Laudioko Gaztetxearen aldeko elkartasun jaialdiak antolatu dituzte Laudion, Bilbon eta Gasteizen

  • Laudioko Gaztetxearen kaleratzearen ondorio ekonomikoei aurre egiteko elkartasun jaialdiak antolatu dituzte Orbeko Etxean, Zazpi Katu Gaztetxean eta Gasteizko Gaztetxean. Ertzaintzak 'mozal legea' ezarri zien sei gazteri ekainaren 13ko protesten harira, 4.000 euroko isunak guztira.


2023ko urtarrilaren 13an - 07:00
Istiluak jazo ziren ekainaren 13an Zumalakarregi etorbidean. (Argazkia: Laudioko Gaztetxea)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Laudioko Gaztetxeak eta sortu berria den Defentsa Komunitateak elkartasun jaialdiak antolatu dituzte datozen asteetan Laudioko Orbeko Etxean, Bilboko Zazpi Katu Gaztetxean eta Gasteizko Gaztetxean.

Ekainaren 13an gaztetxearen hustearen aurkako mobilizazioen ondotik Ertzaintzak 'mozal legea' ezarri zien protestan zeuden sei gazteri. Gazte bakoitzak 700 euroko isuna jaso du, 4.000 euro guztira, eta horri aurre egiteko antolatu dituzte kontzertuak.

Lehenengo jaialdia, urtarrilaren 21ean

Orbeko Etxean antolatu dute hiru elkartasun jaialdietatik lehena. Urtarrilaren 21ean izango da hitzordua, 21:00etatik aurrera. Ukabil, Rodeo eta Habemus Papam taldeak arituko dira. Sarrera lau eurokoa izango da, eta bildutako diru guztia isunak ordaintzera bideratuko dute.

Honakoa ez da isundutako gazteen alde Orbeko Etxean antolatzen den lehen jaialdia. Azaroaren 25ean, Laudioko Gazte Egunaren bezperan, Jipis Atomicos, Garena eta Build A Bomb taldeekin antolatu zituzten dirua biltzeko kontzertuak.

Otsailaren 2an eta otsailaren 9an izango dira gainerako hitzorduak, Bilbon eta Gasteizen, hurrenez hurren. Datozen asteetan iragarriko dituzte bi jaialdi horietan arituko diren musika taldeak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mozal legearen mehatxua
2024ko ekainaren 18
444.100

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!