Hazparneko gaztetxeko kideari 6.000 euroz gaindiko isuna ezarri diote

  • Ttatola gaztetxeko kidea Baionako epaitegian errudun jo dute. Epaiketa salatzeko mobilizazioa egin dute ostegunean, hilak 22, Hazparneko plazan.


2023ko ekainaren 23an - 10:55
Azken eguneraketa: 13:49
Hazparneko protesten artxibo irudia. Argazkia: @peio.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Ttattola gaztetxeko kide den 27 urteko neska 6.000 euro ordaintzera zigortu dute. 2021ean etxe huts baten okupazioaren harira gauzatu da epaiketa. Maiatzaren 25ean hasi zen epaiketa eta ekainaren 22an eman dute epaia.

Gaztearen abokatu Yolanda Molinak adierazi duenez, "epaiak ez du errealitatearekin bat egiten eta guztia diru afera bat da”. “Penagarria da" gaineratu du.

Gazte hazpandarrek okupazioa kolektiboki egin zutela gogorarazi dute Baionako auzitegi aurrean, ez pertsona bakar batek. Adierazi dute "talde indarraren haustea eta presioa pertsona bakar baten gainean ezartzea” bilatzen dutela, Kazeta.eus-ek jaso duenez.


Gaztetxeak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...