Aitortza eta memoria, fikziotik ere bai

  • Oñatiko Antixena Gaztetxeak hamar urte bete ditu 2022an, eta urteurrena aitzakiatzat hartuta, irabazi asmorik gabeko ikus-entzunezkoa egin dute asanbladako kideek. Iragana dokumentatzeko zuten ideia fikzio bezala proiektatu da azkenean. Eta fikzioa, oso urrutira joan gabe, izan zitekeen errealitate. Alegiazko Oñatiko herrixkan gaztetxea desjabetuko du udalak;  oso present egongo dira iraganeko borroken memoria, antolakuntza eta borroka gisako kontzeptuak.

Jone Markuleta, zuzendaria:
Jone Markuleta, zuzendaria: "Kritika ere egin nahi genuen, nolabait ere esanez Marik ez dakiela ezertxo ere ez iraganaz, eta oro har gaztetxe mugimenduen iraganaz". (Argazkia: Dani Blanco)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

2032. urtea da, uda-sasoia, eta ate azpitik eskutitza jaso dute beroaz ihesi-edo harrizko lau hormen artean elkartu diren lau gazteek. Eskutitzak dakarren mezuak hitzez hitz dio, garai batean Oñatiko ostalaritza-eskola zena eta ondorengo Antixena Gaztetxea, bi asteko epean utzi egin beharko dutela egungo erabiltzaileek, kultur-espazio gisa erabiltzen hasteko asmoa duelako eraikinaren arduradun eta gutunaren sinatzaile den Oñatiko Udalak. Pentsatuko du udal-gobernuak, kultur-eskaintza aberasteko eraikin modernoa falta duela Oñatik, eta badela garaia herriari espazio seguru eta askotarikoa irekitzeko, Antixenak halako funtziorik beteko ez balu bezala. Edonolako ezerk ez du balio boterea duenarentzat, eta agintariek erabiliko dituzte ziur abangoardia eta eraikin alternatibo gisako terminoak, kultur elkargune bat-edo eraikitzeko argudio gisa. Kolektibo jakin batzuk beti soberan egongo dira batzuen begietan, Oñatin bezala, baita Euskal Herri eta mundu osoan ere.

Baina alegiazko kasuaz baino ez gara ari. Fikziozko pelikula egin dute Antixena Gaztetxeko kideek gaztetxearen 10. urteurrenaren harira, Ixilik nahi gaituztenean, Mari izenburupean. Asteroko asanbladatik sortutako ideia gauzatzeko, talde-motorra osatu dute Anjel Lera, Mikel Garai, Xanti Ugarte eta ARGIArekin hitzordua egin duen Jone Markuletak (1999, Oñati). Fikziozkoa izatea bada bereizgarri, ez baitira gutxi bestela ere gaztetxe eta herri-mugimenduen inguruan egin diren ikus-entzunezkoak, baina oro har ezagun egin diren guztiek dute jarduna dokumentatzeko xedea. “Eta gu ere bide horretatik gindoazen: egun bedeinkatua hura, dokumentala ez eta fikzioa egitea erabaki genuena!”, dio irribarre batez Markuletak. Herriko hainbat ikastetxeetan filma aurkeztu eta nerabeei gaztetxeko proiektua gerturatzeko ariketa egin berritan jarri dugu hitzordua Markuletarekin. Antixena Gaztetxean, non bestela.

-Konbentzitu zintuzteten beraz, fikzioa egiteko.
-Bai. Kontua da, aurreko gaztetxe eta mugimenduei begira jarri eta, zer egin behar genuen, gaztetxe bakoitzeko kide bat elkarrizketatu? Antixenak 10 urte egin ditu adibidez, eta besteak denetarik; bat edo beste egun bateko okupazioak ere izan ziren. Zaila zitzaigun neurtzen bakoitzari ze espazio eman. Aitortza ze egingo genien bada, lau edo bost pertsonari? Horrexegatik, fikzioa egitea erabaki genuen. Baina dokumentalaren izaera guztiz galdu gabe, ez ginen-eta gai. Lagun batek esaten zigun: “Dilistak makarroiarekin jatera zoazte”. Izan ere, eszena batean, aitaren hitzartzean, paragrafo luze-luze bat geneukan aurreikusia iraganeko okupazioen berri emateko. Baina hori, oso luze. Dilistak makarroiarekin.

Fikzioak zabal ditzake ateak bide gehiago eta ezberdinak urratzeko, eta aspektu horrek izan du garrantzia apustu hori egitean. Desjabetze-mehatxuari fikziotik ere hel dakiokeela erakutsi dute, nahiz eta kasik etengabeko errealitate izan hainbat auzo eta herritan. Dena den, era egonkor edo desegonkorragoan jardun, ezeren gainetik, gaztetxe eta kolektibo orok duen helburua da filmarekin Oñatin bete nahi dutena ere: herriari gaztetxea bezalako espazioa ireki eta hainbat pertzepzio deseraikitzea; “indiferentziei aurre egitea”, Markuletak adierazi bezala. “Jarraituko du jendeak gaztetxetik kanpo sentitzen, eta jende batek beti izango du berea ez den eta inoiz izango ez den leku denaren pertzepzioa”, uste du, baina ezin senda daitezkeen arrakala horietan gehiegi sakondu gabe, daukagunera ekarrita, baietz dio irribarre txiki batekin: jendea identifikaturik sentitu da pelikularekin.

Militantzia egiteko beste modu bat sortu dela adierazi du, produkzio lantaldean egon den pertsona multzo bat ez delako sarri gaztetxera gerturatu eta pozgarria delako hori. Herrian zilegitasuna irabaztea giltzarri izan ohi du espazio okupatu eta autogestionatuak, baina hortik urratsa eman eta jarraikortasuna eta jarioa bermatzeko lanketa ere beharrezko du; gero, erronka moduan eta filmean ageriko den gisan, ea desjabetze baten aurrean baden gai jendea bildu eta mamua geratzeko, protesta egiteko bederen. “Hala balitz, hor [Antixena] beheko eskailerak beteta egotea gustatuko litzaidake, hala imajinatzen dut desjabetze baten aurrean; eta filmean, ez zen hainbeste jende mugitu, baina asko zen eh, eta asanbladako kide ez diren dezente elkartu genituen”.

Bare eta egonkor
Hamar urte igaro dira ostalaritza-eskola zena okupatu eta Antixena Gaztetxea martxan jarri zutenetik, eta kosta bada ere, era egonkor batean jarduteko zilegitasuna irabazi du espazioak. Uneotan behintzat, alegiazko egoera batean soilik ager daiteke desjabetzearen mamua. Edo fikziozko pelikula batean bestela, bere burua desjabetua irudikatzen duen asanblada baten ekimenez gainera. Jarduna, gaur egun, konstantea dela dio Markuletak, eta era berean horrekin batera giroa lasai dagoela uste du. “Egonkorregi” aukeran, agian.

-Zergatik diozu hori?
-Orokortasun batean ezin dezaket hitz egin, baina askok partekatzen dugun sentsazioa da erosotasun batean sartu garela, ondo irabazitakoa urte luzetan zehar. Eta ez dut esan nahi ez dugunik ezer egiten; kultur-eragile erreferentea da Antixena, hemen astebururo gauza asko daude eta jende pila bat bueltaka; eta jo, orain pelikula bat egin da. Asko da. Baina horixe diot, ez daukagula agian lehen zeukaten segurtasun falta. Nik urte batzuk badaramatzat hemen eta etorkizunari begira oso lasai egon gara beti, ez da inoiz aparteko kezkarik egon. Eta noski, hobe [barreak].

"Sentsazioa da erosotasun batean bizi garela; segurtasun falta gutxi daukagu"

Halako egoera lasairik ez du inoiz bizi izan Oñatiko gazte mugimenduak. Hori ziurtzat jo du Markuletak, baina iraganaz xehetasun askorik ez dute gaur egun gaztetxeko kide direnek. Filmerako, behar eta nahi zutelako, makina bat elkarrizketa egin dituzte iraganeko gertakarien berri lehen eskutik jasotzeko, eta handik eta hemendik, heldu dira ustezko jatorrira-edo. Eta jatorri hori kontatzeko moduak pelikula bat dirudi. Izan ere, eta antza denez, 1982an oñatiar batek Berlinera egindako bidaiatik sortu zen balizko autogestio proiektu baten ideia. Ustez eskutik heldu ziren irrati libre eta fanzine propioak Debagoiena bailarara. Finean, eta pelikulan ere erakusten den harrotasun puntu berarekin, Euskal Herriko lehendabiziko gaztetxea Oñatin ireki zuten –ahoz ahoko ofizialtasunaren arabera, gaztetxe terminoa erabiltzen lehenak izan ziren–. Olaitturriko gaztetxe hura 1986an desjabetu zuten.

Gerora beste bederatzi okupazio ezberdin egon dira, eta gatazka asko sortu eraikinen jabe eta erakundeekin Markuletaren arabera. Gose-grebaren bat ere izan zen tartean, eta kanpaldiak ugari udaletxearen atarian. Ustez eraitsiko ez zen udalen jabetzako lokal okupatu baten kasua oso gogoan du elkarrizketatuak, artean nerabea zela, ustekabean goiz erdian desjabetu zuen Udalak eta ikastetxetik ihes eginda bertara joan eta bertatik bizi izan zuten makina bat gaztek. Lehen hartu emanetako bat gaztetxearekin, desjabetze baten ikusle izatea izan zen.

-Premia sortu zen herrian gaztetxe bat edukitzeko, eta Udala asko babesten zen gaztelekua bazegoela esaten. Baina horrek ez zuen balio, eta ez du balio, ez baikaude gu hor. Zuek zaudete, eta horrela ez da gaztetxea izango. Beti egongo gara zuen menpe, eta zuek hori nahi. Eztabaida puntu horretan zela sartu ziren San Martinen, eta ordurako bazegoen kalean presentzia.

Kaleko presentzia, borroka eta antolakuntza; horixe da Marik bultzatu eta azpimarratzen duena pelikulan zehar. Desjabetzeari aurre egiteko antolatu, indarrak batu, kalean presentzia bermatu eta borroka egitea, alegia. Baina huts-hutsetik ere ez da abiatuko Mari; begiratuko du atzera, nahi gabe ere, ondo ezagutzen dutenen eskutik.

Atzera begiratzeko leihoa
Aipatu dugu lehenago, jarraikortasuna, jarioa eta belaunaldi aldaketak ematen jakitea funtsezko izan daitekeela kolektibo baten biziraupenerako, eta zentzu horretan autokritika egin dute Oñatin. Izan ere, eta bere ezezagutzatik, Markuletak aitortu du bazuela beldur puntu bat, iraganeko gaztetxeetako kideek nola har zezaketen pelikulako edukia; kontatu behar zuten historia behar bezala egin den ala ez, alegia. Bazuten kezka aitortza egin nahi eta edukian huts egiteko. Baina ez da antza halakorik gertatu, dio pozarren. Erantzun oso ona jaso dute herrian.

"Bultzada ematen du lehen zer egin zen jakiteak; oraingo proiektua indartzen du"

Dena den, buruhauste horri alderantziz ere begira diezaiokegu, muinean zer dagoen aztertu eta kritikari bide emanda.

-Kritika ere nahi genuen egin, nolabait ere esanez Marik ez dakiela ezertxo ere ez iraganeko borrokez, eta oro har, gaztetxe eta gaztetxe mugimenduen iraganaz. Nor ibili zen eta non adibidez, gutxi. Ezezagutza handia somatzen da hor, dena oso itxia balego bezala. Eta orain, niri horrela galdetuta, alde batetik esango dizut baietz, Antixenan beti daudela ateak irekita; baina beste alde batetik ezezkoa emango nizuke, uste dut.
-Ateak ireki arren, informazioa trukatzen jakin behar da.
-Nik ere banekien gaztetxe gehiago egon zirela Oñatin, baina ez nekien hainbesteko mugimendua egon zenik, ezta gutxiago ere, eta hemendik hamar urtera egongo den Marik ez du jakingo. Hortik ere abiatzen da pelikula. Ez da egin memoria ariketa hori, eta ez dakit zergatik. Guk, pelikula egiterakoan, atzera begira jarri behar izan dugu nahitaez, eta oso baliagarri egin zaigu ezagutza hori jasotzea. Eta nolabait ere, baliagarri egin zaigu sinisteko eta indarra emateko oraingo gaztetxeari. Ez dakit, bultzada ematen dizu jakiteak zer gauza egin ziren lehen jarduna aurrera eramateko leku egonkor bat eskuratzearen alde. Orain badaukagu leku hori, baina esandakoa, ezer gutxi dakigu iraganaz. Eta azkenerako, leku horren iraganaz ezer gutxi dakizun etxe batean sartzen zara.

Informazioa biltzeko izan dituzte bidelagunak, asanbladako kideren baten gurasoak ere izan zirelako garai batean partaide, eta espero gabean ere, ondorioztatu dute, taberna guztietan aurki daitekeela asko dakien bat. Filmean ere egiten da halako erreferentziarik: “Egiten ari garen proiekzio guztietan ari gara komentatzen, gu aurrez ere ez baikara hain kontziente izan: ziur zuen herrian ere badaukazuela 'Txator' moduko pertsona bat, agian ez halako ergela, baina ziur istorio pila bat dakizkiela”.

Ziur, beraz, Oñatiko Txator bezalakorik aurkituko dutela Elorrion, Burlatan, Altsasun, Olaztin, Donostian zein Bilbon besteak beste, aukera asko izango baitira filma ikusi eta edukiaz hitz egiteko. Jakin badakite dokumentala egin izan balute ateak mugatuagoak izango zituztela, eta zorteko direla beraz, Debagoienatik irten eta agian Madrilera eta Bartzelonara ere joateko moduan izango direlako; izan ere, itzultzaile den lagun bati esker, katalanera eta galizierara ere itzuli nahi dute filma.
Aurkeztuko duten herrietan espero dute hausnarketa egiteko ahalegina ikustea, Oñatin kokatu izanagatik ere, jorratzen diren gaiak gaztetxe guztietan eman daitezkeelako; izan ere, finean, iraungitzen ez diren hainbat kontzeptu barnebiltzen baitira: antolakuntza eta borroka, eta iraganeko jardunaren memoria, aitortza egiteko ondoren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
2025-06-24 | Gedar
“Gazteon erantzunari esker Durangoko Gaztetxeari eustea lortu dugu”

Gaztetxearen aldeko manifestazio jendetsu bat egin zuten larunbatean Durangon, espazioaren irekieraren berri eman eta lau egunera. "Lehenengo gaua ere ez genuela bertan pasatuko esan ziguten, eta oraindik gaztetxean tinko jarraitzen dugu", aldarrikatu... [+]


2025-05-08 | ARGIA
Etxarri II gaztetxea hustean gizon batek barrabila galtzea “ertzainen baten jokabide desegokiaren” ondorio izan daitekeela onartu du Zupiriak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du litekeena dela "ertzainen baten jokabide desegokiaren" ondorioz zauritu izana gizona. Pertsona horrek salaketa jarri zuen eta Ertzaintzaren barne ikerketa batek baieztatu du foam jaurtigailu baten inpaktua jaso zuela.


Hainbat gaztetxe eta gazte asanbladek jasan duten kriminalizazioa eta errepresio poliziala salatu dute

Agerraldia egin dute asteazken arratsaldean, Bilbon, eta "Euskal Herriko gazte langileei" dei egin diete gaztetxeetara hurbiltzera, antolatzera, eta "horien alde borroka egitera". Polizia "gazte langileen aurkako estatuaren erreminta zapaltzailea" dela... [+]


Unax Aizpurua eta Aroa Arrizubieta izan dira Gaztetxeak Bertsotan finaleko txapeldunak

Martxoak 14an Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean hasitako sei saioko ibilbideak maiatzaren 3an izan du finala Gernikako gaztetxe okupatu berrrian. Egurre Gazte asanbladaren laguntzaz egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Finaleko bigarren fasera, Maddi Aiestaran eta... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Ertzaintzak Etxarri II gaztetxea hustu du Bilboko Errekalde auzoan

Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.


Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


2025-03-31 | Ahotsa.info
Burlatako Gazte Asanbladak gaztetxearekin jarraitzeko akordioa iragarri du Udalarekin

Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.


Etxarri Gaztetxearen aldeko zenbait gaztek Bilboko udaletxeko osoko bilkura eten dute

Amenabar enpresak Bilboko Udalaren eskutik apirilaren 4rako agindu duten desalojoaren kontra azaldu dira bilkuran. Poliziak indarrez kanporatu ditu. Ostiral honetan18.30ean, Errekaldeko Plazatik hasiko den manifestaziora batzeko deia luzatu dute gazteek, baita desalojoaren... [+]


2025-03-27 | Uriola.eus
55 kolektibotik gora batu dira Bilboko Etxarri Gaztetxearen desalojoa bertan behera uzteko aldarrikapenera

Bilboko Udalak eta Amenabar enpresak proiektu urbanistiko baten pean itxi nahi dute 10 urtez auzoko bizitza sozialaren erdigunea izan den topalekua. Horren aurrean, hiriko 55 kolektibok baino gehiagok manifestu bat sinatu dute prozesua gelditzeko exijitzeko.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Burlatako udaletxean kateatuta igaro dute gaua bi gaztek, gaztetxearen desalojoaren aurka

EH Bildu agintean dagoen udalak gaztetxearen etorkizuna ziurtatzeko aterabide bat adosteari "uko" egin diola salatu du Burlatako Gazte Asanbladak. Beste hainbat gaztek udaletxe kanpoan kanpatu dute, eta goizean zehar bertara hurbiltzeko dei egin dute.


2025-03-11 | Gedar
Burlatako eta Errekaldeko gaztetxeen defentsan, indarrak batzera deitzen ari dira

Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.


'Gaztetxeak Bertsotan'
“Gazteon ahots kritikoa entzunarazi nahi dugu, txapelketaren formak determinatu gabe”

Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]


Eguneraketa berriak daude