaren balio ekonomikotik harago, gazteon antolaketa independentea eta kultura alternatiboaren garapena merkatu-logiketatik kanpo lantzen" dituztelako kanporatu nahi dituztela eraikinetik. Ia hamar urte igaro dira espazioa birjabetu zutenetik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
Eguneraketa berriak daude