Zitadela kalean, Donibane Garaziko gune turistikoaren bihotzean, irekiko ditu ateak Garaziko gaztetxe berriak datorren abuztuan, herriko jaien hasierarekin batera. Bere burua “gazteentzako euskarazko bizi espazio” gisa definituta, gaztetxeak arlo sozialean erreferentzialtasuna irabazi eta jarduerak soilik egunez egitea aurreikusten du –tailerrak edo ikastaroak, esaterako–, Iparraldeko beste gune batzuen joerarekin apurtuz.
80ko hamarkadan sortua, azken 12 urteak leku fisikorik gabe eman ditu Garaziko gaztetxeak, nahiz eta dinamikaren lekukoa “belaunaldiz belaunaldi transmititua izan den”, azaldu digute Maia Iribarne eta Kamila Gratien gaztetxeko kideek. Orain baina, belaunaldi berri horien ekarpenari esker, gazteek gune propio bat izango dute hemendik aurrera, asanbladak lokal bat erostea erabaki ondoren.
“Ez da batere ohikoa, baino eztabaida askoren ondoren eta Garaziren berezitasunak kontuan hartuta, hautu hori hartu genuen”, diote Iribarnek eta Gratienek. Horrela, tokiko enpresa zein elkarteen laguntzari esker, 32 metro karratuko lokalak balio dituen 60.000 euroren parte bat ordaintzea lortu dute. Bide horretan, Helloasso atarian ‘crowdfunding’ kanpaina abiatu dute, gainontzeko 25.000 euro biltzeko asmoz.
“Okupatzeko aukera ez dugu baztertzen”
Garazi inguruko herriei esker biziraun du proiektuak azken urteetan. Alokatutako edo utzitako lokaletan garatu izan du gaztetxeak jarduera nagusia, asanbladak edota gaualdiak, esaterako, “Garazin bertan ezinezkoa zelako”, dio Iribarnek. Leku bat lortzeko hamaika saiakera egin dute. Instituzioek lokal bat utziko ziela agindu arren, Alphonse Idiart Garaziko alkate eskuindarrak “traba txikiak” jarri izan dizkie Gaztetxeko kideei, ia beti “detaile teknikoak” argudiatuz. Eta ez hori bakarrik; lokalak alokatzeko aukera oro eragotzi diete, ordainduz bada ere. “Ziur aski gure ereduarekin bat ez datorrelako”, uste du Iribarnek.
Garaziko alkateak “turismoaren eta folklorearen alde” egiten duen heinean, gazte proiektuei ateak ixten dizkiela argi dute ekintzaileek: “Garazi herri pribatua da eta jabego gehienak gutxi batzuen eskuetan dira”, salatu dute. Horren aurrean eta alternatiba errealak eraikitzeko bidean, “okupatzeko aukera ez dugu inoiz baztertu” diote, nahiz eta orain lokal bat erostearen aldeko hautua egin duten.
“Beharretara egokituko den” proiektu berria martxan izango da laster eta momentuz ekimenak izandako “harrera ona” nabarmendu dute Iribarnek eta Gratienek: “Are gehiago euskararen egoera larria ikusita”. Funtsean, hori delako gaztetxe berriaren helburu nagusia: gazte dinamika batetik euskararen erabilera bermatzea. Non eta turismo masibo erdaldunaren bihotzean.
Gaztetxearen aldeko manifestazio jendetsu bat egin zuten larunbatean Durangon, espazioaren irekieraren berri eman eta lau egunera. "Lehenengo gaua ere ez genuela bertan pasatuko esan ziguten, eta oraindik gaztetxean tinko jarraitzen dugu", aldarrikatu... [+]
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du litekeena dela "ertzainen baten jokabide desegokiaren" ondorioz zauritu izana gizona. Pertsona horrek salaketa jarri zuen eta Ertzaintzaren barne ikerketa batek baieztatu du foam jaurtigailu baten inpaktua jaso zuela.
Agerraldia egin dute asteazken arratsaldean, Bilbon, eta "Euskal Herriko gazte langileei" dei egin diete gaztetxeetara hurbiltzera, antolatzera, eta "horien alde borroka egitera". Polizia "gazte langileen aurkako estatuaren erreminta zapaltzailea" dela... [+]
Martxoak 14an Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean hasitako sei saioko ibilbideak maiatzaren 3an izan du finala Gernikako gaztetxe okupatu berrrian. Egurre Gazte asanbladaren laguntzaz egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Finaleko bigarren fasera, Maddi Aiestaran eta... [+]
Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]
Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]
Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.
Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.
Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.
Amenabar enpresak Bilboko Udalaren eskutik apirilaren 4rako agindu duten desalojoaren kontra azaldu dira bilkuran. Poliziak indarrez kanporatu ditu. Ostiral honetan18.30ean, Errekaldeko Plazatik hasiko den manifestaziora batzeko deia luzatu dute gazteek, baita desalojoaren... [+]
Bilboko Udalak eta Amenabar enpresak proiektu urbanistiko baten pean itxi nahi dute 10 urtez auzoko bizitza sozialaren erdigunea izan den topalekua. Horren aurrean, hiriko 55 kolektibok baino gehiagok manifestu bat sinatu dute prozesua gelditzeko exijitzeko.
Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]
EH Bildu agintean dagoen udalak gaztetxearen etorkizuna ziurtatzeko aterabide bat adosteari "uko" egin diola salatu du Burlatako Gazte Asanbladak. Beste hainbat gaztek udaletxe kanpoan kanpatu dute, eta goizean zehar bertara hurbiltzeko dei egin dute.
Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.
Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]