Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.
Huste arriskuan jarraitzen du Zestoako (Gipuzkoa) Gaztetxeak, bere aurkako prozedura judizialarekin aurrera jarraitzen baitu Elizak; zehazki, Gipuzkoako gotzaindegiak. Gaztetxearekin elkartasunez, hainbat protesta-ekintza izaten ari dira Euskal Herrian zehar: aurreko ostiral arratsaldean, esaterako, kontzentrazio bat egin zuten Donostiako (Gipuzkoa) Artzain Ona katedralean. Hainbat eta hainbat lagun bildu ziren bertan, eta Zestoako Gaztetxearen desalojoa eten dezala exijitu zioten Elizari. Horretaz gain, "salerosketaren eta diruaren Elizari apostasia egitera" deitu zuten berriz.
Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak asteak daramatzate apostasia kolektiboa egitera deitzen, Zestoako Gaztetxearen alde. Gipuzkoan soilik, 700 apostasia eskaera bildu dituzte; Euskal Herrian orain arte egin den apostasia kolektiborik handiena ari da izaten. Ostiraleko elkarretaratzean, katedralera sartu eta apostasia egiteko hainbat eskaera-orri bertan utzi zituzten zenbait lagunek.
Asteazken honetan, hilaren 24an, Azpeitian (Gipuzkoa) izango da Zestoako Gaztetxearen kontrako epaiketa. Zestoako bi gazte epaituko dituzte Gaztetxearen birjabetzea dela-eta; kalte-ordain eta isun handiak eskatzen dituzte haientzat. Iazko otsailean eskuratu zuen Gaztetxe berria Zestoako Gazte Asanbladak, hainbat urtez hura tokialdatzeko borrokan jardun ostean.
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
Tentsio uneak bizi ahal izan dira ostegun eguerdian Donostiako Udaletxeko udal batzar aretoan.
21 Zabalgunea udal soziatateak desalojo data ezarri diela jakinarazi dute Alde Zaharreko espazio okupatua kudeatzen duten Auzoan Bizi etxebizitza sareak, Herrizoma elikadura sareak eta Zaharraz Harro jai herrikoiak. Korda “defendatuko” dutela adierazi dute.
Airaldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) jakinarazi duenez, larunbatean hartu zuten itzulera hegazkina desokupazio enpresako kideek.
Agerraldia egin dute asteazken arratsaldean, Bilbon, eta "Euskal Herriko gazte langileei" dei egin diete gaztetxeetara hurbiltzera, antolatzera, eta "horien alde borroka egitera". Polizia "gazte langileen aurkako estatuaren erreminta zapaltzailea" dela... [+]
Hainbat okupazio "sinboliko" egin ostean, dozenaka lagun Urgulleko Guardetxean sartu dira eta garbitzen eta txukuntzen ari dira, ekitaldi kulturalak antolatzeko.
Beste bizi eredu baten alde eginez, hainbat belaunaldik ikasteko, antolatzeko, esperimentatzeko eta trebatzeko aukera izan dute Lakaxitan bi hamarkada hauetan zehar. Gazte belaunaldi anitz ikusi ditu gaztetxeak, eta Jaion bestan, oraingo gazte mugimenduko kideak ez... [+]
Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.
Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.
Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".
Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]
Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.
Joan den asteko kaleratze "ilegala" salatzeko, manifestaziora deitu dute ostiral arratsalderako.
Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.
Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]