Hilabetea bukatu aurretik Zestoako Gaztetxea utz dezatela exijitu die Elizak Gazte Asanbladako kideei

  • Gaztetxe berritik irteten ez badira, "bide judizialari eutsi eta salaketa jarriko duela" esan du Gipuzkoako gotzaitegiak. Otsailean birjabetu zuen Elizaren jabetzako eraikina Zestoako Gazte Asanbladak.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko maiatzaren 30an - 08:30

Ezegonkortasun egoeran jarraitzen du Zestoako (Gipuzkoa) Gaztetxe berriak. Gazte Asanbladako kideek atzo jakinarazi zutenez, mehatxu egin dio berriz Gipuzkoako gotzaitegiak: gazteek hilabetea amaitu aurretik Gaztetxea uzten ez badute, bide judizialarekin aurrera jarraituko du Elizak, eta beste salaketa bat jarriko du. Haiekin negoziatzeari uko egin dio berriz gotzaitegiak, gainera.

Apirilean Gazte Asanbladako kide bat epaitu zuten Azpeitian (Gipuzkoa), Gipuzkoako gotzaitegiak aurkeztutako salaketaren ondorioz. Hilabete honetan heldu da ebazpena: gaztea absolbitzea erabaki zuen epaileak, Elizak berak ere hala eskatuta. Gazte Asanbladak ohartarazi zuen, hala ere, "esperotzekoa" zela "Elizak bide judizialari eustea eta beste prozedura batzuei ekitea, eraikina berreskuratzeko". Eta, azken berrien arabera, hala izan liteke.

Gazteek otsailean birjabetu zuten une honetan Zestoako Gaztetxea dena; bere garaian Elizondo eraikina izandakoa. Elizaren jabetzakoa da espazioa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Zarauzko gaztetxean lapurreta egin dutela salatu dute

Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.


2023-09-12 | Ahotsa.info
Ez Dago Hilda festibala urriaren 28an ospatuko da Berriozarren "eszena autogestionatuarentzat" lokal bat helburu

Ez Dago Hilda festibalaren antolakuntzak azaldu duenez, festibal honen helburua dirua lortzea izanen da Iruñerriko eszena autogestionatuak behar duen entsegu espazio bat eskuratzeko. Urriaren 28an Berriozarko Ilargi parkean ospatuko da hirugarren edizio hau.


Eguneraketa berriak daude