Antolakuntzarako espazio bat aldarrikatuko dute Durangoko Gaztetxe Egunean

  • 2022 urtean bota zuten Durangoko (Bizkaia) gaztetxea. Autogestionatutako eremu hori galduta, ordutik gazteen antolakuntzarako beste espazio baten bila aritu dira. Gaztetxearen beharra azpimarratuko dute ekainaren 16an egingo dituzten ekitaldietan.


2023ko ekainaren 2an - 10:58
Azken eguneraketa: 14:25
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Egun osoko egitaraua aurkeztu dute Durangoko gazte taldeen antolakuntzarako espazio autogestionatua sortzeko asmoz. Bertako gazte mugimendua garatzea eta "gazteek jasatzen dituzten zapalkuntzak" salatzeko tokia bilatu nahi dute, sistema kapitalistak baldintzatzen dituen harremantzeko ereduaren aurka egiteko leku bat. Gazteen sareak garatzeko eta formakuntza politikorako eta aisialdirako espazio seguru bat eskatzen dute. “Herri bat, gaztetxe bat!” aspaldiko leloa erabiltzen dute.

Durangoko Gazte Asanblada bateratu batera deitu dute, maila pertsonal zein kolektiboan aldaketak eragiteko gazte guztiei baliabideak emate aldera. 

Ekainaren 16rako prestatu duten egitarauari Tabirako parkean ekingo diote. 11:00etan Ibaizabal Ikastolan “Mari” pelikula eskainiko dute, eta honen ondoren gaztetxearen inguruko mahai-ingurua antolatu dute, “Gaztetxe bat Durangon: zergatik eta zertarako” izenburupean. 13:00etan kuadrilen bazkaria, 16:00etan jolasak. 19:00etan kontzertuak hasiko dituzte, Garraio, Ainke eta DJ Keper-ekin. Horren ostean, 'karropoteo' batekin amaituko dute eguna. Informazio gehiago beraien sare sozialetan, Twitterren eta Instagramen, aurki dezakezue.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
2025eko abenduaren 10
Koldo Otamendi, Kojo musikaren errepidean
"Niretzat, musikak funtzionatu behar du argiak itzalita"

2025eko urriaren 2
Koldo Otamendi. Musika Zuzenean-ek 15 urte
"Zuzeneko musikaz gozatzeko edozein egun da ona"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!