Zertara dator gure herria zentral eolikoz eta eguzki-plakaz betetzeko urgentzia hau? Bistan da, arrazoi agerikoena klima aldaketari erantzuteko premia dela, erregai fosilak iturri berriztagarriekin ordezkatzekoa. Hain zuzen, hori omen da Europako funtsen zein estatu eta autonomietatik bideratzen ari diren gainontzeko funts publikoen helburua. Hala ere, funts horiek betiko zaku berean amaituko dute, hau da, Acciona, Iberdrola, Siemens Gamesa eta energia enpresen dream team-a osatzen duten gutxi... [+]
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Energia berriztagarriak"Hamaika arrazoi lurraldea defendatzeko" izeneko erakusketa artistiko honetan, Euskal Herriko hamaika ilustratzailek parte hartu dute eta makroproiektu eolikoek kaltetutako Euskal Herriko zenbait familia eta bizilagunen hamaika testigantza ere jasotzen dira. Etxalarko... [+]
Otsailaren 21ean aurkeztuko da auto elektrikoak partekatzeko lehen kooperatiba. Mugikorreko aplikazio bati esker ireki, desblokeatu eta abiatuko den lehen ibilgailu batekin hasiko dira. Iruñeko Arrotxapean egongo da aparkatuta.
EAJ, EH Bildu eta PSE-ren babesarekin atera da aurrera. Erregai fosilen desinbertsiorako plan bat gauzatu beharko du Jaurlaritzak. Helburu nagusia 2050rako EAEn karbono emisioak zerora murriztea da.
Euskal Herria Bizirik sareak elkarretaratzea egin du Eusko Legebiltzarraren atarian, barruan Trantsizio Energetiko eta Klima Aldaketaren Legea onartzen zuten bitartean. Sare horren hitzetan, "EAJ-PNV, PSE eta EH Bilduren aldeko botoekin onartu da, agerian utziz hiru alderdi... [+]
Hauteskunde usainpean bada ere, EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk akordioa lortu dute Trantsizio Energetikorako Legearen inguruan. Prentsaurreko bateratuan aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean.
Amurrioko Udalak onartu du Ekiola Parke Fotovoltaikoaren eraikuntza bideratuko duen Plan Berezia. Urtarrilean hasiko dituzte lanak Saratxo inguruan. Ekoizpen plantak 15.000 metro karratuko azalera izango du eta 2.300 plaka instalatuko dituzte bertan.
Joan den abenduaren 11n, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren "Euskadiko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala jendaurrean jartzeko izapidean aurkeztutako alegazioei eta txostenei erantzuteko txostena" (EEBB LPS)... [+]